Efren
Vazquez

BIO

Munduko Txapelketan 140 lasterketa baino gehiago korritu dituen eta Espainiako bi txapelketa irabazi dituen motoziklismoko pilotua naiz. Pilotu gisa hazi egin naiz egungo euskal motoziklismoan erreferente bilakatu arte. Nire kirol ibilibideak hazkunde ikaragarria izan du azken urteetan, eta 2010ean eta 2011n batez ere lortu nuen ospea. MotoGP Academyn prestatua, 2007an iritsi nintzen Munduko Txapelketara. Litro laurdeneko kategorian urte bat eman ondoren, 2008an 125 zentimetro kubikoko kategoriara jaistea erabaki nuen. Maila horretan nire kalitatea erakutsi nuen 2009ko denboraldian. Hurrengoan Derbi bat gidatzen jarraitu nuen Pol Espargarorekin Tuenti Racing taldean. Denboraldi horretan erdietsi nuen nire lehenengo podioa eta bosgarren postuan amaitu nuen sailkapen nagusian. 2011n litro zortzirenekoan zazpigarren amaitu nuen eta 2012an JHK T-Shirt Laglisse taldearekin korritu nuen Moto 3 kategorian, 10. postuan amaituz, podiorik lortu ez banuen ere. Garaipenak eskuratzeko eta lehenengo hiruren artean egoteko borrokari eutsi nion 2013an Mahindra Racing taldearekin, baina sailkapen nagusian toki bat hobetzea baino ez nuen lortu. 2014an taldez eta motoz aldatu nintzen berriro, SaxoPrint-RTG taldera igaroz eta Moto3ko Honda berri bat gidatuz. Bi garaipen eta zazpi podio lortu nituen, nire denboraldi onenean. 2015ean berriz ere Honda batekin lan egin dut Leopard Racing taldean eta seigarren bukatu dut, 155 punturekin. Bost aldiz igo naiz podiumera baina ez dut garaipenik erdietsi. 2016an Moto2ra emango dut saltoa, Iodaracing Project SRL taldearekin, Suter bat gidatuz.

Gure nagusiak

Babesleak