Lourdes Oyarbidek 25. eta Ziortza Isasik 77. postuetan amaitu dute errepideko txirrindularitza proba Municheko Europako txapelketan
21-agosto-2022

Lourdes Oyarbidek 25. eta Ziortza Isasik 77. postuetan amaitu dute errepideko txirrindularitza proba Municheko Europako txapelketan

Lourdes Oyarbide

Ia zailtasun menditsurik gabeko 103 kilometroko ibilbidearen gainean, Omer Shapira israeldarrak ihesari ekin dio lasterketaren lehen zatian. Bere atzetik Urska Zigart esloveniarra joan da eta elkarrekin 65 kilometroko bidea egin dute.

Atzetik, Audrey Cordooren erasoak, Elena Cecchini italiarrarekin eta Stine Borgli norvegiarrarekin batera, Holandako taldearen mugimendua eragin du. Bi ihesaldiak helmugatik 77 kilometrora batu dira, eta boskotea tropelak geldiarazi du, alemaniarrek aldapa txiki batean egindako tiraldi bati esker.

Talde handi bat azken 35 kilometroetara iritsi da, Municheko hiri zirkuituan. Sheyla Gutierrez, Lea Teutenberg alemaniarra eta Juliette Labous frantziarra saiatu dira hiru kilometroren faltan erasotzen, baina erasoak ez dira oparoak izan.

Lasterketa esprintean erabaki da, Lorena Wiebesek Elisa Balsamo eta Rachele Barbieri italiarrak garaituta. Munichen errepideko txirrindularitzako Europako txapeldun izan da eta orain arte jokatu diren emakumezkoen txapelketa kontinentalaren zazpi edizioetako seigarren titulua eskuratuta Holandako nagusitasuna luzatu du horrela.

Lourdes Oyarbidek eta Ziortza Isasik agindutako lana egin dute, taldeari sostengua emanez. 25. eta 77. postuetan amaitu dute, hurrenez hurren.

Noticias relacionadas con ciclismo

23-septiembre-2026

La vanguardia como meta

Más info
10-septiembre-2026

El ciclista de Basque Team Imanol Arriortua regresa a casa pletórico con la medalla de oro ganada en el Mundial de Huntsville

Más info
08-septiembre-2026

El ciclista de Basque Team Imanol Arriortua se proclama campeón del Mundo en Alabama

Más info
30-julio-2025

Trabajando la biomecánica en Basque Team: en busca de las medallas escuchando al cuerpo

Más info
30-junio-2025

Matx podcast 02: Eukene Larrarte

Más info
06-septiembre-2024

Heïdi Gaugain se cuelga la medalla de plata en la prueba de C5 de ciclismo en carretera, la tercera en los Juegos de París

Más info