Anton Legorburuk, Basque Teameko errugbi jokalariak, zilarrezko domina irabazi du Europako Txapelketan
29-ekaina-2025

Anton Legorburuk, Basque Teameko errugbi jokalariak, zilarrezko domina irabazi du Europako Txapelketan

Anton Legorburu

Anton Legorburuk zilarrezko domina eskuratu du bi serietan jokatutako Europako Txapelketan, lehenengoa Makarskan (Kroazia) jokatu zuten eta bigarrena asteburu honetan Hanburgon (Alemania). Donostiarrak ezin izan zuen lehenengoan lehiatu lesio batengatik, baina ohi duen bezala itzuli da taldera, ate handitik, Alemaniako seriean brontze bat eta sailkapen nagusian zilarrezko domina irabazteko.

Estatuko konbinatuak Hanburgon jokatutako modalitate olinpikoko Europako Txapelketako bigarren eta azken serieetako lehen  jardunaldiko partida guztiak irabazi zituen. B multzoan kokatuta, Suedia gainditu zuten 56-0, eta 42-26 irabazi zioten Txekiar Errepublikari. Multzoen fasea garaipenekin bukatu zuten Alemania onari 26-12 irabazita. Matias Tudelaren jokalariek kalitaterik handiena ezartzen jakin zuten, eta final-laurdenetarako sailkatu ziren euren multzoko talde onena izanik.

Bitxia bada ere, azken faseko koadroa osatzean, hiru multzoetako puntuen eta oharren zenbaketa orokorra kontuan hartuta, Espainiak Alemaniarekin egin zuen topo berriro final-laurdenetako partidan. Legorbururen taldeak berriro buelta eman behar izan zion neurketari baina azkenean 14-12 nagusitu zen, finalerdietarako txartela poltsikoratuz eta  titulua irabazteko aukerei eutsiz.

Gaur, finalerdietan, taldea ez da jabetza kontrolatzeko gai izan eta Italiak 12-21 gainditu du. Hala ere, une horretatik aurrera gertatzen zena gertatzen zela, Antonen taldeak zilarra ziurtatuta zuen sailkapen nagusian, Makarskan, Europako Txapelketako lehen seriean, lortutako zilarrari esker. Martin Sorreluz gipuzkoarrak debuta egin zuen lehen serie horretan, baina ez du bigarrenean parte hartu.

Gaur arratsaldean Hanburgon jokatu den hirugarren posturako finalean, Matias Tudelaren mutilek brontzea eskuratu dute, Britainia Handia 31-12 mendean hartuta. Partida horretan, jabetzari eutsi diote, konfiantzaz eraso dute eta sentsazio onak utzi dituzte.

Basque Teameko kirolariak, Anton Legorburuk, denboraldi ikusgarria egin du, taldearen funtsezko piezetako bat izan da World Serieetako txapelketetan, Munduko Zilarra zintzilikatu zuen Los Angeleseko final handian eta orain zilarra eskuratu du Europako txapelketako zenbaketa orokorrean.

Emakumezkoen taldean, Amets Ulibarri eta Anne Fernandez de Corres lehen seriean lehiatu ziren, eta Anne, Basque Teameko bekaduna, Legorburu bezala, bigarrenean ere aritu da. Oso lan ona egin dute multzoen fasean, baita final-laurdenetan ere. Mutilei gertatu zaien bezala, finalerdietan galdu dute, 19-5 Poloniaren aurka, eta, ondorioz, hirugarren posturako finala jokatu dute Hanburgon. Maria Riberaren neskek ezin izan dute Frantzia gainditu eta hirugarren posturako finalean 17-7 galdu dute, nahiz eta partida gogorra jokatu duten. Defentsan taldea oldarkorra izan da eta azken segundora arte sinesteko gai izan da.

Honekin lotutako berriak

09-martxo-2026

Anton Legorburu Basque Teameko errugbi jokalariak zilarrezko domina lortu du Vancouverreko World Seriean

Informazio gehiago
01-abendua-2025

MATX PODCAST 6: Lide Erbina

Informazio gehiago
04-uztaila-2025

“Jomuga gisa ditugu Jokoak, eta Los Angelesen domina bat berriz lortzea dugu helburu”

Informazio gehiago
09-uztaila-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresen selekzioak zilarra irabazi du Hanburgoko Europe Championshipean eta bigarren bukatu du sailkapen nagusian

Informazio gehiago
27-ekaina-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresek bosgarren bukatu dute Europako Jokoetako errugbi txapelketan

Informazio gehiago
27-ekaina-2023

Anne Fernandez de Corresek eta Lidek eta Amaia Erbinak Italiaren aurkako partida irabazi dute eta Europako Jokoetan bosgarren edo seigarren postua lortzeko borrokatuko dira arratsaldean

Informazio gehiago