basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

taekwondo albisteak

taekwondo albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
25
ekaina
2023
Taekwondo

Jon Andoni Cintado Basque Teameko taekwondolariak brontzezko domina oso gertu izan du Europako Jokoetan, -80 kilokoan

Jon Andoni Cintadok Krynica-Zdrój Arenako tapizean erakutsi du iazko Munduko azpitxapeldunaren titulua eskuratzea ez zela kasualitatez gertatu, horretarako kalitatea ere baduela. Basque Teameko kirolariak Antonio Gerrone italiarrari irabazi dio bere final-hamaseirenetako borroka, -80 kiloko kategorian. Lehen roundean 7-6 estu batengatik irabazi du, eta sei puntu lortu ditu bularrean hiru ostikada eta ukabilkadak ematen duen puntu […]

25
ekaina
2023
Taekwondo

Jone Magdaleno taekwondista Poloniako Europako Jokoetako lehen kanporaketan geratu da at, -62 kiloko kategorian

Jone Magdaleno Basque Teameko kirolariak ez du bere lehen borrokaldia gainditu -62 kiloko kategoriako final-hamaseirenetako kanporaketan, Krakovia-Malopolskan egiten ari diren Europako Jokoetan. Bilboko taekwondistak Aaliyah Jadine Powell britainiarraren aurka jokatu du, Bakun (Azerbaijan) maiatzaren amaieran jokatu zen Munduko Txapelketan brontzezko domina lortu zuen kirolariaren aurka, eta ezin izan du gainditu. Hala ere, Jonek borrokaldiaren amaieran […]

28
apirila
2023
Taekwondo

Jone Magdalenok taekwondoko maisu-klasea eman digu, haurtzarotik jarduera fisikoa bultzatzeko Basque Teamek eta Ausolanek abian jarri duten ‘Aktiba zaitez’ kanpainan

Basque Team Fundazioak, goi mailako euskal kirola sustatzen duen erakundeak, eta Ausolanek, gizataldeentzako sukaldaritza enpresak, ‘Aktiba zaitez’ ‘kanpainaren hirugarren edizioa garatu dute, adin goiztiarretatik bizimodu osasungarria eta ariketa fisikoa sustatzeko helburuarekin. Ekimenak, oraingoan, emakumezkoen erreferenteak sortu nahi ditu kirolaren munduan. 2024ko Pariseko Jokoetan erabateko berdintasuna bilatuko da, kirolarien %50 emakumeak izango dira eta %50 gizonak. […]

07
martxoa
2023
Taekwondo

Brontzea Jone Magdaleno taekwondistarentzat Estatu Batuetako Irekian

Jone Magdaleno oso denboraldi gozoa bizitzen ari da. Pariseko Jokoetarako behin betiko sailkapena emango dioten puntuak batzen jarraitzean zentratuta, Basque Team Fundazioaren beka duen kirolariak beste pauso bat eman du asteburuan denboraldi emankor honetan Nevadan jokatutako G2 mailako Estatu Batuetako Nazioarteko Openean brontzezko domina eskuratuta -62 kilogramoko kategorian. West Gate Hotel de Las Vegas ekitaldia […]

05
otsaila
2023
Taekwondo

Zilarrezko domina Jone Magdaleno Basque Teameko taekwondistarentzat Istanbulgo President Cup txapelketan

Gurasoekin neskatila zela taekwondoa praktikatzen hasi zenetik, kirol honekiko grina handituz joan da, Jone Magdaleno Europako titulua lortzeko borrokatzera eraman duen arte. Orain arte erdietsi duen lorpenik handiena izan da, iaz Manchesterren -62 kilogramoko kategorian bereganatutakoa. Garaipen hark bere kirol ibilbidean indar handiagoz jarraitzeko motibatu zuen eta orain bere helburu nagusia 2024ko Pariseko Jokoetarako sailkapen […]

07
urtarrila
2016
Taekwondo

Lesioek kendu diote Elaia Torrontegiri Rioko Jokoetan parte hartzeko aukera

Elaia Torrontegi Basque Teameko taekwondistak badaki ez duela parte hartuko abuztuan Rio de Jaineron (Brasil) egingo diren hurrengo Olinpiar Jokoetan. Plentziako taekwondistak kalvario fisiko itzela jasan du azken urtean eta oztopo ikaragarri horrek bere olinpiar ametsa zapuztu du azkenean. Bere eskuin hankako abduktorean duen lesioagatik, ezin izan ditu ondo egin urtarrilean Turkian egingo den aurreolinpikorako […]