Kapitulo 6: Eski alpinoa
“Erlatibizatu amesten jarraitzeko”
Juan del Campo, Aingeru Garay eta Ander Mintegui goiz hasi ziren elurrarekin kontaktua izaten, euren familien zaletasunari esker, eta hirurek bat egiten dute eskiarekiko hasiera-hasieratik sortu zitzaien pasio eta maitasunarekin. Laster hasi ziren emaitza onak lortzen beheko kategorietan eta horrek lehiaketara azkar lotzea ekarri zien, goi mailara iritsi arte. Juanek eta Aingeruk proba teknikoetan emaitzak erdiesteko lan egiten dute orain, eta Ander Mintegik, berriz, abiaduran. Bere ahaleginaren ondorioz, 2025ean historian lehen aldiz hiru euskal eskiatzaile izan dira alpinoko Munduko Txapelketa absolutuetan eta Munduko Kopan lehiatzen, nazioarteko ekitaldirik zorrotzenean, nahiz eta Euskadik elurrik ez izan.
Batzuetan, datozen belaunaldiei bidea ireki behar izatea eta lehia-mailari eutsi behar izatea pisu handi samarra da eurentzat. Urteekin ikasi dute indibiduala den kirol bat kolektibo bihurtzen eta garaipenak eta porrotak erlatibizatzen, bizitzako beste alderdi edo arazo garrantzitsuenen aurrean 20 milaren segundo hobetzeko beharra erlatibizatzen. Oreka hori aurkitzeak gozarazi egiten die, eta haurrak zirenean bezala amets egiten jarraitzeko gaitasuna ematen die.