basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

errugbia albisteak

errugbia albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
17
uztaila
2016
Errugbia

Zazpiko errugbiko mutilek Hong Kongerako sailkapen txapelketa jokatuko dute

Zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioak bosgarren lekuan amaitu du Europako Sari Nagusien Seriea, Alemania eta Georgiaren aurretik; horrela zirkuito honetarako zuen helburua lortu du: 2017ko Hong Kongeko Munduko Serieetarako sailkapen txapelketan sartzea. Moskun zazpigarren bukatu zuten, Exeterren hirugarren eta Gdynian, azken txapelketan, laugarren izan dira. Emaitza hauei esker bosgarren izan dira Europan Britaninia Handiko, Errusiako eta […]

10
uztaila
2016
Errugbia

Zazpiko errugbiko gizonezkoen taldeak hirugarren bukatu du Exeterren

Zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioak hirugarren bukatu du Exeterren, brontzearen borrokan Errusia 17 eta 7 azpiratu eta gero. Europako Sari Nagusien bigarren seriea izan da honakoa. Inchaustiren mutilak lehenengoak izan ziren taldekako fasean, partida guztiak irabazita. Final laurdenetan 26 eta 0 hartu zuten mendean Alemania eta Europako txapelduna den Frantziaren aurka 0 eta 31 galdu zuten […]

08
uztaila
2016
Errugbia

Zazpiko errugbiko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako euskal ordezkariak protagonistak izango dira ‘BAT To Rio’ saioan bihar, ETBn

Ignacio Martin, Pablo Feijoo, Igor Genua, Barbara Pla, Angela del Pan eta Amaia Erbina Rioko Jokoetako bere parte-hartzearen inguruan mintzatuko dira 1924ko edizioan izan zen azkenengoz errugbia olinpiar kirol. 92 urte igaro dira azken aldiz zaleek errugbi jokalariak olinpiar titulu bat lortzeko b orrokan ikusi zituztenetik. Urte askotan, barneko eta kanpoko presioen bitartez, Jokoetara bueltatzeko […]

26
ekaina
2016
Errugbia

Barbara Pla, Amaia Erbina eta Angela del Pan zazpiko errugbiko jokalariek Rion lehiatzeko plaza eskuratu dute

Zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioa Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da Dublingo errepeska txapelketan Rusia 19 eta 12 menderatu eta gero. Bere lana defentsa ikaragarrian (ez diote punturik egin bost partidetan) eta pazientziaz egindako erasoan oinarritu da. Bi faboritoak, Errusia eta Espainia, finalera heldu dira lehen fase itzela biribildu ostean. Espainiako selekzioak arazoak izan ditu […]

19
ekaina
2016
Albisteak

Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua errugbi jokalariek Rioko Jokoetan lehiatzeko txartela lortu dute

Zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioa Olinpiar Jokoetarako sailkatu da finalaren azken jokaldian Samoa menderatu eta garaipen historiko eta epikoa lortu ostean. Estatuko konbinatuak Rio 2016rako azken plaza eskuratu du, Monakoko aurreolinpikoan parte hartu duten beste 15 selekzioen artean nagusitu eta gero. Olinpiar ametsak mirari bat eskatzen zuen eta mirari hori azken unean heldu da, azkenengo segundoan. […]

18
apirila
2016
Albisteak

Igor Genua, zazpiko errugbian selekzioak sarri deitzen duen jokalaria, Basque Teamen goi mailako beka-programara batu da

Joan den denboraldian lortutako emaitzek eman diote Igor Genua Hernaniko errugbi jokalariari Basque Teameko goi mailako beka programan sartzeko puntuazioa. Genuak gaur eguerdian sinatu du Fundazioan sartu ahal izateko kontratua Basque Teameko koordinatzailearekin, Olatz Legarzarekin. Igor Genua (Hernani, 1988) estatuko selekzioarekin jokatzen du zazpiko errugbian. 20 15ean gizonezkoen FIRA serieetako Europako Txapelketan txapeldunordea izan zen. […]