Rioko 2016ko Jokoetara iristeko eramango duen plangintza zehaztu du Maider Undak Faduran
23-urria-2014

Rioko 2016ko Jokoetara iristeko eramango duen plangintza zehaztu du Maider Undak Faduran

Borrokalari arabarrak Las Vegasen jokatuko den 2015eko Mundialean lortu nahi du sailkapena

2014ko urriaren 23a. Ama berriki izan eta gero (pasa den uztailean jaio zen Iraide alaba) olinpiar dominaduna den Maider Undak goi mailako lehiaketara itzultzeko plangintza jarri du abian Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrura egin duen bisitan, Basque Team fundazioaren egoitzara hain zuzen ere. Bertako zerbitzu medikuen buruarekin, Xabier Leibarrekin, eta Julen Erauskin eta Usue Zatika teknikoekin bildu da borrokalari arabarra eta berarekin batera Luis Crespo bere entrenatzailea ere.

Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetarako txartela lortzeko helburua izango du hurrengo urtean. Horretarako premiazkoa izango du Las Vegasen jokatuko den 2015eko Munduko txapelketan egotea, bertan Riorako 5 txartel izango baitira jokoan. Aurtengo berritasun nagusia orain arte Maider lehiatu den kategoriaren desagerpena izango da, 72 kiloz azpikoa hain zuzen ere.

Londresen domina eskuratutako kirolariak adierazi duenez “ama izan eta gero ez nuen uste hain argi izango nukeenik baina nire pentsamendua kirolean izaten jarraitzen dut eta hemen nago segitzeko asmoz”. Azken asteetan ekin dio Maiderrek entrenamendu fisikoari eta Oletakoaren ustetan “iritsi da momentua zein egoeratan hasiko garen lanean zehazteko eta ze plangintzarekin Mundialari begira”

Mailaz aldatzearekin batera (75 kiloz azpikora egingo du jauzi euskaldunak), Maider jakitun da “lehiaketa guztiz aldatuko dela, hiru minutuko bi saio izango dira eta borrokak biziagoak izatearekin batera dinamismoari emango zaio lehentasuna”. Dena dela zera azpimarratu nahi izan du Maiderrek, “berehala lehiatzen hastea ez dut inondik inora ikusten, garrantzisua orain sasoi puntua hartzea izango da”

Luis Crespo bere entrenatzailearen aburuz “laugarren ziklo olinpiarrari ekitea sekulako erronka da eta aukera paregabea Jokoak prestatzeko ametsari eusteko”. Crespo dioenez “helburua 2015eko irailean sasoiko egotea da Las Vegaseko Mundialera era egokian iristeko, bertan zuzeneko sailkapen olinpiarra lortu ahal izateko”, eta aldaketen gainean uste du “Maiderren ezaugarrietarako goiko mailara jauzia ematea egokiako ikusten genuen, pisu gehiagokoen aurka borrokatzeko”

BASQUE TEAM-en babespean lehiatzen ari den Maider Undak brontzezko domina lortu zuen Londreseko 2012ko Olinpiar Jokoetan eta lorpen bera 2009ko Mundialean. Horrez gain zilarrezko domina eskuratu zuen 2013ko Europako txapelketan eta brontzea 2010 eta 2012an eta 12 aldiz gailendu da Espainiako txapelketan

Berriak

29-martxo-2026

Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun 

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
24-martxo-2026

Markel Fernandezek Basque Team Zentroan aurkeztu du pista estaliko Munduko txapelketan lortutako zilarra 

Informazio gehiago
22-martxo-2026

Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariak Bartzelonako Munduko Serietik hiru dominekin itzuli dira

Informazio gehiago
21-martxo-2026

Ancer Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak urrea eta zilarra sinatu ditu Lignanoko Para Challengerrean

Informazio gehiago
21-martxo-2026

Markel Fernandezek zilarra lortu du pista estaliko Munduko Atletismo Txapelketako 4×400 metroko mistoan

Informazio gehiago