BAT TO RIO_MAIDER UNDA
‘Bat to Rio’ programaren atal honek Maider Unda borrokalariaren egunerokoa kontatzen du. Arabarrak kirola eta artzaintza nola uztartzen dituen azpimarratzen du bideoak, baita Luis Crespo entrenatzailearekin duen harreman estua eta amatasunak nola eragin dion bere kirol ibilbidean ere. Rioko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzeaz gain, han domina erdietsi nahi du Maiderrek.