Samuel
Hernanz

BIO

Bere aitite-amamak Francoren diktaduratik ihesean, Madrilera joan ziren 60ko hamarkadan, bere aitak 9 urte zituenean. Tarbes-era heldu ziren, Frantziara, eta han jaio zen bera. Gurasoak Hautes-Pyrenées-eko St pé de Bigorre herrira aldatu ziren eta hango ‘Gave de Pau’ ibaian piraguismoaren munduan sartu zuen bere aitak, 10 urte zituela. Aita kanoan lehiatu zen Frantzian eta Espainian eta Munduko txapeldunordea izatera ere heldu zen. Samueli kirola asko gustatu zitzaion eta garapen ikaragarria izan zuen. Kadete mailan gauzak oso ondo joan ziren eta Frantziako txapelketa irabazi zuen.

Hurrengo urtean estatuko palista junior onenak biltzen zituen zentro batean sartu zen: “Pole Espoir de Pau”. Batxilergoaren ondoren Toulouseko ‘Pole France’-tik fitxatu zuten eta han egin zituen unibertsitateko kirol ikasketak. Lehen urtean bizitza eta entrenamendu berrietara ohitzea ez zen erraza izan eta horrek eragina izan zuen emaitzetan. Entrenamendu zentroak ez zion bigarren aukerarik eman.
Dena den, berak bazekien ez zuela bere onena eman eta herritartasun bikoitza aprobetxatzea erabaki zuen. Negu guztietan Xabi Etxanizek gidatutako Espainiako taldea Frantziara joaten zen entrenatzera. 2007an Espainiarekin lehiatzen hasi zen, ikasketekin Toullousen jarraitzen zuen bitartean. Hurrengo 3 urteetan 23 urtez azpiko taldearekin aritu zen eta brontzezko bi domina eskuratu zituen Europako txapelketetan.

2009an lizentziatu, eta Seu d ́Urgell-era aldatu zen Londreseko Jokoak bikain prestatzeko. Lehenengo taldearekin lehen urtea ez zen erraza izan, eta ez zen sailkatu Munduko Kopako finalerdietarako, ezta Europako Txapelketako finalerdietarako ere. 2010eko denboraldia, berriz, hobeto joan zen. Espainiako Txapelketa irabazi zuen, laugarren postua lortu zuen Seu d ́Urgell-eko Munduko Kopan eta lehen aldiz Munduko Txapelketa baterako sailkatu zen.

Hala ere, zalantza barik, 2011ko denboraldia izan zen onena. Zilarra erdietsi zuen Seu d ́Urgell- eko Europako Txapelketan eta beste bat Argentière-ko Munduko Kopan. Nazioarteko mailako final batzuk ere jokatu zituen eta horri esker munduko zerrendako laugarren postura igo zen.

Londreseko Jokoetako bosgarren postuagatik diploma lortu zuen K1 kategorian. 2014an Vienan (Austria) jokatutako Europako Txapelketan brontzea erdietsi zuen. Seu d ́Urgell-en bizitzen eta entrenatzen jarraitzen du. Ez zuen sailkapena lortu Rio de Janeiroko jokoetan parte hartzeko.

2019ko Munduko Txapelketan, Seu d ‘Urgellen, K1eko patruilen proban lortutako urrezko domina nabarmentzen da.

Samuel Kirol Zientzietan eta Jarduera Fisikoan lizentziatua da eta coaching masterra du.

Gure nagusiak

Babesleak