AsierCuevas
BIO
Sei urterekin hasi nintzen korrika egiten, beti ere atletismoa beste kirol batzuekin uztartuta: mendia, iraupeneko eskia… Dena den, korrika egiteari beti eman nion lehentasuna.
Eibar Kirol Klubean nire entrenatzailea zena, Roberto Aguirregomezcorta, zendu eta gero, Santiago Perezekin entrenatzen hasi nintzen, era ordenatuago eta zentratuagoan. Nik beti esaten dut “atletismoa talde batek osatutako bakarkako kirola dela”. Taldeari esker (familia, lagunak, entrenamendu taldea, Tekniker, C.P.T, New Balance, BAT, mekanikoak…denek aurrera egiteko euren harri koskorra jartzen dute) nire distantzian, 100 kilometrokoan, maila altua lortu dugu.
Urteen poderioz bilakaera izan dut distantzietan eta Santiagok plangintzak egiteko daukan erari esker, distantzia luzeetara moldatzen ikasi dut. Distantziak zenbat eta handiagoak izan, nire egokitzapen fisiologikoak gero eta hobeak dira.
Maratoian 2001ean egin nuen debuta Donostiako proban, 2 ordu, 15 minutu eta 32 segundoko denbora eginda, eta ondoren distantzia hori landu nuen gehien bat. 2008an Espainiako marathi txapelketa irabazi nuen Valentzian, eta 2009an eta 2011n txapeldunordea izan nintzen. Azken urte horretan Nazioarteko Atletismo Federazioak onartzen duen distantzia luzeenera salto egitea erabaki nuen: 100 kilometroak. Hasiera batean joko edo erronka pertsonala izan zen, baina gerora, atleta gisa hazten jarraitzeko aukera eman zidan hark.
Distantzia honetan lortu ditut nire emaitza onenak nazioarte mailan. Urte gehiagorekin jorratu behar den distantzia da, gaitasunak eta lana garatuago daudelako. Gaur egun nire helburua garbia da eta horretan sakontzen eta hobetzen jarraitzea da nire asmoa.
Gure nagusiak
Babesleak