MAIDER UNDA BORROKALARIAK BERE KIROL IBILBIDEARI JARRAIPENA EMATEA ERABAKI DU ETA BEGI ARTEAN DITU  2016KO RIOKO OLINPIAR JOKOAK
04-abendua-2012

MAIDER UNDA BORROKALARIAK BERE KIROL IBILBIDEARI JARRAIPENA EMATEA ERABAKI DU ETA BEGI ARTEAN DITU 2016KO RIOKO OLINPIAR JOKOAK

Beste denboraldi batez gutxienez bere kirol ibilbidearekin jarraituko duela jakinarazi du gaur Maider Unda borrokalari arabarrak, Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera baztertu gabe. Basque Team-en babespean Maider izan zen Londresen lehiatu zen estatuko borrokalari bakarra eta brontzeko domina lortzeak goi mailako kirola uzteko hartutako erabakia berriz planteatzea eragin du.

Maider Unda (Gasteiz, 1977/07/02) 72 kiloz azpiko mailan lehiatzen da eta bi aldiz hartu du parte Olinpiar Jokoetan. Londreseko hirugarren postuarekin Beijingen eskuratutako 5.postu bikaina ondu zuen. Orduan diploma olinpiarra poltsikoratu zuen, dominetatik koska batera (modalitate honetan hirugarren eta laugarren sailkatuei dagokie brontzezko domina). Londreseko brontzea da inoiz estatuko borrokalari batek eskuratu duen emaitzik onena.

35 urte dituela Maiderrek kirola uzteko erabakia geroz eta gertuago ikusi du azken hilabeteetan baina eskuratutako brontzezko dominak “nire ikuspuntua erabat aldatu du eta denboraldi berri bati aurre egiteko aukera berriz ere planteatzea ekarri du”. “Hasiera batean-gaineratu du-Espainiako txapelketarekin hasiko dugu lehiaketa eta gero Europakoa dator, Mediterraneoko Jokoetan parte hartzeko asmoa ere badut”.

Oletakoaren hitzetan denboraldi berria “transiziozko garaia izango da, herrialde askotan erretiroa hartu duten punta-puntako kirolariak daude, eta honek aldaketak ekarriko ditu, taldeak birantolatu egingo dira eta guk arerio berriak ezagutzen hasi beharko gara”.

Epe luzera olinpiar dominadunak ez du baztertzen berriz ere Jokoetan parte hartzea: “39 urterekin helduko naiz Riora, ez da batere erraza izango baina ezta ezinezkoa ere; nere burua gehiago zaindu beharko dut baina nirekin batera lan egiten duen jendeak asko motibatzen nau, eta gainera, ezinezkotzat ematen zenuen zerbait lortu eta gero –Londreseko podiuma kasu-edozein helburu lor daitekela erakutsi dit”

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, Naturgas Energia, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Teamek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez-olinpikoak eta egokituak barne hartuta.



Argazkiak



bideoak





Honekin lotutako berriak

20-azaroa-2015

PATXI PEULA GASTEIZTARRAREN PRENTSA AGERRALDIA, ARGENTINAN JOKATU DEN ABIADURAZKO PATINAJEKO MUNDUKO TXAPELKETAN URREZKO, ZILARRREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINA BANA ESKURATU ETA GERO

Informazio gehiago
15-iraila-2015

BASQUE TEAM-EKO ULTRA LASTERKARIAK ASIER CUEVAS 100 KILOMETROTAKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELUNORDE HERBEHERETAN

Informazio gehiago
10-iraila-2015

MAIDER UNDA GAUR GAUEN ARITUKO DA MUNDUKO TXAPELKETAN, LAS VEGASEN. OLINPIAR JOKOETARAKO SAILKATZEKO AUKERA DU, HIRUGARRENEZ LORTU NAHI DU HOR

Informazio gehiago
11-abuztu-2015

“DOMINA IRABAZLEEN ARTEAN EGOTEA DA RIO-RAKO DUDAN HELBURUA”, ESAN DU PABLO CARRERAK, GAUR GOIZEAN AZERBAIANEN DOITASUN TIROAN JJOO-ETARAKO PASAPORTEA LORTU ONDOREN

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

PRENTSAURREKO DEIALDIA: NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago