AneSantesteban
BIO
Ane Santesteban 2007ko Espainiako Junior Kopan txapeldunordea izan zen eta horri esker Debabarrena-Kirolgi taldetik deitu zioten. Talde horrekin egin zuen debuta profesionaletan 2009an. Urte horretan Grande Boucle lasterketan nabarmendu zen eta seigarren postuan bukatu zuen Espainiako Txapelketa. Hurrengo denboraldian estreinakoz aritu zen Italiako Giroan. 2012an Bizkaia-Durango taldearekin fitxatu zuen eta horrekin ere Espainiako Txapelketa irabazi zuen urte bete geroago. 2014. urtean Alé Cipollini taldera aldatu zen (orduan Giordana-Cipollini) eta horretara bueltatu zen berriro 2016an, INPA-Sottoli-Giusfredi taldean aldi laburra eman ostean.
2015ean eta 2016an erakutsitako maila bikainagatik (denboraldi haretan izan zituen ia lasterketa guztietan puntuak lortu zituen) bere lehen Olinpiar Jokoetan lehiatzeko deitu zioten. Errepideko lasterketa korritu zuen baina arazo fisikoengatik ez zen nahi bezala aritu, nahiz eta probak bere ezaugarrietara ondo egokitzen zen ibilbidea izan. 47. postuan amaitu zuen lasterketa.
2017an istripu larri batek lehiaketatik at utzi zuen. Dena den, indarberrituta itzuli zen eta Espainiako errepideko txapelketan brontzea irabazteaz gain, Emakumeen Birako bigarren etapan bigarren tokia ere erdietsi zuen.
2018an denboraldi biribila egin zuen. Podimeko hirugarren postura igo zen Frantziako GP Plumelec-Morbihan proban, Emakumeen Birako sailkapen nagusian 11. izan zen, 9.a Giroko sailkapen nagusian eta 4.a Espainiako txapelketetan. Gainera zilarrezko domina jantzi zuen Mediterraneoko Jokoetan.
Ane Santestebanek bere kirol ibilbidea Marketing ikasketekin uztartzen du.
Gure nagusiak
Babesleak