Anton Legorburu Basque Teameko errugbi jokalariak brontzea lortu du Bordeleko proban eta hirugarren amaitu du World Seven Series txapelketako sailkapen nagusian
07-ekaina-2026

Anton Legorburu Basque Teameko errugbi jokalariak brontzea lortu du Bordeleko proban eta hirugarren amaitu du World Seven Series txapelketako sailkapen nagusian

Anton Legorburu

Asteburu honetan jokatu dute Bordelen HSBC SVNS World Championship delakoaren azken txapelketa. Stade Atlantiquek denboraldi olinpikoko txapeldunak koroatzeko epaia eman du, eta hurrengo denboraldirako igoerak eta jaitsierak ziurtatu ditu. Basque Team fundazioaren beka duen Anton Legorbururen taldeak hirugarren postua lortu du Bordelen, eta Munduko Seven Serieetako sailkapen nagusiko hirugarren postua ere bereganatu du. Bestalde, emakumezkoen taldeak zortzigarren postuan bukatu du hirugarren aldiz jarraian, eta horrela, SVNS maila gorenean tokia berreskuratu du. Datorren urtean berriz ere zazpiko errugbiko zortzi  selekzio onenen lehiaketan egongo da.

Anton Legorburuk txapelketaz txapelketa erakusten jarraitzen du Mundu mailako erreferentzietako bat dela, maila bikaina duela eta Los Angeleseko Jokoetarako sailkapena lortzeko lehiatuko den errugbi-selekzioaren zutabeetako bat dela. Datorren denboraldian, HSBC SVNS World Championship zirkuituak lehen lau plazak banatuko ditu 2028ko udan Kaliforniako hiriko lehiaketa nagusian egoteko. Anton izango da zalantzarik gabe bertan egoteko hautagai sendoenetako bat.

Asteburu honetan, senide eta lagunekin batera, horien artean ahal den guztietan bere neurketak ikusten joaten den bere ama, bere zale amorratuena, Antonek brontzezko domina kolkoratuta itxi ditu Munduko serieak, eta sailkapen nagusiko podiumeko hirugarren postua ere irabazi du. Hauxe da denboraldi honetako hirugarren domina, Hong Kongeko proban ere lortu baitzuen brontzezko domina, eta Vancouverekoan zilarrezkoa. Iazko denboraldian zilarra eskuratu zuten Europako txapelketan, baita Munduko Txapelketan ere.

Donostiarraren taldeak garaipen batekin hasi zuen asteburu honetako txapelketa, 42-17 irabazita Uruguairi, Anton Legorburu, Nico Nieto eta Paco Cosculluelaren entseguak tarteko. Ondoren, Australiaren aurka galdu zuen multzoen faseko azken partidan 12-10eko emaitzarekin, baina horrek ez zion eragotzi txapelketan aurrera egitea. Final-laurdenetan Legorbururen taldeak 17-5 irabazi zion AEBri Bordeleko finalerdietan sartzeko. Talde estatubatuarrak 0-5eko abantailarekin ekin zion partidari eta atsedenaldira arte lidergoari eutsi zion, baina bigarren zatiaren hasierak norgehiagokaren gidoia aldatu zuen, Antonen mutilek hobeto jokatu zuten, eta markagailuari buelta eman zioten finalaurrekorako pasea irabaziz. 

Partida horretan finalerako sailkapenak ihes egin die gaur. Zeelanda Berriko taldeak hasiera eman dio partidari bi kolperekin, garaipena lortzeko itxaropenak zaildu dituen 14-0ekoa jarrita markagailuan. Atsedenaldiaren ostean, Cosculluelak aldeak murriztu ditu Pol Plaren ekintza on batean. Hala ere, Zeelanda Berriak 24-5era handitu du abantaila, nahiz eta Angel Bozalek aldea murriztu duen partidaren amaieran, markagailua 24-12an uzteko.

Brontzea lortzeko lehian Legorbururen taldeak sekulakoa egin du markagailua irauli eta garaipena erdiesteko. Bordeleko txapelketa hirugarren postuan itxi dute, 14-0 galtzen hasi ondoren. Juan Ramosek egindako bi entseguek 14 minutura berdindu dute markagailua atsedenaldira iritsi aurretik eta, ondoren, Cosculluela, Serres, Ramos, Pla eta Bozalen arteko dinamika onak partzial bikain bati bidea eman dio Hegoafrika 40-14 gainditzeko bukaeran.

Honekin lotutako berriak

20-apirila-2026

Basque Teameko Anton Legorburu errugbi jokalariak brontzezko domina irabazi du Hong Kongeko Munduko Seriean

Informazio gehiago
09-martxo-2026

Anton Legorburu Basque Teameko errugbi jokalariak zilarrezko domina lortu du Vancouverreko World Seriean

Informazio gehiago
01-abendua-2025

MATX PODCAST 6: Lide Erbina

Informazio gehiago
04-uztaila-2025

“Jomuga gisa ditugu Jokoak, eta Los Angelesen domina bat berriz lortzea dugu helburu”

Informazio gehiago
29-ekaina-2025

Anton Legorburuk, Basque Teameko errugbi jokalariak, zilarrezko domina irabazi du Europako Txapelketan

Informazio gehiago
09-uztaila-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresen selekzioak zilarra irabazi du Hanburgoko Europe Championshipean eta bigarren bukatu du sailkapen nagusian

Informazio gehiago