17-ekaina-2013
ASTEAZKENEAN ESPERO DUTE IRISTEA IÑURRATEGIK, VALLEJOK ETA ZABALZAK PAIJU PEAKEKO OINARRIZKO KANPALEKURA
Islamabadetik Skardura 36 orduko bidaia gorabeheratsua izan ondoren, luizi baten ondorioz errepidearen mozketa batek zortzi orduz geldirik izan zituelarik ,hiru alpinistek Askolerako norabidea hartuko dute jeep batek lagunduta eta bertatik oinezko bidea hasiko dute bi egunetan Paiju Peakeko oinarrizko kanpalekura iristeko.
Basque Team taldea osatzen duen Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza hirukoak zazpigarren egitasmoa izango du elkarrekin. 2009. urteaz geroztik, goi mailako hiru eskalatzaileok erronka ederrak hartu dituzte miran: Makalu, Hornbein, Broad Peak, Nuptse eta Antartikako zeharkaldia kometa bidez tiratutako lerekin. Aurrekoetan bezala BBK/Kutxabank-ek eta Naturgas-ek babestuko dute espedizioa.
PAIJU