Maider Telleria izango da 'Geldiezinak' telesailaren bederatzigarren ataleko ardatza, eta Bartzelona '92an belar hockeyaren urreak suposatu zuen fenomenoaz arituko da, besteak beste
Dokumental sorta osatzen duten 12 atalak igande goizez eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ saioan (11:30)
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak bultzatutako ‘Geldiezinak’ dokumental sortak Maider Telleria belar-hockeyko jokalari ohia du protagonista bederatzigarren kapituluan, ‘Maider Telleria, urrea abiapuntu’ izeneko emanaldiarekin.
92ko Bartzelonako Jokoetan velar-hockeyko taldeak urrezko domina irabazi zuen, inork espero ez zuenean. Taldeak apustu sendoa egin zuen eta erronka betetzeko prestatu zen, prestaketa horretan berrikuntza asko sartuz. Maider Telleria talde horretako kidea zen. Irabazi zuten urrea emakumezkoen talde batek estatu mailan lortutako lehena izan zen. Ordutik aurrera, ADO laguntzen sistema sortu zen, hobekuntza teknikoak sartu ziren, hala nola kirol-psikologoen figura, dirua txertatu zen taldeetan, emakumeen kirola etorkizunerako proiekzioa duen elementu gisa ikusten hasi zen… Emakumeek jokatutako futbolaren egungo egoera ulertzeko lehen urratsak eman ziren. Maider beste hiru Joko gehiagotan lehiatu zen (Atlanta 1996, Sydney 2000 eta Atenas 2004), gutxi batzuen esku dagoen klubean sartuz.
Maiderrekin batera, Teresa Motos, Bartzelona 92ko taldeko kidea, Mari Ayestaran, belar-hockeyan aitzindaria, Julen Erauzkin, Basque Team Zentroko goi mailako teknikaria eta Pedro Gabilondo, bere ibilbidean bederatzi Joko Olinpikotan lan egin zituen kazetaria, izango dira atal honetan.
‘Geldiezinak-Imparables’
Europar Batasuneko Next Generation laguntzei esker finantzatutako “Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana”ren bitartez, Eusko Jaurlaritzak gizartea aberastuko duten ereduak sortu nahi izan ditu, batez ere, goi-mailako euskal kirolari onenetako batzuen iragana, oraina eta, kasu batzuetan, etorkizuna ikusaraziz.
Helburua da goi-mailako euskal kirolaren historian nabarmendutako emakumeen lana eta lorpenak balioestea, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzak erabaki du proiektua Basque Team Fundazioaren bidez gauzatzea. Horrela, azken urteotan Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Fundazioak berak emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin lotutako politikak bultzatzeko hartutako ildoarekin jarraitzen da.
Alde batetik, ‘Korima Films’ek ekoitzitako ‘Geldiezinak’ dokumental saila astero eskainiko da ETB-1en, igandeetan, 11:30ean, ‘Helmuga’ saioaren barruan. Gainera, formatu elebidunean banatuko da, azpitituluekin, Basque Team Fundazioaren gainerako kanaletan (youtube, webgunea eta sare sozialak) eta EiTBko ‘Primeran’ plataforman. Kapitulu bakoitzak hamaika minutu inguruko iraupena izango du, eta protagonista nagusi bat, nahiz eta beste kirolari eta kirol-arloko pertsona batzuek ere lagunduko dioten. Hala, Ibone Belaustegigoitia, Joko batzuetan lehiatu den lehen emakume euskalduna, Maialen Chourraut hiru domina olinpikoren jabea, Maider Unda, Ainhoa Ibarra, Ainhoa Murua, Eli Pinedo, Almudena Cid, Leire Olaberria, Maider Telleria eta Sara Carracelas olinpikoak, Edurne Pasaban alpinista eta Karmele Gisasola, Nerea Arruti eta Alazne Etxaburu herri kiroletako izarrak, izango dira, besteak beste, protagonistak.
Kapitulu bakoitzean, emakumeen kirol-unibertsoaren berezitasunak ulertzen lagunduko duten gai interesgarriak landuko dira zeharka; esate baterako, amatasuna, estereotipoen haustura, plangintza espezifikoen beharra emakumearen fisiologia kontuan hartuta, kirol-erakundeetako erabaki-postuetan emakumeen presentzia bultzatzeko beharra, prestakuntza mentala, emakumea goi-mailan egotea erraztuko duten egituretan inbertitzeko beharra…
Dokumentalekin batera podcast sorta bat ere egin da, gai eta protagonista berberekin, eta bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du. Horiek EiTB taldeko plataformen bidez entzun ahal izango dira.
Basque Team Fundazioa
Fundazioa 2007an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak. Hasieran bezala, BASQUE TEAMen helburua baliabide ekonomikoak eta era guztietako zerbitzuak (medikoak, teknikoak, psikologikoak, komunikaziokoak, laneratzekoak eta ikasketen arlokoak…) ematea da, profesionalak ez diren euskal kirolariei, haien parte-hartzea errazteko eta nazioarteko lehiaketarik gorenetan bikaintasun-emaitzak lortzeko.