IraitzArrospide (enbaxadorea)
BIO
Kirolari betidanik lotua egon bada ere, Iraitz Arrospidek adinean aurrera egin ahala heldu zion atletismoari. Aurrez zenbait kiroletan aritu zen, eta igeriketarako jauzia egin zuen 13 urte zituela. Igerilekuko urte haietan zenbait aldiz aritu zen Euskadiko nahiz Espainiako Txapelketetan.
Zenbait urte igerian eman eta gero, 27 urterekin atletismoan sakontzen hasi zen Arrospide. Ordura artean zenbait lasterketa egiten zituen korrikalari gipuzkoarrak, baina urrats bat egin eta John Wood prestatzailearekin hasi zen. Garai hartan Ingalaterrao Sheffield hirian bizi zen Arrospide, ingeniari gisa lan egiten zuelarik, eta pixkanaka hasitako prestakuntza horrek goiko postuetaraino eraman zuen pixkanaka.
Hala, maratoirako jauzia egin zuen 2017an, emaitza onak eskuratuaz. Londresko lasterketan zortzigarren postua erdietsi zuen, eta 29. izan zen Berlingo maratoi ezagunean. Behin gorengo postuetarako sailkatuta, hurrengo urteetan bide beretik sakontzen segi du Arrospidek. Halaber, pista estaliko Euskadiko Txapelketan parte hartuta amaitu zuen sasoia, 3.000 metroko proban lehen postua eskuratuta.
Hurrengo urtean, berriz, maratoiko Espainiako Txapelketan hirugarren postuaren jabe egin zen Sevillan, eta 34. izan zen Europako Txapelketan. Bizkorrenen multzoan muturra sartzen hasia zegoen ordurako. Pista estaliko Euskadiko Txapelketa berriz eskuratu zuen.
2019. urtea berezia izan zen Real Sociedad taldeko atletarentzat. Arrospidek bere ibilbideko mugarri bat ezarri zuen, Brasoven (Errumania) errepideko 50 kilometroko Munduko Txapelketa irabazita. Horrez gain, Helsinkiko (Finlandia) maratoi erdian zazpigarren postua erdietsi zuen, eta 19. Valentziako maratoian nahiz 34. Londresekoan, orain arteko urte onenari amaiera emanez.
Arrospidek bide onetik hasi zuen 2020. urtea ere. Otsaila hasieran zortzigarren postua eskuratu zuen Donostiako Gimnastica Uliaren krosean, eta horrek Gipuzkoako Txapeldun titulua jasotzea ahalbidetu zion. Halaber, Sevillako maratoian laugarren postua eskuratu zuen aste batzuk geroago.
Gure nagusiak
Babesleak