BASQUE TEAM-EKO ULTRA LASTERKARIAK ASIER CUEVAS 100 KILOMETROTAKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELUNORDE HERBEHERETAN
15-iraila-2015

BASQUE TEAM-EKO ULTRA LASTERKARIAK ASIER CUEVAS 100 KILOMETROTAKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELUNORDE HERBEHERETAN

Atletismoan muturreko proba da 100 kilometrotakoa, hein handi batean fisiologikoki. Muturreko erronkei aurre egiteko goi mailako kirolaria izan behar da ezinbestean, eta Asier Cuevas Basque Teameko atleta hala da. Munduko eta Europako Txapelunordea da proba horretan. Lorpen bikaina bezain sufritua, lasterketa amaiera aldera giharretako arazoengatik gelditu egin behar izan Vuevatbaitzuen luzaketak eginez kilomteroro azken 10etan, baina halere bigarren postuari eusteko gai izan zen. Eta horrekin gutxi ez eta gainera sekulako marka egin zuen: 6 ordu 35 minutu eta 49 segundo, bere marka zena hiru minutu baino gehiagoan hobetuz.

2014tik BASQUE TEAM-eko kirolaria den Asier Cuevasek gaur goizean bisita egin du Getxoko instalazioetara eta aitortu du datorren urteko Txapelketan jarria daukala jada burua.

100 kilometrotako Munduko Txapelunorde izan aurretik, 2013ko Europako Txapeldun izan zen taldeka (Belves, Frantzia), eta 2012an laugarren sailkatu zen Munduko Txapelketam (Seregno, Italia).

Winschoten-en (Herbehereak) jokatu zen 100 kilometrotako asfalto gaineko Munduko Txapelketa joan zen larunbatean. 10 kilometroko zirkuituari 10 itzuli eman behar izan zizkioten lasterkariek. Jonas Buud suediarra izan zen lehena, Asierri 13 minutuko aldea atera zion 6 ordu 22 minutu eta 48 segundoko lana osatuz.

Bost urte daramatza Asier Cuevasek (Eibar, 1973/01/16) 100 kilometroko proban murgilduta. Arnas luzeko probetan aritu izan da beti, maratoietan eta maratoi erdietan, 2012ra arte Goierri Garaia taldean, gero Eibarko Deportivon denboraldi batez, eta azkenik egungo taldean, New Balance-n. 2011ean Espainiako Txapelketa irabazi zuen 100 kilometrotan, eta 2008an Maratoiko Espainiako Txapelketa. 2 ordu 14 minutu eta 23 segundoko marka dauka Maratoian. Santi Perez da bere entrenatzailea, hura izan da Asier doitu duena, harena da lorpen handi honen ‘erru’ handiena.



Argazkiak









Honekin lotutako berriak

20-azaroa-2015

PATXI PEULA GASTEIZTARRAREN PRENTSA AGERRALDIA, ARGENTINAN JOKATU DEN ABIADURAZKO PATINAJEKO MUNDUKO TXAPELKETAN URREZKO, ZILARRREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINA BANA ESKURATU ETA GERO

Informazio gehiago
10-iraila-2015

MAIDER UNDA GAUR GAUEN ARITUKO DA MUNDUKO TXAPELKETAN, LAS VEGASEN. OLINPIAR JOKOETARAKO SAILKATZEKO AUKERA DU, HIRUGARRENEZ LORTU NAHI DU HOR

Informazio gehiago
11-abuztu-2015

“DOMINA IRABAZLEEN ARTEAN EGOTEA DA RIO-RAKO DUDAN HELBURUA”, ESAN DU PABLO CARRERAK, GAUR GOIZEAN AZERBAIANEN DOITASUN TIROAN JJOO-ETARAKO PASAPORTEA LORTU ONDOREN

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

PRENTSAURREKO DEIALDIA: NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago
10-ekaina-2015

BASQUE TEAM-EK 911.000 EURO BANATUKO DITU BEKETAN 59 KIROLARI, 15 TEKNIKARI ETA ELITEKO BI TALDEREN ARTEAN

Informazio gehiago