Lucas Eguibar matematikoki sailkatu da 2026ko Milan-Cortinako Jokoetarako
30-abendua-2025

Lucas Eguibar matematikoki sailkatu da 2026ko Milan-Cortinako Jokoetarako

Lucas Eguibar

Basque Teameko snowboardlaria bere laugarren Jokoetan lehiatuko da, Sotxi 2016, Pyeongchang 2018 eta Beijing 2022an aritu eta gero

Lucas Eguibarrek kirol lehiaketarik handiena jokatuko du berriro, Olinpiar Jokoak, Milan-Cortina d ‘Ampezzoko hitzordurako sailkapena gaur ziurtatuta. Donostiarrarentzat Italiakoak bere laugarren Jokoak izango dira; zazpigarren postua lortu zuen Sotxin (Errusia), 33. postua Pyeongchangen (Hego Korea) eta berriro ere zazpigarren postua Beijingen (Txina).

Oraingo honetan, ‘rider’ erregaitzaren helburua podiumera iristea da, urrea poltsikoratzea zehazkiago, eta horretarako “aukera dezente” dituela uste du. Basque Team Zentroan, Donostiako Equilibrium zentroan eta elurretan (azken egunotan Formigalen) hainbat hilabete lanketan eman ondoren, Lucasek uste du bere “prestakuntza puntu onenean” egongo dela Jokoak iristean. Azken urteetan lesioek bere bidea markatu duten arren, bizkarrekoak lehenengo eta Akilesen orpazurdaren hausturak gero, Eguibarrek ilusioz eta baikortasunez ekingo dio txapelketari, arazo fisiko guztiak gaindituta.

Nahiz eta denboraldiko lehen Munduko Kopan, Cerviniakoan, ezin izan zen final-laurdenetatik pasa, otsailaren 12ra, Jokoetako sailkapen-txanda eta lasterketa jokatuko diren egunera, denboraldiko unerik gozoenean iritsiko dela dio, izaten ari den garapenarekin bat etorriz.

Riderrak aitortu du bere prestakuntza Joko Olinpikoetara bideratuta dagoela aurten. “Gustatuko litzaidake Jokoetan urrezko domina bat lortzea, eta badakit ez dela Munduko Kopak bezalako proba, baina beste lasterketa bat bezala egingo diot aurre. Nire aurtengo helburua Jokoak eta Munduko Kopa dira. Niretzat ere esanahi handia du Kristalezko Globoa irabazteak. Horretarako guztirako prestatu naiz, otsailaren 12a eguna izango dela jakinda”, ohartarazi du duela gutxi EPrekin izandako elkarrizketa batean.

Aipatutako bi diploma olinpikoez gain, Lucasek urrezko domina lortu zuen Idre Fäjlleko (Suedia) Munduko Txapelketan, 2021ean, zilarrezko banakako domina eta taldekako zilarrezko domina bereganatu zituen 2017ko Sierra Nevadako Munduko Txapelketan eta laugarren postua erdietsi zuen Solitudekoan (AEB), 2019an. 2015ean, Nazioarteko Eski Federazioaren (FIS) Kristalezko Globoa irabazi zuen, Munduko Kopako sailkapen nagusiko irabazlea saritzen duena.

Honekin lotutako berriak

11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
18-urtarrila-2026

Alvaro Romero, Basque Teameko snowboarderra, bere lehen Joko Olinpikoetarako sailkatu da

Informazio gehiago
15-abendua-2025

BAT TO MILANO: 1go kapitulua

Informazio gehiago
11-abendua-2025

Snowboardari eskainitako atalak, Lucas Eguibar eta Alvaro Romerorekin, ‘BAT To Milano-Cortina’ saioa estreinatuko du asteburu honetan

Informazio gehiago
28-martxo-2025

Basque Teameko Lucas Eguibar snowboardlaria 12. izan da St. Moritzeko Munduko txapelketan

Informazio gehiago
27-martxo-2025

Basque Teameko Lucas Eguibar snowboardlaria St. Moritzeko Munduko txapelketako finalean sartu da sailkatze-jardunaldiaren ondoren

Informazio gehiago