Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
‘Bat to Rio’ programaren atal honek Maider Unda borrokalariaren egunerokoa kontatzen du. Arabarrak kirola eta artzaintza nola uztartzen dituen azpimarratzen du bideoak, baita Luis Crespo entrenatzailearekin duen harreman estua eta amatasunak nola eragin dion bere kirol ibilbidean ere. Rioko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzeaz gain, han domina erdietsi nahi du Maiderrek.
Aritz Aranburuk lehiatzeko irrikaz ekingo dio 2016ari, beti ere lehiaketa gorenetara itzultzeko asmoz. 2015a emankorra izan da alde horretatik, gonbite bidez lehiaketa potenteenetako zenbaitetan aritu baita maila bikaina erakutsiz.
Aritz Aranburuk lehiatzeko irrikaz ekingo dio 2016ari, beti ere lehiaketa gorenetara itzultzeko asmoz. 2015a emankorra izan da alde horretatik, gonbite bidez lehiaketa potenteenetako zenbaitetan aritu baita maila bikaina erakutsiz.
Mikel Odriozola ibiltaria, “Munduari ia 6 bira eman dizkion atleta”, haren laugarren Olinpiar Jokoen ametsetan.
Maialen Chourraut Londresen Munduko Slalom Txapelketan aritu da. 5. egin du Finalean, finalerdietan onena izan eta gero.
K1eko Finalean sartu ezinda eta Rio2016rako plaza lotu gabe amaitu du Munduko Txapelketa Joan Crespok. Itxaropenari heldu dio ordea: datorren maiatzean Eslovakian jokatuko den Europako Txapelketan azken txartela eskuratzekoa.
Miren Lazkano, 18 urte, juniorra, Munduko Txapelketa nagusian 6. sailkatu da C1ean.
#RoadtoTokyo2020
#GuztionAmetsa. Bihotz bera indartzen. Gogo bera biltzen. Bide bera osatzen. Helburu bera amesten.
IPUINAK JAITSI “Imparables-Geldiezinak” proiektua, euskal kirolaren historian nabarmendu diren emakume batzuen lanari balioa ematen dio, belaunaldi berrientzat erreferenteak sortzeko helburuarekin. Ipuin eta fitxa didaktiko bakoitzak protagonista nagusi bat du, baina kirolarekin lotutako beste pertsona batzuek ere laguntzen diote, balioekin lotutako jaiak jorratuz. Hala, Ibone Belaustegigoitia, Joko batzuetan lehiatu den lehen euskalduna, Maialen Chourraut hiru domina […]
Enpresak eta Fundazioak kontratu bat itxi dute interes sozial handiko prestakuntza-ikastaroak antolatzeko Olatz Legarzak, Basque Team Fundazioko koordinatzaileak, eta Guillermo Gredillak, Fit Learning Systems SLko CEOk, prestakuntza-ikastaroak antolatzeko akordioa sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horren bidez, aipatutako enpresak ikastaro horietarako fakturatzen duenaren ehuneko portzentaia bat eskainiko dio Fundazioari, Basque Teamek zenbateko hori bere helburu soziala […]
Donostiarrak bi hilabetez eraman beharko du ortesia, eta, ondoren, errehabilitazio-aldi aktiboagoa hasiko du Lucas Eguibarrek prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostiako Eusko Jaurlaritzako egoitzan, Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzailearekin batera, Innsbrucketik (Austria) etxera itzuli ostean. Bertan ebakuntza egin diote, martxoaren 9an izan zuen ezker oineko Akilesen orpazurdaren haustura sendatzeko. Munduko Kopan sei garaipen eta 20 […]
Basque Teameko kirolariak eta Miguel Angel Toledok ziurtatuta dute Pariserako txartela, baieztapen ofizialaren faltan Iker Sastrek eta Miguel Angel Toledok beste urrats bat eman dute goi mailako kirol ibilbidean. Dagoeneko diploma bat eskuratu dute Tokioko Joko Paralinpikoetako binakako lehiaketan, eta gaurko emaitzarekin Pariseko Jokoetarako txartela lortu dute kasik, baieztapen ofizialaren faltan. Munduko eta Europako txapeldunordeek Platja […]
Hiru surflariak eta Baionako Joan Duru kirolaria Tahitin lehiatuko dira, surfa programa olinpikoan izango den bigarren aldian Nadia Erostarbek, Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Andy Crierek, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailearekin batera, harrotasunez erakutsi dituzte Puerto Ricoko Munduko Txapelketan lortutako txartel olinpikoak, euren taldekideek, teknikariek eta Euskadiko Surf Federazioak ohore guztiekin hartu ondoren. Euskal surfaren familia osoak […]
Andy Criere final handira pasatzeko txanda bakarrera geratu da, zortzigarren postuan amaituta Puerto Ricoko World Surfing Games txapelketa emozioz eta intentsitatez beteriko jardunaldiarekin amaitu da gaur, eta Nadia Erostarbe eta Joan Duru finalak jokatzera ere heldu dira. Laugarren postuekin itxi dute euskal surfarentzat historikoa izan den Munduko Txapelketa. Goizeko zortzietan Andy Criere itsasoarekin eta gaur […]
Nadia Erostarbek aurrera jarraitzen du txapelketa nagusian eta Janire Gonzalez-Etxabarrik agur esan dio lehiaketari Atzo Nadia Erostarbek eta Janire Gonzalez-Etxabarrik eskuratu zuten Teahupooko olatu mitikoan Joko Olinpikoak jokatzeko txartela eta gaur beste bi kirolarik euskal surfa Munduko Txapelketa honetan izaten ari den bide arrakastatsuaren beste kapitulu bat idatzi dute. Andy Criere izan da Jokoetarako txartela […]
Joan Duru seigarren kanporaketara pasa da, Andy Criere errepeskara erori da eta Yago Dominguezek eta Kai Odriozolak agur esan diote txapelketari Janire Gonzalez-Etxabarrik Nadia Erostarberekin bat egingo du 2024ko Pariseko Jokoetan. Emakumezkoen koadroan ez da bat izango, bi euskaldun izango dira Teahupooko olatu mitikoan (Tahiti) debuta egingo dutenak. Zumaiarrak plaza irabazi du errepeskako 6. kanporaketan, […]
Zarauztarrak sailkapena erdietsi du Puerto Ricoko Munduko Txapelketan munduko 12 surflari onenen artean sartu ondoren Nadia Erostarbe Geiserrek historia egin du, Olinpiar Jokoetan lehiatuko den lehen euskal surflaria izango baita. Datorren udan Tahitin izango da, Polinesia Frantsesean (Ozeania) dagoen uhartean, surflariek Tahupooko olatu gutiziatua aurkitzen duten surfaren egoitza exotikoan. Nadia, 2018an Europako gazte mailako txapeldun […]
Basque Teameko surflaria kanporaketa bakarrera jarri da Olinpiar Jokoetan Puerto Ricoko World Surfing Games-etan jardunaldi bizia izan da gaur El Rastrial eta El Picoko podiumetan. Haizeak olatu politak ekarri ditu kostaldera, eta Munduko surflari onenek ekitaldian bildutako ikusleen gozagarri izan dira. Euskal surflarien artean Nadia Erostarbe, Joan Duru eta Andy Criere nabarmendu dira lehiaketa nagusian. […]
Lehiaketa nagusia eta bigarren aukerakoa aldi berean jokatu dira gaur Puerto Ricoko Arecibo herrian egiten diren World Surfing Gamesetan, El Rastrial eta El Picoko podiumetan. Lehiaketa nagusiari dagokionez, Nadia Erostarbek, Joan Duruk eta Andy Crierek beste pauso bat eman dute plaza olinpikora bidean, laugarren kanporaketan kokatuz jada. Nadia Erostarbek esan du lasai dagoela eta bere […]
Margara inguruan jokatzen ari diren World Surfing Games probako laugarren jardunaldian, podiumak berriro jarri dituzte gaur El Picon eta El Rastrialen, atzo olatu eskasiak eragindako errepeskaren bigarren kanporaketa egiteko. Gaur uretan sartzen lehena Kai Odriozola izan da eta arazo handirik gabe gailendu zaie bere txandan lehiatu diren gainerako surflariei: Oliver Zietz holandarra, Chengzheng Wang txinatarra […]