Naiara Rodriguezek brontzezko domina irabazi du Sarajevoko Europako Txapelketan
17-urria-2025

Naiara Rodriguezek brontzezko domina irabazi du Sarajevoko Europako Txapelketan

Naiara Rodriguez

Gurpildun aulkiko saskibaloiko Basque Teameko jokalariak diploma paralinpikoa bereganatu zuen jada 2024ko Pariseko Jokoetan

Naiara Rodriguezen gurpildun aulkiko saskibaloiko estatuko selekzioak brontzezko domina lortu du gaur Sarajevoko Europako Txapelketan (Bosnia-Herzegovina), Alemaniari 66-55 irabazita.

Multzoen fasean germaniarren aurka galdu eta hiru egunera, Victor Ramosek zuzentzen duen taldeak mendekua hartu du, irabazteko eta hirugarren aldiz podium kontinentalera igotzeko, Madril 2021 eta Rotterdam 2023ko brontzeen ostean.

Jokalariek, tartean Beatriz Zudaire nafarrak, partida oso serioa jokatu dute, eta beti aurretik joan dira markagailuan, atsedenaldian hamar puntuko aldea izatera iritsiz, nahiz eta errenta hori lau puntura jaitsi den hirugarren laurdenaren amaieran.
Azken hamar minutuetan, Beatriz Zudairek eta Isabel Lopezek gidatu dute taldea, (20 eta 25 punturekin amaitu dute, hurrenez hurren) eta ez diote aukerarik eman Alemaniari egoerari buelta emateko.

Duela urtebete pasatxo Pariseko Joko Paralinpikoetan parte hartu zuten hamar jokalarietatik bederatzik Europako Txapelketarako deialdian errepikatu dute: Lourdes Ortega, Isa López, Sara Revuelta, Vicky Pérez, Sonia Ruiz, Vicky Vilariño, Bea Zudaire, Naiara Rodríguez eta Paola Sindy Ramos. Lara Arenós, Eva Sebastián Lázaro eta Lucía Ramo hasiberriak gehitu zaizkie.

Brontzezko dominarekin eta Europako Txapelketan lortutako hirugarren postu honekin, taldeak 2026ko Kanadako Munduko Txapelketarako sailkapen-errepeskarako edo bigarren aukerarako txartela lortu du.

Honekin lotutako berriak

05-abuztu-2024

Gracia Alonsoren selekzioak zilarrezko domina poltsikoratu du Pariseko Jokoetako 3×3 saskibaloian

Informazio gehiago
20-apirila-2024

Agurtzane Egiluz, Naiara Rodriguez eta Laura Ugarte arabarren eta Bea Zudaire nafarraren gurpildun aulkiko saskibaloiko emakumezkoen selekzioa Parisko Jokoetarako sailkatu da

Informazio gehiago
19-abuztu-2023

Asier Garciak zilarra eskuratu du Rotterdameko Europako Txapelketan

Informazio gehiago
18-abuztu-2023

Zilarrezko domina Ager Solabarrieta tiratzailearentzat Rotterdameko Europako Txapelketan

Informazio gehiago
18-abuztu-2023

Agurtzane Egiluzek, Naiara Rodriguezek eta Bea Zudairek brontzea lortu dute Rotterdamgo Europako Txapelketan

Informazio gehiago