basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

tiro olinpikoa albisteak

tiro olinpikoa albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
11
azaroa
2022
Tiro olinpikoa

Ager Solabarrietak tiro egokituko Munduko txapelketa irabazi du

Basque Teameko bikaintasun proiektuako tiratzaileak urrea irabazi du Al Ainen (Arabiar Emirerri Batuak), hamar metrokoan, aire karabinarekin, ikusmenean desgaitasuna duten pertsonen kategorian Bere jantzi berezia gainean zuela, bost kiloko aire konprimatuzko karabinarekin, eta kontzentratzeko gaitasun ikaragarriarekin, Ager Solabrrietak zehaztasun harrigarriarekin entzuten du eta bala bakoitza hamar metrora dagoen diana batean iltzatzen du. Maite Badiola bere […]

02
ekaina
2022
Tiro olinpikoa

Ager Solabarrietak tiroko maisu-klasea emango digu, haurtzarotik jarduera fisikoa bultzatzeko Basque Teamek eta Ausolanek abian jarri duten ‘Aktiba zaitez’ kanpainan

Goi mailako euskal kirola bultzatzen duen Basque Team Fundazioak eta Ausolan kolektiboentzako sukaldaritza enpresak ‘Aktiba Zaitez’ kanpainaren 2. edizioa martxan jarri dute, bizimodu osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzeko, haurtzarotik hasita. Ekimenak, oraingo honetan, kirol egokituak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutaraztea, desgaitasuna duten eta goi mailako kirola egiten duten pertsonak ikusaraztea eta umeak sentsibilizatzea du helburu. ‘Aktiba zaitez’ kanpaina […]

17
martxoa
2022
Tiro olinpikoa

Ager Solabarrietak tiro egokituko Europako Txapelketa irabazi du, Munduko errekorra eginda gainera

Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak martxan jarritako  bikaintasun-proiektuko kidea etzandako modalitatean nagusitu da, ikusmen urritasuna duten pertsonentzako aire karabinan, hamar metrokoan Joan den asteartean, Agerrek zapore gazi-gozoa hartu zuen Hamarren (Norvegia) jokatzen ari den tiro egokituko Europako Txapelketan. Zutikako modalitateko sailkapenean Munduko errekorra hautsi zuen arren (561.3 puntu), eztia ezpainetan zuela geratu zen […]

31
maiatza
2021
Tiro olinpikoa

BAT To Tokio: ‘Huts egiteak, tokirik ez’

Atal hau tiro olinpikoari buruzkoa da, eta hiru protagonista ditu: Juan Jose ‘Kako’ Aramburu, Fernando Michelena eta Ager Solabarrieta. Hirurek kirol minoritarioa aukeratu dute, horretan huts txikiena egiteak sistematik kanpo geratzea eragin dezake. Ager Solabarrieta eta Fernando Michelena tiratzaile paralinpiarrei ezintasunek ez diete maila gorenean lehiatzea eragozten. Beraiek esaten duten bezala, zeure buruaren aurka lehiatzen […]

01
otsaila
2021
Tiro olinpikoa

Kako Aranburu tiratzaileak brontzea irabazi du Marokoko Sari Nagusian

Juan Jose ‘Kako’ Aramburu Basque Teameko beka duen tiratzaileak brontzezko domina irabazi du asteburuan, skeet modalitatean, Rabaten jokatutako Gran Prix txapelketan. Irundarrak lehen postuan bukatu zuen lehen jardunaldia, larunbatekoa, eta Iraitz Etxeberria gaztea hamabosgarren sailkatu zen. Finalean, 60tik 43 plater hautsi zituen Kakok, Saif Bin Futaism arabiarraren (52) eta Rashid Hamad katariarraren (54) atzetik geratuz. […]

27
ekaina
2019
Tiro olinpikoa

Juan Jose ‘Kako’ Aramburu tiratzaile olinpikoari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetan zazpigarren bukatu eta gero

Basque Teameko Juan Jose ‘Kako’ Aramburu tiratzailea zazpigarren izan da Minskeko Europear Jokoetan, skeet modalitatean. Kako bigarren errondaren bukaerara iritsi da beste bi tiratzailerekin berdinduta, 121 platerekin. Azken txanpan, hiru tiratzaile horiek elkarren kontra aritu dira, eta zoritxarrez irundarrak ezin izan du aurrera egin. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. Europear Jokoak […]

25
ekaina
2019
Tiro olinpikoa

Juan Jose ‘Kako’ Aramburu tiratzaile olinpikoari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetan lehiatu aurretik

Basque Teameko bekaduna den ‘Kako’ Aramburu tiratzailea bihar hasiko da lehian Minskeko Joko Europearretan. 2011n Munduko txapeldun izan zenak bihar edukiko du lehen sailkapen jardunaldia. Ostegunean bigarren sailkapena eta finala jokatuko dituzte. Sei tiratzaile sailkatuko dira guztira finalerako. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. Europear Jokoak hartuko ditu: lau urtetik behin Europako […]

22
maiatza
2018
Tiro olinpikoa

“Baikor joango naiz Munduko txapelketara; zerbait lor dezakegula uste dut”

Basque Teameko Pablo Carrera tiratzaileak konfiantza gehiago dauka Fort Benningeko Munduko Kopan brontze bat eta urre bat lortu eta gero Pablo Carrera bilbotarra bi dominarekin itzuli da Estatu Batuetatik; bat brontzezkoa, 10 metroko aire pistolako proban lortutakoa, eta bestea urrezkoa, Sonia Franquetekin taldekako lehian eskuratutakoa. Maiatzaren 25etik 28ra Municheko Munduko Kopan arituko da. “Denboraldi lueza […]

13
maiatza
2018
Tiro olinpikoa

Basque Teameko Pablo Carrera tiratzaileak urrea bereganatu du Fort Benningeko Munduko Kopako bikote mistoen proban

Pablo Carrerak urrezko domina jantzi du aire pistolako 10 metroko taldekako proban, Sonia Franquet katalanarekin, Fort Benningen, Columbusen (Estatu Batuak) jokatutako Munduko Kopan Pablok eta Soniak osatutako bikoteak bigarren postuan bukatu du finalaren aurreko sailkapen txanda, Damir Mikec eta Zorana Arunovic serbiarren atzetik. Finalean, dena den, gainditu egin dituzte. Pablok eta Soniak urrea irabazi dute […]

10
maiatza
2018
Tiro olinpikoa

Basque Teameko Pablo Carrera tiratzaileak brontzea irabazi du Fort Benningeko Munduko Kopan

Pablo Carrerak brontzezko domina jantzi du aire pistolako 10 metrokoan, Fort Benningen, Columbusen (Estatu Batuak) jokatutako Munduko Kopan 31 urteko bilbotarra finalera igaro da sailkapen txandan zortzigarren postuan bukatu eta gero, 579 punturekin. Finalean hirugarren izan da 220,6 puntu eginda. Wu Jiayu (241,2) eta Wang Meng Yi (241,9) txinatarrek osatu dute podiuma. Pablok martxoan jokatu […]

29
apirila
2018
Tiro olinpikoa

Brontzea ‘Kako’ Arambururentzat Koreako Munduko Kopan

Juan Jose ‘Kako’ Aramburuk brontzea eskuratu du Koreako Munduko Kopan, skeet modalitatean (plater-tiroketa). Onena izan zen lehen sailkapen txandan eta hirugarren bigarrenean. Finalean hirugarren postu horri eutsi dio, Vincent Hancock estatubatuarraren eta Gabriele Rossetti italiarraren atzetik amaituta. Lehen sailkapen jardunaldian Irungo tiratzailea onena izan zen bi errondetan 25 plateretan asmatuta (50/50), Hancock amerikarrarekin eta Mikhail […]

22
maiatza
2016
Tiro olinpikoa

Pablo Carrera tiratzaileak urrea bereganatu du Municheko Munduko Kopan, 50 metrokoan

Pablo Carrera tiratzaileak urrezko domina irabazi du Munichen (Alemania) jokatzen ari diren Munduko Kopako 50 metroko proban. Bilbotarrak mendean hartu ditu Wei Pang txinatarra eta Jongoh Jin finalean. Finalerako bidean bigarren ,arkarik onena egin eta gero, tiratzaileak lehenengo postua hartu du eta horri eutsi dio urrezko domina irabazteko, 193,9 puntu eginda, Olinpiar Tiroko Federazioak adierazi […]

17
apirila
2016
Albisteak

Pablo Carrerak urrea jantzi du Rio de Janeiroko Munduko Kopan

Pablo Carreta tiratzaileak urrezko domina jantzi du asteburu honetan Rio de Janeiron jokatutako Munduko Kopan, Aire Pistolako 10 metroko proban. 29 urteko bizkaitarrak Damir Mikec serbiarra hartu zuen mendean lau hamarrenekogaitik. 199,3 lortu zuen bilbotarrak eta 198,9 balkaniarrak. Hirugarren postua eta brontzezko domina Juraj Tuzinski eslovakiarrak eskuratu zituen. Carrera aurretik joan zen ia final osoan. […]

21
martxoa
2016
Tiro olinpikoa

Brontzea Juanjo Arambururentzat Nikosiako Munduko Kopan

Juan Jose Aramburuk brontzezko domina lortu du tiroko skeet modalitatean Nikosian jokatutako Munduko Kopako proban. 34 urteko ‘Kako’ Aramburuk, 2011an munduko txapelduna izan zenak, hirugarren bukatu zuen finalerdietan 14tan asmatu zuen eta horren ondorioz brontzeagatik borrokatu zuen gerora. Borroka horretan Vincent Hancock estatubatuarra 15 eta 14 menderatu zuen. Finalean Mikola Milchev ukrainiarra nagusitu zitzaion Ben […]

29
otsaila
2016
Tiro olinpikoa

Pablo Carrera, Europako txapeldunorde aire-pistolan, 10 metrotik

Bilbotarrak zilarrezko domina lortu du Gyor-en (Hungaria) jokatu duten Europako Txapelketan, aire-pistolan, 10 metrotik. Finalerdietako puntuaziorik onena lortu zuen Carrerak eta bigarren postuan zegoen Pavlo Korostylov ukrainiarrarekiko lau puntuko aldearekin sartu zen finalera. Emozioz beteriko finalean, bigarren geratu zen Yusuf Dikec turkiarraren atzetik. Korostylov hirugarren izan zen. Finaletik kanpo geratzeko arriskuan izan zen Pablo, zerrendako […]