Basque Team Fundazioaren lehentasunetako bat enpresa-munduarekin sinergiak sortzea da. Goi-mailako kirolariek euskal enpresa-sarea dinamizatu eta aberastu dezaketen alderdi bereizgarriak eta bakarrak dituzte.
Kirolaria kirolari da eguneko 24 orduetan, eta bere balioei eusten die. Ez dira motxilan geratzen, haratago doaz.
Autokontrola, motibazioa, malgutasuna, konpromisoa, erantzukizuna, berdintasuna, lankidetza, lidergoa, aniztasuna… Elkarrekin balio horiek lehiaketen barruan eta kanpoan indartu, sustatu eta defendatzen dituen taldea osatzen dugu.
Goi-mailako kirolak gizarte-aurrerapenari laguntzen dio, bozgorailua da mugarik ez izateko eta mugak zeharkatzeko, hazkunde ekonomikoa bultzatzeko, globalagoak izateko, elkarri entzuteko eta batera ikasteko.
Erronkara apuntatzen zara?
Proiektuak
Proiektu honen bidez, kirolariei lagundu nahi diegu ikasketak eta kirol-bizitza bateratzen, bai eta goi-mailako ikasketak utzi eta lan-munduan sartzeko unean ere. “Neurrira egindako jantziak” sortzen ditugu, goi mailako lehiaketa utzi eta gero ere arrakasta izan dezaten eta horretarako espezializatutako figura bat dugu taldean.
- Ibilbide akademikoak eta prestakuntzakoak diseinatzen ditugu kirol-teknikarien adarrean, lanbide-heziketan eta unibertsitatekoan.
- Enpresa-eremuan ibilbideak diseinatzen ditugu, gure lankidetza-hitzarmenari atxikitako erakundeei eta ekintzailetzaren orientazioari esker.
Goi-mailako kirolariek eredu izan behar dute gizartearentzat eta, batez ere, gazteenentzat. Hurrengo belaunaldiak gidatuko dituzten erreferenteak sortu behar ditugu.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea da gure zutabeetako bat. Kirolaren esparruan ere oraindik gertatzen dira hainbat motatako desberdintasun, indarkeri eta desoreka. Emakunderen erakunde laguntzaile gisa, horiekin amaitzea da Basque Team Fundazioaren helburuetako bat. Gure Berdintasun Plan propioa daukagu.
Kirola zein gure hizkuntza, euskara, gure DNAren parte dira. Gure hizkuntzaren erabilera sustatzen dugu kirola egiten dugun bitartean, baita, noski, goi mailan ere. Fundazioak Zilarrezko Bikain Ziurtagiria du
Gure kirolari askok ingurune naturalari lotutako diziplinak praktikatzen dituzte. Nazio Batuek 2030 Agendan ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuei jarraituz, iraunkortasunaren aldeko gure konpromisoa argia da.
Jarduera fisikoa, elikadura eta gure gorputzaren zaintza funtsezkoak dira bizimodu osasungarria izateko. Basque Teamen lehen mailako kolaboratzaileak ditugu, besteak beste, Quiron Salud, Basque Know How Fundazioa eta Eneko Atxa goi mailako sukaldaria.
Eusko Jaurlaritza eta EiTB dira gure patronoak.
Horrez gain, kolaboratzaile sare zabala dugu, besteak beste, honako hauek: Confebask, ADEGI, CEBEK y SEA, patronalak; Lanbide, Getxo Kirolak, Ausolan, Salto Systems, Erreka, WATS, Kaiku, DYA, Erreku, RDT ingenieros, Aspegi, Lauaxeta Ikastola, Ander Deuna Ikastola, Tekniker, CBL Logistica Bilbao, Lointek, Lantegi Batuak, Tech Friendly, Kimet, Athlon, Guedan, Emen4Sport, Eragintza, Orona, Orbea, Ternua, y Negua enpresa-munduan; Universidad del País Vasco, Mondragon Unibertsitatea, Ikaslan Bizkaia y Kirolaren Euskal Eskola formakuntza arloan; y UNICEF y Ortzadar LGBT elkartea arlo sozialean.
Lankidetzarako formulak eta espazioak sortzen ditugu, erakunde bakoitzaren beharren neurrira egokituta. Anima zaitez Basque Team familiako kide izatera!
2024ko Aliantzak
Gure nagusiak
Babesleak