AnderZabala
BIO
Santurtziko herrian hasi nintzen arraunketan, nire aitak animatuta, bera ere arraunlaria izan baitzen. Dena den, Orioko Arraun Olinpikoko Klubean aritzen naiz gaur egun. 2004an hasi nintzen eta hasieratik garbi izan nuen mailarik gorenbera heldu nahi nuela kirol honetan. 2009an jokatu nuen nire lehenengo munduko txapelketa, jubeniletan. 2010ean Gazteriako lehenengo Olinpiar Jokoetan hartu nuen parte, Singapurren. Orduantxe jakin nuen Olinpiar Jokoetan lehiatu nahi nuela eta horretarako buru-belarri aritzea erabaki nuen, eguneroko lanean gorengo errendimendua bilatzeko. 2010etik Munduko Txapelketa guztietan hartu dut parte, 23 urtez azpiko kategorietan eta maila absolutuan. Gaur egun olinpiar ametsa lortzeko lanean jarraitzen dut.
Gure nagusiak
Babesleak