Basque Teameko igerilariek brontze bana lortu zuten atzo Europan, 100 metroko tximeleta eta 100 metroko bular-eran, hurrenez hurren
Madeirako (Portugal) Europako Igeriketa Paralinpikoko ordezkariek distira egiten jarraitzen dute. Bai Nahia Zudairek bai Iñigo Llopisek ere domina bana lortu zuten atzo, biak ere brontzezkoak. Zubietakoa SB7ko bular estiloko 100 metroko proban hirugarren geratu zen, eta Donostiakoa, berriz, S8ko 100 metroko tximeleta erako proban. Zudairek lehen jardunaldian zilarra irabazi zuen S8ko estilo libreko 400 metrokoan, eta Llopisek metal preziatuena zintzilikatu zuen bere diziplina fetixean, S8ko bizkar erako 100 metrokoan, astelehenean.
Nahia Zudairek, denboraldi bakoitzean kalitate-jauzi bat ematen duenak eta bere kategorian munduko onenen artean dagoela berresten duenak, 1:32.79an gelditu zuen kronometroa, Espainiako errekorra hautsita. Hamahiru urteko britainiarrak, Iona Winnifrithek (1:29.91) eta Mariia Pavlova errusiarrak (1:31.66) baino ez zute gainditu.
Iñigo Llopisek brontze batekin osatu zuen festa S8-ko tximeleta erako 100 metrokoan. Oraindik ere, orain dela 24 ordu S8ko bizkar erako 100 metrokoan konkistatutako urre europarra dastatzen jarraitzen du, eta berriz ere podiumera igo zen atzo. 1:06.06ko denbora eginda hirugarren izan zen. Alberto Amodeo italiarrak urrea eraman zuen eta Diogo Cancelak zilarra.
Bihar, Iñigo Llopis estiloetako 4×100 metroko proban arituko da Euskadiko 21:17an.