JoanCrespo
BIO
2000. urtean hasi zen piraguismoan, Fortuna klubean, udako ikastaro batean piraguismoaz maitemindu ondoren. Dena den, klub horretan entrenatzailerik gabe geratu zenez, Irungo Santiagotarrak klubera egin behar izan zuen salto. 2004an Seu d’Urgell-eko teknifikazio zentroan sartu zen. Hiru urte geroago, 2007an, estatuko selekzioko senior taldean sartu zuten, eta harrezkeroztik han jarraitzen du. 2008an Seu d’Urgell-era joan zen bizitzen eta orduan bere emaitza onenak jasotzen hasi zen. 2009an Seun jokatutako Munduko txapelketako finalerako sailkatu zen eta zortzigarren postua eskuratu zuen. Urte bat geroago Liublianan egindako Mundialean laugarren plazara igo zen. 2011tik 2016ra Munduko Kopako hainbat final jokatzeko sailkatu zen. 2016-2017an Estatu Batuetan denboraldi bat egin ondoren, Joan Seura bueltatu zen hango giroa eta ohiko lana berreskuratzeko. Inoiz baino indartsuago sentitzen zuen bere burua 2017ko Pauko Munduko txapelketan erakusteko baina ezin izan zuen atera zuen guztia.
Aipatu bezala, bere kirol ibilbidean nabarmentzen dira Slokan 2010. urtean jokatutako Munduko txapelketan eskuratutako 4. postua eta 2009an Seu d ́Urgellen jokatutakoan lortutako 8. tokia. Hitzordu haretan brontzezko domina bat ere jantzi zuen, taldeka, eta beste brontze bat erdietsi zuen, taldekako lehiaketan, Liptovskin 2016. urtean egindako Europako txapelketan.
Hala ere, emaitzarik garrantzitsuenak Joan Crespok erretiratzeko asmoa zuen unean iritsi dira. Joanek sorpresa eman zuen La Seu d ‘Urgellen jokatutako 2019ko Munduko Txapelketan. Urrezko domina bereganatu zuen taldeka eta brontzezkoa banakako lehian.
Gure nagusiak
Babesleak