Ariane Ochoa eta Joan Duru bigarren aukerakora erori dira El Salvadorreko Munduko Surf Txapelketako bigarren jardunaldian
02-ekaina-2023

Ariane Ochoa eta Joan Duru bigarren aukerakora erori dira El Salvadorreko Munduko Surf Txapelketako bigarren jardunaldian

Ariane Ochoa

Gainerako euskal surflariek txapelketa nagusian jarraitzen dute

Basque Teamen beka duen Ariane Ochoa surflariak ezusteko garratza eman du, lehen jardunaldiko txanda jokatu eta gero. Bilbotarra hirugarren postuan geratu da, Lucia Indurain argentinarrak olatu bat harrapatu eta 11.00 puntu lortu duenean. Nibie Blancada filipinarra izan da bigarren, Ochoaren aurretik.

Nadia Erostarbe bigarren txandara pasa da txanda biribila eta oso trinkoa eginez. Zarauztarrak El Salvadorrera joandako Basque Teameko taldeari esan dio orain dela bi urte ez zekiela nola egin behar zion aurre El Sunzaleko olatuari eta horrek zigortu egin zuela orduko hartan. Ziklo olinpiko honetan lan handia egin du eta lanak bere fruituak izan ditu; izan ere, Erostarbek Ornela Pellizari argentinarra, Alexandra Kolla greziarra eta Karin Leone guatemalarra gainditu ditu.

Gizonezkoen taldean, Adur Amatriain lehenengo kanporaketako 35. txandan hurrengo faserako pasea lortu du azken hasperenean. Azken uneetan bere seriea hirugarren postuan bukatuko zuela zirudien, baina urduritasunari eusten jakin du azken olatu bat hartu eta bigarren postuan pasatzeko, 9.73 punturekin, Indonesiako I Ketut Agusen atzetik.

Bestalde, Aritz Aranburuk, Keoni Lasak eta Joan Duruk bigarren kanporaketako txandak jokatu dituzte gaur. Aritz Aranburuk erakutsi du lehian duen trebetasun nagusietako bat itsasoaren eta olatuen irakurketa dela. Bere estrategia eramaten jakin du, bere irizpide onaren arabera posizionatzen Sunzaleko olatuan eta oso selekzio ona egiten, etekin ikaragarria atera diona. Zarauztarrak 12.33ko puntuazioarekin bukatu du lehen postuan, Aboubakr Bouaouda marokoarraren Cody Young kanadarraren eta Gian Marco Oliva dominikarraren aurretik.

Keoni Lasak, Adur Amatriainek bezala, olatua in extremis hartuz irabazi du bere txanda. 8.50 eta 2.60ko puntuazioekin, zarauztarrak Sebastian Olarte uruguaitarra, Luke Dillon britainiarra eta Liam Wilson samoarra azpiratu ditu.

Joan Duru Baionako surflariak ez du zorterik izan, nahiz eta eskarmentu handiko surflaria izan. Olatuei dagokienez oso eskuzabala ez den txanda batean, 5.17ko puntuazioarekin geratu da, eta emaitza hori ez da nahikoa hirugarren kanporaketara iristeko. Duruk, beraz, errepeskan lehiatu beharko du.

Honekin lotutako berriak

06-abuztu-2026

Basque Teameko Janire Gonzalez-Etxabarri surflariak irabazi du Qualifying Serieseko Boardmasters Yeti Pro txapelketa

Informazio gehiago
29-uztaila-2026

MATX PODCASTA 03: Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria

Informazio gehiago
12-uztaila-2026

Basque Teameko Kai Odriozola surflariak hirugarren postua eskuratu du Qualifying Serieetako Lacanau Pron

Informazio gehiago
25-ekaina-2026

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflaria etxera itzuli da, lau hilabetez nazioartean lehiatzen ibili ondoren

Informazio gehiago
22-ekaina-2026

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflaria podiumeko hirugarren tokira igo da Championship Tourreko Saquarema Pro proban

Informazio gehiago
04-maiatza-2026

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflariak historia egiten jarraitzen du, Snapper Rocksen hirugarren amaituta eta Munduko top 10ean sartuta

Informazio gehiago