Podiumera igotzea du Helburu Amador granadosek ostiraletik aurrera Los Angelesen jokatuko den txirrindularitza egokituko munduko pista txapelketan.
12-apirila-2012

Podiumera igotzea du Helburu Amador granadosek ostiraletik aurrera Los Angelesen jokatuko den txirrindularitza egokituko munduko pista txapelketan.

Berrogeitabost urte dituela kirol egokituan euskal ordezkari aipagarrienetarikoa da Amador Granados txirrindularia. Berriki jokatutako espainiako txapelketetan hiru domina irabazi eta gero, Los Angeles hirira abiatu da (Kalifornia, AEBak) asteburu honetan Munduko pista txapelketetan parte hartuko duen estatuko gainontzeko txirrindulariekin batera.

Urtarrileko azken asteburuan jokatu zen espainiako txapelketa Palman eta Granadosek hiru probatan lortu zuen garaipena; kilometroan, taldekako abiaduran eta jazarpenean. Andoaindarra trebea da oso kilometrokoan eta guztira 14 garaipen erdietsi ditu espainiako txapelketetan.

BAT Basque Team-en babespean, Amador Granadosek Los Angeleseko mundialen podiumera igotzea ez ezik, bere kirol ibildea era dotorean amaitu nahi du Londreseko Joko Paralinpikoetan, 1998an goi mailako lehiaketan hasi eta gero. 13 urte hauetan, zilarrezko domina bat eta brontzeko lau pilatu ditu Munduko Txapelketetan, zilarrezko bi eta brontzezko bat Europakoetan, eta azken joko paralinpikoetan zenbait diploma; Atenas 2004ean (7. Jazarpenean eta 6.sprint olinpikoan) eta Beijing 2008an (5. Pistako kilometrokoan). Honez gain, makina bat garaipen lortu ditu Granadosek estatu txapelketetan, pistan nahiz errepidean.

Los Angelesera abiatu aurretik Amadorrek sasoi puntu onean dagoela adierazi nahi izan du eta beraz “podiumera igotzea” duela helburu, kilometrokoan eta jazarpenean bereziki. Taldekako abiaduran lan duina egitea ere nahiko lukela gaineratuz. Txirrindulari gipuzkoarrak Felix Garcia Casas hautatzaileak Londresera joateko aukeratuko duela espero du: “Esperantza asko ditut bertan egoteko, balioaniztuna naizelako bereziki: pistan kilometrokoan eta jazarpenean moldatzen naiz baina baita fondoko errepidekoan. “Londreserako sailkatzeak “nire ibilbideari hirugarren parte hartzearekin amaiera ematea suposatuko luke, ez baitut uste hemendik aurrea lehiatzen jarraituko dudanik” .

Ogibidez delineatzailea da Amador Granados (Andoain, 1967/5/15), eta txirrindularitza egokituan LC2 mailan lehiatzen da. 1998an hasi zen txirrindularitzan Gasteizko A.D.C. Michelin klubean eta gerora hiri bereko C.D Zuzenak taldera pasa zen.

BAT Basque Team

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da BAT Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritza —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistaren (EITB) babespean gauzatu da. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, Naturgas Energia, Skoda, IMQ eta Cespa-Ferrovial. BAT Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo horretan, BAT Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.



Argazkiak

pie foto 2

pie foto 3

pie foto 4

bideoak





Honekin lotutako berriak

20-azaroa-2015

PATXI PEULA GASTEIZTARRAREN PRENTSA AGERRALDIA, ARGENTINAN JOKATU DEN ABIADURAZKO PATINAJEKO MUNDUKO TXAPELKETAN URREZKO, ZILARRREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINA BANA ESKURATU ETA GERO

Informazio gehiago
15-iraila-2015

BASQUE TEAM-EKO ULTRA LASTERKARIAK ASIER CUEVAS 100 KILOMETROTAKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELUNORDE HERBEHERETAN

Informazio gehiago
10-iraila-2015

MAIDER UNDA GAUR GAUEN ARITUKO DA MUNDUKO TXAPELKETAN, LAS VEGASEN. OLINPIAR JOKOETARAKO SAILKATZEKO AUKERA DU, HIRUGARRENEZ LORTU NAHI DU HOR

Informazio gehiago
11-abuztu-2015

“DOMINA IRABAZLEEN ARTEAN EGOTEA DA RIO-RAKO DUDAN HELBURUA”, ESAN DU PABLO CARRERAK, GAUR GOIZEAN AZERBAIANEN DOITASUN TIROAN JJOO-ETARAKO PASAPORTEA LORTU ONDOREN

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

PRENTSAURREKO DEIALDIA: NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago