basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

surfa albisteak

surfa albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
14
abuztua
2020
Surfa

Basque Teameko surfistak prest, Pantinen lehiatzeko

Txostena jaitsi Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketan, Valdoviñon, bost kirolari izango ditugu lehian eta Basque Team Fundazioa han izango da euren nondik norakoen berri ematen. Covid 19ak ekarritako pandemiaren ostean, Europa mailako lehen txapelketa garrantzitsuena izango da honakoa. Hauek izango dira gure parte-hartzaileak (txostenean informazio gehiago): Pantin (Galizia) (abuztuak 15-23) Andy Criere (BASQUE TEAMeko […]

28
apirila
2020
Surfa

“Bihar lehiatuko direla pentsatuz prestatzeko esan ohi diet kirolariei”

Basque Team Fundazioak Jatyr Berasaluce surf teknikariarekin hitz egin du Covid-19 koronabirusaren pandemiak sortutako konfinamenduaz eta lana eta entrenamenduak egokitzeko eraz. Jatyr Basque Team-en beka duen Leticia Canales, Basque Team-ek eta Euskal Surf Federazioak abian jarritako bikaintasun proiektuko kidea den Ariane Ochoaren, (Canales bera, Nadia Erostarbe eta Ruben Vitoria ere bertan daude), eta maila baxuagoetan […]

23
martxoa
2020
Albisteak

“Ez dakit Jokoek zenbateko atzerapena izango duten baina beharrezko ikusten dut kirolari guztiek baldintza berdinak izatea”

COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragindako egoerari buruz mintzatu da Basque Team Ariane Ochoa surflariarekin. Jokoetarako sailkapen prozesurako baliagarria den El Salvadorreko Munduko txapelketarako prestatzen ari ziren gure surflariak. Goizaldean Nazioarteko Surf Federazioak iragarri du, oraingoz, maiatzetik ekainera mugitu duela txapelketa. “Egia esan berrogeialdia oso ondo daramat, erronka moduan hartu dut eta erronka hori burutzeko […]

14
martxoa
2020
Surfa

Aitor Francesena Basque Team-eko surflaria, Munduko txapeldun

Zarauztarra La Jollan jokatutako txanda guztietan nagusitu da. Aitor Francesena ondo prestatu da azken hilabeteetan Kaliforniako surf egokituko Munduko Txapelketara punturik onenean iristeko. 2019ko Munduko txapelketa abenduan jokatu behar zen, baina martxora aldatu behar izan zuten. Itxaronaldiak ez du Francesena atsekabetu, eta sasoi ezin hobean iritsi da hitzordura. Aitorrek sendotasunez hasi zuen bere ibilbidea Munduko […]

08
otsaila
2020
Surfa

Ariane Ochoa, Cabreiroá Pro Las Americaseko txapeldunorde

Basque Teamek eta Euskadiko Surf Federazioak abian jarritako bikaintasun-proiektuko kidea oso sendo agertu da finalean, baina Pauline Ado hendaiarrak menderatu du azkenean Final handirako bidea luzea eta gogorra izan da. Ariane Cabreiroá Pro Las Americas txapelketako lehen errondan sartu zen uretara, Leonor Fragoso eta Mafalda Lopes portugaldarren eta Mae Demanez guadalupearraren aurka. Ochoak irmotasunez egin […]

13
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburuk bigarren aukerako bosgarren errondan esan dio agur Miyazakiko Munduko txapelketari

Itsasoko baldintzak hobetu dira gaur Miyazakiko surfeko Munduko txapelketako hirugarren erronda jokatzeko. Hala ere, albiste ona izango zena okertu egin da Aritz Aranbururentzat, zarauztarra txapelketa nagusian gaur izan duen lehen txandan kanpoan geratu delako. Basque Teameko kirolaria hasieran sailkapeneko buru jarri den arren, gauzak aldatzen hasi dira erdialdera eta nahitxo zaildu dira bukaeran. Hirugarren errondan […]

12
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburu erraztasunez igaro da Miyazakiko Munduko surf txapelketako hirugarren errondara

Berriro ere itsasoan baldintza eskasak izan dira Miyazakiko Munduko txapelketako bigarren errondan, gizonezkoen lehian. Itsasoa olatu oso txikiak eskaintzen ari da. Surflariak ahalik eta olatu onenak hartzen saiatzen dira iristen zaien eskaintza murritzari etekina ateratzeko, baina ez da batere erraza. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela jokoan dute, eta baldintza egokienak ez eduki arren, maila […]

11
iraila
2019
Surfa

Aranburuk, Erostarbek eta Ochoak ezin izan dute Aloha Cupeko finalerako txartela lortu Munduko talde onenen aurkako lehian

Itsasoaren baldintzak ikusita, Miyazakiko Munduko txapelketak taldekako lehiaketa mistoan, ‘Aloha Cup’ean jarri du gaur arreta. Aritz Aranburuk, Nadia Erostarbek, Ariane Ochoak eta Vicente Romerok osatutako taldeak Munduko potentziekin neurtu ditu indarrak finalerdietako txandan eta ez du zorte handirik izan. Horretan Estatu Batuak, Australia eta Frantzia izan dira bere aurkariak. Kirolari bakoitzak bi olatu surfeatzeko aukera […]

10
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburuk lehen erronda arazo barik gainditu du Miyazakiko Munduko surf txapelketan

Miyazakiko Munduko txapelketan itsasoaren baldintzak zeharo aldatu dira gaur. Atzo emakumeek jardunaldi oso luze eta gogorra izan zuten olatuei dagokienez, eta gaur gizonek lehiaketari ekin diote itsaso lasaiago bati aurre eginda. Arrazoi honengatik Aritz Aranburu uretara sartu da espero zena baino askoz beranduago, baina sartu denean ez du arazorik izan lehen erronda aise gainditzeko. Txapelketa […]

09
iraila
2019
Surfa

Leticia Canalesi elkarrizketa Miyazakiko Mundialean bigarren aukerako zazpigarren errondaren ostean

Miyazakiko World Gamesetako gaurko jardunaldian gure surflariek egun luze eta gogorra izan dute. Atzo lehia nagusitik kanporatu zituztenez, gaur aldi berean egin diren bigarren aukerako erronda guztiak jokatu behar izan dituzte. Denek euren onena eman dute. Erronda batzuetan euren surf onena erakutsi ahal izan dute eta beste batzuetan epaileen erabakiaren zain egon dira azken unera arte aurrera […]

09
iraila
2019
Surfa

Elkarrizketa Nadia Erostarberi Miyazakiko Mundialean errepeskako zazpigarren errondara iritsi ondoren

Miyazakiko World Gamesetako gaurko jardunaldian gure surflariek egun luze eta gogorra izan dute. Atzo lehia nagusitik kanporatu zituztenez, gaur aldi berean egin diren bigarren aukerako erronda guztiak jokatu behar izan dituzte. Denek euren onena eman dute. Erronda batzuetan euren surf onena erakutsi ahal izan dute eta beste batzuetan epaileen erabakiaren zain egon dira azken unera […]

09
iraila
2019
Surfa

Ariane Ochoarekin elkarrizketa Miyazakiko Mundialean bigarren aukerako laugarren errondara heldu ondoren

Miyazakiko World Gamesetako gaurko jardunaldian gure surflariek egun luze eta gogorra izan dute. Atzo lehia nagusitik kanporatu zituztenez, gaur aldi berean egin diren bigarren aukerako erronda guztiak jokatu behar izan dituzte. Denek euren onena eman dute. Erronda batzuetan euren surf onena erakutsi ahal izan dute eta beste batzuetan epaileen erabakiaren zain egon dira azken unera […]

08
iraila
2019
Surfa

Elkarrizketa Leticia Canalesi Miyazakiko Munduko txapelketako lehen bi errondak jokatu eta errepeska gainditu eta gero

Nadia Erostarbek eta Ariane Ochoak World Surfing Gamesetako bigarren aukera jokatu beharko dute ezin izan dutelako bigarren erronda gainditu. Lehenengo errondan txandako lehiakideak baino askoz hobeak izan dira eta txandako lehenak izanda pasa dira hurrengo fasera. Bigarren errondan, berriz, zailtasun gehiago izan dituzte. Ariane ez da fin ibili olatuen aukeraketan, olatuen eskaintza aberatsa izan ez […]

08
iraila
2019
Surfa

Elkarrizketa Ariane Ochoari Miyazakiko Munduko txapelketako lehen bi errondak jokatu eta gero

Nadia Erostarbek eta Ariane Ochoak World Surfing Gamesetako bigarren aukera jokatu beharko dute ezin izan dutelako bigarren erronda gainditu.  Lehenengo errondan txandako lehiakideak baino askoz hobeak izan dira eta txandako lehenak izanda pasa dira hurrengo fasera. Bigarren errondan, berriz, zailtasun gehiago izan dituzte. Ariane ez da fin ibili olatuen aukeraketan, olatuen eskaintza aberatsa izan ez den […]

10
ekaina
2019
Surfa

“Izugarria da bi txapelketa irabaztea esklusiboki maila gorenean egindako lehen urtean”

Basque Teamek eta Euskal Surf Federazioak martxan jarritako bikaintasun proiektuan kide den Nadia Erostarberekin egon gara. Senegaleko garaipenaren ondoren, zarauztarrak Txileko Heroes de Mayo Iquique Pro txapelketa irabazi du; aurten bereganatzen duen QSko bigarren txapelketa. Tokyo 2020an surfa lehen aldiz izango da kirol olinpiko eta horretarako sailkapena lortzea da Nadiaren helburuetako bat. “Txiletik etorri naiz, […]

07
ekaina
2019
Surfa

“Europako lehen txapelketa irabazteak poz handia ematen dit”

Basque Teameko Aitor Francesena surflariarekin egon gara Viana do Castelon, AS VI kategorian, Europako txapelketa irabazi ondoren. Aitor Francesena Munduko txapeldun izan zen 2016an, brontzezko domina erdietsi zuen 2017an eta podiumetik oso gertu geratu zen 2018an, laugarren izanda. Hilabete honetan beste titulu bat gehitu dio bere palmaresari, txapeldun kontinentalarena. “Europako txapelketa Portugalen jokatu da, Viana […]