Matx podcasta 02: Eukene Larrarte
30-ekaina-2025

Matx podcasta 02: Eukene Larrarte

Eukene Larrarte

‘Matx’ podcasta, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko jaio den saioa

Basque Team Fundazioak bere kirolarien inguruko istorioen zabalkunderako saio berria du. Matx-ekin, tokiko kirolaren sare sozialarekin, elkarlanean, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko asmoz jaio da saioa. 

Basque Teamek eta tokiko kirolean erreferente den Matx sare sozialak erronka berria dute esku artean. Goi mailan ibili arren, ikusgarritasuna behar duten euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen bideopodcasta ekoizten ari da Matx. Horretarako, Basque Teamen laguntza izango du, Fundazioaren beka duten eta masiboak ez diren kiroletan nazioartean lehiatzen diren kirolariek parte hartuko baitute solasaldietan. Hala ere, ez dira ohiko kirol elkarrizketak izango; kirolaz hitz egingo bada ere, protagonisten beste alderdi ezazagunagoa azalaratzea izango du helburu saioak. 
 

Sei kapitulu
Lehen gonbidatua Mikel Linacisoro eskalatzailea izan zen eta bigarren saioan Eukene Larrarte txirrindularia izango da protagonista. “Dagoeneko grabaketa batzuk egin ditugu eta oso gustura ari gara kirolariekin. Asko ireki zaizkigu eta euren alde intimoa, saltseroa eta gertukoa erakutsi nahi dugu”, dio saioko aurkezle Aratz Losadak. “Serio jarriko gara, gai sakonak ere landuko ditugu, eta, noski, gure izaera ganberroari eutsiz, momentu batzuetan, jolasean edo estutasunen batean ere jarriko ditugu gonbidatuak” gaineratu du. Matx podcastaren lehen denboraldiak sei kapitulu izango ditu. Abuztuan eta abenduan izan ezik, gainontzeko hilabete guztietan saio berri bat ikusteko aukera izango dute sare sozialeko eta Basque Teameko jarraitzaileek. Entzuteaz gain, saioa ikusteko aukera ere egongo da. 

Kapitulu guztiak www.matx.eus sare sozialean ikusi ahal izango dira inon baino lehen. Era berean, Basque Teamen plataforma digitalek, Matx-enek eta Tokikom taldeko hainbat komunikabidek ere eskainiko dituzte saioak euren webguneetan, telebistetan eta irratietan. 

Hainbat helburu 
Saioaren helburuei dagokionez, erantzun bateratua eman nahi izan dute saioa ekoizten ari diren Matx-eko eta Basque Teameko arduradunek: “Eragile txikiek egiten duten lana aitortu nahi dugu, eta kirol minoritarioei ikusgarritasuna ematea da gure nahia. Kirol masiboez haragoko erreferenteak sortzea, alegia. Azkenik, sareetan entretenimendua eskaintzen duten euskarazko kirol edukien beharra identifikatu genuenez, indarrak batzeko aukera paregabea zela ikusi genuen”. 

Gogoratu behar da, gainera, Basque Team Fundazioa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikaren sailaren barruan kokatuta dagoela eta arreta berezia duela euskararen erabileraren sustapenean. Goi mailako kirolariak horretan laguntzeko agente paregabeak dira, gizartearen eredu direlako. Euskaraldian ere parte hartu dute eta honakoa urtean landutako bigarren mugarri nagusia litzateke zentzu horretan.

Honekin lotutako berriak

30-uztaila-2025

Biomekanika lantzen Basque Teamen: dominen bila, gorputzari entzuten

Informazio gehiago
06-iraila-2024

Heïdi Gaugainek zilarrezko domina irabazi du errepideko txirrindularitzako C5 proban, hirugarrena Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
21-ekaina-2024

Teresa Fernandez-Miranda ez da Budapesteko preolinpikoko BMX freestyle txapelketako finalera igaro

Informazio gehiago
28-urtarrila-2024

Ane Santestebanek, Basque Teameko beka duen txirrindulariak, bigarren amaitu du Women Cycling Pro Costa de Almeria  lasterketan

Informazio gehiago
23-azaroa-2023

Leire Olaberria txirrindulari ohiak bere historiaren errepasoa egingo du ‘Geldiezinak’ telesailaren seigarren atalean

Informazio gehiago
08-otsaila-2023

Eukene Larrarte Basque Teameko pistako txirrindulariak zilarrezko domina lortu du Grenchengo Europako txapelketako scratch-ean

Informazio gehiago