triatloia albisteak
martxoa
2016 Triatloia
Rakel Mateo, Basque Team-en beka programan sartu den lehen paratriatleta
Rakel Mateok eta BAT Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, eguerdian sinatu dute beka. Maila goreneko euskal kirolariei laguntza eskaintzen dien programan sartu den lehen paratriatleta da Rakel. Bizkaitarrak aukera asko ditu Rioko Paralinpiar Jokoetarako sailkatzeko. Mungian bizi eta entrenatzen den Rakel Mateo (Mungia, 1975) kirola praktikatzen hasi zen bere ezker hankan lesio larriak eragin zizkion […]
martxoa
2016 Triatloia
Triatloi egokituan lehiatzen den Rakel Mateo izango da ETB-ko ‘BAT To Rio’ saioaren hurrengo protagonista larunbat honetan
Hobetzeko eta arazoak gainditzeko kirolak eman dion aukerari eta Rioko 2016ko Paralinpiar Jokoetan duen helburuari buruz mintzatuko da kirolaria. Rakel Mateok anorexia izan zuen bere gaztaroan eta gerora, bere heldutasunean, hanka bat betirako lesionatu zion lan istripu bat. Ordura arte kirolik egiteko ohiturarik izan ez bazuen ere, istripuaren ostean entrenatzen hasi zen. Eta kirol jarduerari […]
Ainhoa Murua ‘Bat To Rio’ programan protagonista
Londreseko Jokoetan olinpiar diploma eskuratu zuen Ainhoa Murua triatleta da Euskal Telebistako ‘Bat To Rio’ programaren hurrengo protagonista. Atala bihar, urtarrilaren 16an eskainiko da 14:45ean ETB2n eta 21:00etan ETB1en. Saioak ‘Rio 2016’n lehiatzeko aukerak dituzten euskal kirolarien prestaketa erakusten du eta BASQUE TEAM erakundearen eta euskal telebista publikoaren arteko lankidetzaren emaitza da. Programak Almeriara bidaiatu […]
Gurutze Fradesek Hawaiiko rankingean hamargarren amaitu du denboraldia
Gurutze Frades BASQUE TEAM triatletak amaitu berri duen denboraldiaren balantzea egin du gaur Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentruan. Joan zen larunbatean bertan Malaisiako Ironman proban bigarren sailkatu zen, eta handik itzuli berritan egin du gaurko agerraldia. Durangarrak urte borobila osatu du, besteren artean Vichyko Ironmana irabaziz Frantzian, eta Hawaii 2016rako Kona rankingean 10.en postura igoz. […]
Gurutze Fradesen 2.postu historikoa Malaysian
Gurutze Frades bigarren sailkatu da Malaysiako Iron Man proban. Basque Teameko triatletak eginiko lanean korrikako saioa izan da nabarmenena, partzial onena egin du emakumezkoetan (3:15:02), 9.onena gizonezkoak ere aintzat hartuta. Lasterketa borobila osatu du orotara, bere neurria ondo ezagututa eta Langkawiko berora eta hezetasunera primeran egokituta zegoela erakutsiz: uretatik 18. irten da, bizikleta saioan 8. […]
Gurutze Frades Malaysiako IM gogorrerako prest
Gurutze Fradesek Malaysia IronMan-eanparte hartuko du larunbat honetan, hilak 14. Langkawin egingo da proba, toki zoragarria baina aldi berean distantzia luzeko triatloi bat (3’8km igerian + 180km bizikleta + Maratoia korrika) egiteko baldintza oso gogorrak eskaintzen dituena: hezetasun eta bero handia. Zalantzarik gabe, IronMan frankiziaren zirkuituko triatloirik gogorrenetakoa da Malaysiakoa. Top5 barruan sailkatzea sekulako lorpena […]
Gurutze Fradesek 2. postu bikaina Turkiako 70.3 IM-ean
Gloria Ironman 70.3 Turkey probako podiumaren bigarren koskara igo berri da Gurutze Frades Basque Teameko triatleta. 4:28:41eko marka egin zuen, eta Alexandra Tondeur irabazleak bi minutu baino ez zizkion atera. 1.000 triatletak baino gehiagok hartu zuen parte proba honen lehen edizioan. Frades ilusioz gainezka dago hurrengo hitzorduari begira, Malaysiako Iron Man-a, azaroaren 14an. “Hemen egin […]