MATX PODCASTA: Usoa Ostolaza txirrindularia
27-urria-2026

MATX PODCASTA: Usoa Ostolaza txirrindularia

Usoa Ostolaza

‘Matx’ podcasta, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusten duen saioa

Basque Team Fundazioak bere kirolarien bizipenak podcast moduan ezagutzera emateko programa bat du aurten ere. Matx tokiko kirolaren sare sozialarekin lankidetzan, programak jarraipena du goi-mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko asmoarekin.

Basque Teamek eta Matx sare sozialak, tokiko kirolean erreferente denak, kirol minoritarioari ikusgarritasuna ematen jarraitzea dute helburu, baina modu originalean. Goi mailan lehiatu arren ikusgarritasuna behar duten euskal kirolarien beste aldea erakusteko bideopodcasta ekoizten du Matxek. Horretarako, Basque Teamen laguntza du berriz ere, Fundazioaren beka duten eta masiboak ez diren kiroletan nazioartean lehiatzen diren kirolariek parte hartzen baitute solasaldietan. Hala ere, ez dira ohiko kirol elkarrizketak izaten; kirolaz hitz egingo den arren, jendearentzat hain ezagunak ez diren protagonisten beste alderdi batzuk azaleratzen saiatzen da saioa.

Sei kapitulu

Matx podcastaren bigarren denboraldiak sei kapitulu izango ditu, iaz bezala. Abuztuan eta abenduan izan ezik, sare sozialeko eta Basque Teameko jarraitzaileek programa berri bat ikusteko aukera dute gainerako hilabete guztietan. Entzuteaz gain, saioa ikusteko aukera ere badago.

Atal guztiak www.matx.eus sare sozialean ikusi ahal dira. Era berean, Basque Teameko plataforma digitalek, Matx-ek eta Tokikom taldeko tokiko hainbat komunikabidek ere saioak eskaintzen dituzte beren web, telebista eta irratietan.

Hainbat helburu

Programa ekoizten duten Matx eta Basque Teameko arduradunak bat datoz helburuak zehazteko orduan: “Agente txikiek egiten duten lana aitortu nahi dugu eta kirol gutxituei ikusgarritasuna ematea da gure nahia; kirol masiboetatik haratago erreferenteak sortzea. Azkenik, sareetan entretenimendua eskainiko duten euskarazko kirol-edukiak sortzeko beharra identifikatzen jarraituko dugu”.
 
Ildo horretan, gogoratu behar da, gainera, Basque Team Fundazioa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren barruan dagoela, eta arreta berezia jartzen duela euskararen erabilera sustatzen. Goi-mailako kirolariak eragile paregabeak dira horretan laguntzeko, balio eredugarriak dituztelako gizartearentzat.

Honekin lotutako berriak

23-iraila-2026

Abangoardia helburu

Informazio gehiago
10-iraila-2026

Imanol Arriortua Basque Teameko txirrindularia etxera itzuli da Huntsvilleko Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin

Informazio gehiago
08-iraila-2026

Imanol Arriortua Basque Teameko txirrindulariak Munduko txapelketa bereganatu du Alabaman

Informazio gehiago
30-uztaila-2025

Biomekanika lantzen Basque Teamen: dominen bila, gorputzari entzuten

Informazio gehiago
30-ekaina-2025

Matx podcasta 02: Eukene Larrarte

Informazio gehiago
06-iraila-2024

Heïdi Gaugainek zilarrezko domina irabazi du errepideko txirrindularitzako C5 proban, hirugarrena Parisko Jokoetan

Informazio gehiago