Trihas
Gebre

BIO

Trihas Gebre 11 urterekin hasi zen korrika eta hamalaurekin Bank Ethiopiak fitxatu zuen, bere herrialdeko klub garrantzitsuenetako batek. Hamazazpi urterekin brontzezko domina lortu zuen Afrikako Junior Txapelketako 3.000 metroko oztopo proban. Hasiera arrakastatsu haren ondoren, dena den, bere kirol ibilbideak etena izan zuen urte t´erdin lesio bategatik.

2010ean, Tigrayko Messebo Cement Factory taldean ari zela, Donostiara heldu zen Etiopia Utopia Fundazioari esker Behobian, Hiru Hondartzetako Krosean eta Donostiako Klasikoan korritzeko. Hurrengo urtean, 2011n, Donostiako hiriburura aldatu zen. Gero Atletismo Santutxu taldera pasatu zen eta Ricardo Jimenezen gidaritzapean hasi zen entrenatzen.

Espainiako egungo Kros txapelduna da, titulua lau aldiz lortu du. Hala ere, Riorako txartela 2015eko ekainean Italian jokatutako Europako Kopan lortu zuen, 10.000 metrokoan urrea irabazita eta 32:14.94ko marka eginda. Sasoi ederrean zegoela argi geratu zen 2016ko apirilean Maian (Portugal) pistako Espainiako Txapelketan 10.000 metroko lasterketan nagusitu eta 32:14ko denbora berriz lortu zuenean.

2015tik dauka espainiar herritartasuna, baina sarritan bere jaioterrira, Etiopiara, joaten da itsasoaren mailan egindako entrenamenduak altueran egindakoekin tartekatzeko.

Bere lehen olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiron, 29. postuan bukatu zuen 10.000 metroko lasterketa. Orain maratoi erdietan eta maratoietan jartzen du arreta 2020ko Tokioko Jokoetarako prestatzeko.

Gure nagusiak

Babesleak