Iñigo Llopisek bere hirugarren domina lortu du Madeirako Europako Txapelketan
26-apirila-2024

Iñigo Llopisek bere hirugarren domina lortu du Madeirako Europako Txapelketan

Iñigo Llopis

Basque Teameko igerilariak brontzea eskuratu du 34 puntu estiloetako 4×100 metrokoan

Iñigo Llopisek urrezko domina batekin ekin zion Europako txapelketari bizkar erako 100 metroko proban, brontze batekin jarraitu zuen tximeleta estiloko 100 metrokoan eta atzo bere dominen uzta beste brontze batekin handitu zuen 4×100 estiloetan.

Donostiarrak atzo egin zuen igeri lehen aldiz txapelketa honetan taldekako lasterketa batean, Tasy Dmytriv, Jose Antonio Marí eta Sarai Gasconekin batera.

Funchaleko Olympic Pools Complexen amaitu zen atzoko jardunaldia 34 puntuko estiloetako 4×100 errelebuekin. Llopis, Tasy Dmytriv, Jose Antonio Marí eta Sarai Gasconen laukotea, egungo Munduko txapelduna, ezustean harrapatu zuten Herbehereek, urrea eskuratu baitzuten Munduko errekorra lortu hautsita gainera (4:26.54). Llopisen taldea hirugarren sailkatu zen 4:32.42ko denborarekin eta Italiak zilarra eraman zuen 4 30.59ko markarekin.

Gaur Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek estilo libreko 4×100 erreleboekin emango diote amaiera Europako Txapelketari.

Honekin lotutako berriak

04-azaroa-2025

Matx podcasta 5: Iñigo Llopis

Informazio gehiago
01-urria-2025

Etxera, Singapurreko Munduko Txapelketan lortutako sari handiarekin 

Informazio gehiago
23-iraila-2025

Nahia Zudairek bigarren brontzea lortu du Singapurreko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-iraila-2025

Iñigo Llopis urrean pulunpatu da berriro

Informazio gehiago
07-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Nahai Zudaire Basque Teameko igerilariek beste diploma batekin bukatu dute euren parte-hartzea Parisko Jokoetan, zazpigarren izanda estilo libreko 4×100 metrokoan

Informazio gehiago
31-abuztu-2024

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea lortu du Pariseko Paralinpiar Jokoetako bizkar erako 100 metrokoan

Informazio gehiago