Oier Ibarretxek, Basque Teameko boxeolariak, brontzea lortu du BOXAM International txapelketan
Oier Ibarretxek, Basque Team Fundazioaren beka duen boxeolariak, asteburu honetan podiumeko hirugarren tokira igo da BOXAM International Tournament Elite 2026an, Muixara pabiloian, La Nucian. Torneoak gizonezkoen eta emakumezkoen elite mailak biltzen ditu, eta bertan izena eman dute 20 herrialde baino gehiagoko 300 boxeolarik.
Oierrek brontzezko domina lortu du bere kategorian hiru borrokaldi egin ondoren: lehena Belgikako ordezkariaren aurka, bigarrena Kanadakoaren aurka eta hirugarrena, finalerdia, Ukrainakoaren aurka.
Oier La Nucian aritu da entrenatzen, domina bat eman dion urteko lehen nazioarteko txapelketa prestatzeko. Urtarrilaren 26tik, Combat Sport Center hainbat herrialdetako 200 kirolari tekniko eta entrenatzaileren entrenamendu-lekua bihurtu da: Espainia, Ukraina, Txina Taipei, Erresuma Batua, Kazakhstan, Suitza, Eslovakia eta Herbehereak prestaketa jardunaldietan izan dira bertan.
Selekzio olinpikoek hor landu dituzte euren denboraldia eta egutegiko hitzordu nagusiak, hala nola World Boxing Cup Stage 1 Brasilen eta European Boxing Championship Bulgarian. 2028ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoei begira, olinpiar-aurreko rankingerako puntuatzen duten probak dira aipatutakoak.
Galdakaoko boxeolariak 2024ko Parisen egin zuen debuta Joko batzuetan, Kazakhstango Bazarbay Mukhammedsabyr zailari aurre eginez. Ikasketa ona izan zen bere mailako boxeolari onenetako bati aurre egin behar izatea. Iaz, Liverpooleko 2025eko Elite mailako Munduko Txapelketetan lehiatu zen. Erislandy Alvarez kubatarraren aurka galdu zuen, egungo boxeo olinpikoaren izen handienetako bat, baina, porrota gorabehera, euskalduna, etorkizunera begira, ausart eta ilusioz beterik borrokatu zen.