IkerMartinez
BIO
Kirolzale izan naiz beti eta 8 urte nituela hasi nintzen belan, nire aitona-amonen eskutik. Gero Optimist eta Vaurien-era pasa nintzen eta, 18 urte nituela, Santanderko CEAR-era joan nintzen, belako olinpiar zentrora, kirol honetan buru belarri aritzeko. Dena den, nire istorioa belan 14 urtez 49er klasean nire kidea izan den Xabier Fernandezi estu lotuta dago, berarekin erdietsi baititut nire lorpen handienak. 2004an txapeldun olinpikoak izan ginen Atenasen, txapeldunordeak 2008ko Beijingo Olinpiar Jokoetan, Munduko Txapeldunak 2010ean Bahametan, 2004an Atenasen eta 2002an Hawaiin; eta Europako txapeldunak 2008an, 2007an eta 2002an. Bestalde, 2008-2009ko Volvo Ocean Race proban hirugarren postua lortu genuen Telefonoca Azul ontziarekin eta 2010eko Barcelona World Race eskalarik gabeko binakako munduko biran bigarren izan ginen Mapfre ontziarekin. 2013an klase olinpikoa aldatu nuen, Nacra 17 mixtoan hasi naiz, eta Rio 2016ko Olinpai Jokoetara dominak lortzeko aukerarekin heltzea espero dut. Ezkonduta nago, bi seme-alaba ditut eta nire jaioterria Hondarribia den arren, nire proiektuek aukera ematen didatenean, Santanderren egoten naiz. Surfean eta windsurfean aritzea, bizikletan ibiltzea eta orokorrean mugimendua eta exijentzia maila altuko kirolak egitea gustatzen zaio.
Gure nagusiak
Babesleak