Iñigo Llopis zilar eta brontzezko dominekin itzuli da Aberdeengo Munduko Serietik
04-otsaila-2024

Iñigo Llopis zilar eta brontzezko dominekin itzuli da Aberdeengo Munduko Serietik

Iñigo Llopis

Nahia Zudaire laugarren izan da, Espainiako errekorra gaindituta, bular erako 100 metroko proban

Paraswimming World Series-eko denboraldia aste honetan hasi da, Britainia Handiko Aberdeen proba jokatuta. Txapelketa oso ondo joan da gure bi igerilarientzat, Iñigo Llopis eta Nahia Zudairerentzat.

Biak Pariseko Jokoetarako txartela poltsikoan zutela iritsi ziren Eskoziara, joan den abenduan lortu baitzuten, Espainiako Batzorde Paralinpikoaren Batzar Nagusiak Manchesterren egindako Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan lortutako markak onartu ondoren. Bai Zudairek bai Llopisek ‘A’ gutxieneko marka lortu zuten azaroaren 15aren ostean, puntuazio-irizpide horiek indarrean sartu zirenean.

Orain, Frantziako hitzordu handia prestatzeko denboraldiari ekingo diote, eta Munduko Serieak txapelketa ezin hobeak izango dira nazioarteko beste izarrekin indarrak neurtzeko eta xehetasunak doitzen jarraitzeko.

Nahiz eta Iñigo Llopisek gripe-prozesu bat igaro duen Eskoziako egonaldian, indartsu agertu da berriro. 100 metroko estilo librean bosgarren sailkatu zen A finalean 1:01.25eko denbora ezarriz. Ondoren, fetitxe proba iritsi zen, Tokioko Joko Paralinpikoetan zilarra eman zion proba. Oraingoan, donostiarrak metal hori bera zintzilikatu zuen Aberdeenen. Llopis bigarren izan zen bizkar erako 100 metrokoan, eta kronoa 1:07.30ean geldituta. Atzo, estilo libreko 400 metrokoaren finalean, podiumera igo zen berriro, oraingoan hirugarren tokira, eta brontzea poltsikoratu zuen 4:39.18ko denborarekin. Gaur, azken jardunaldian, tximeleta estiloko 100 metroko finalean sartu da eta laugarren bukatu du 1:07.64ko denbora eginda.

Eskozian ere erakustaldi ona eman du Nahia Zudairek. Estiloetako 200 metroko B finalean seigarrena izan zen 2:58.44ko denborarekin, eta egunek aurrera egin ahala hobetzen joan zen. Bular erako 100 metrokoan laugarren sailkatu zen finalean, Espainiako errekorra gaindituz eta Jokoetarako minimoa lortuz berriro 1:35.68ko marka eginez. Bere azken proban, 400 metro libreetan, Nahiak zazpigarren postua lortu zuen finalean, 5:06.76ko denbora erdfietsita.

Munduko Serieen hurrengo geldialdiak otsailean jokatuko dira Melbournen (Australia), Lignanon (Italia) martxoan, Indianapolisen (AEB) apirilean, Singapurren maiatzean, Berlinen (Alemania) eta Limogesen (Frantzia) ekainaren hasieran, Guadalajaran (Mexiko) azaroan eta Kairon (Egipto) abenduan.v

Honekin lotutako berriak

04-azaroa-2025

Matx podcasta 5: Iñigo Llopis

Informazio gehiago
01-urria-2025

Etxera, Singapurreko Munduko Txapelketan lortutako sari handiarekin 

Informazio gehiago
23-iraila-2025

Nahia Zudairek bigarren brontzea lortu du Singapurreko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-iraila-2025

Iñigo Llopis urrean pulunpatu da berriro

Informazio gehiago
07-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Nahai Zudaire Basque Teameko igerilariek beste diploma batekin bukatu dute euren parte-hartzea Parisko Jokoetan, zazpigarren izanda estilo libreko 4×100 metrokoan

Informazio gehiago
31-abuztu-2024

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea lortu du Pariseko Paralinpiar Jokoetako bizkar erako 100 metrokoan

Informazio gehiago