arraunketa albisteak
abuztua
2019 Arraunketa
Elkarrizketa Marcos Cesar Morales Virginia Diaz arraunlariaren entrenatzaileari, Tokio 2020rako sailkapena lortu eta gero
Estropada amaierako zoriontasun malkoek dena esan dute. Ottensheim-Linzen jokoan den Munduko txapelketako finalerdian hirugarren izateak txapelketako A finalerako pasea eman dio Basque Teameko Virginia Diaz arraunlariari, baina ez hori bakarrik; Tokio 2020ko Jokoetan lehiatzeko txartela ere erdietsi du. Gaurko finalerdia zaila zen, Australia eta Kanada zituztelako aurkari, Munduko potentzia handienetakoak, eta lehen hiruen artean bukatu behar […]
abuztua
2019 Arraunketa
Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketako finalean sartu eta Tokio 2020rako sailkatu da
Estropada amaierako zoriontasun malkoek dena esan dute. Ottensheim-Linzen jokoan den Munduko txapelketako finalerdian hirugarren izateak txapelketako A finalerako pasea eman dio Basque Teameko Virginia Diaz arraunlariari, baina ez hori bakarrik; Tokio 2020ko Jokoetan lehiatzeko txartela ere erdietsi du. Gaurko finalerdia zaila zen, Australia eta Kanada zituztelako aurkari, Munduko potentzia handienetakoak, eta lehen hiruen artean bukatu […]
Basque Teameko Virginia Diaz arraunlariak sailkapen olinpikoa bilatuko du Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketan
Lucernan Europako txapelketa irabazi ondoren, Virginia Diaz Ottensheim-Linzeko txapelketara Tokio 2020rako plaza bat lortzeko eta podiumera igotzeko asmoarekin etorrida. Jokoei begira modalitatea aldatu du eta orain Aina Cidekin batera egiten du arraun, lemazainik gabeko biko ontzian. Gogor lan egin behar izan dute egoera berrira moldatzeko baina maiatzeko Lucernako Europako txapelketan argi geratu zen lortu dutela, […]
“Mundialean errepikatzeko eta Tokyorako sailkapena lortzeko esperantza dugu”
Basque Teameko Virginia Diaz arraunlariak Lucernako Europako txapelketan urrezko domina lortu du lemazainik gabeko biko ontzian, Aina Cidekin batera. Ottensheimen (Austria) abuztuaren 25etik irailaren 1era jokatuko duten Munduko txapelketa izango da bere hurrengo helburua. Bertan Tokyo 2020rako sailkapen plaza lortzeko borrokatuko dira. Berarekin bildu gara Europako txapelketari eta aipatutako hurrengo hitzorduari buruz solasalditxoa izateko. “Oso […]
ekaina
2018 Arraunketa
Virginia Díaz arraunlariak brontzezko domina eskuratu du Mediterraneoko Jokoetan
Mediterraneoko Jokoetako emakumezkoen banakako scull proban Raspas klubeko arraunlariak brontzezko domina bereganatu du 3:50.468ko denbora eginda, urrea lortu duen Aikaterina Nikolaidou greziarraren (3:43.763) eta zilarra poltsikoratu duen Kiri Tontodonati italiarraren (3:47.505) atzetik sailkatuz.
“Hemendik 2020ra horrela lan egiten, maila honetan lehiatzen eta goian egoteko asmoa izaten jarraitzea espero dut”
Jon Carazok denboraldiaren inguruko hausnarketa egin du, Sarasotan (Florida) arraun olinpikoko Munduko txapelketa jokatu ondoren Basque Teameko arraunlariarentzat aurtengoa denboraldi nahiko ona izan da, oso luze joan den arren: kanpainiak 13 hilabete iraun ditu. 2016koa urte zaila izan zen, Rioko Jokoetarako olinpiar sailkapena lortzeko borrokatu zen Jon, baina azkenean ez zuen pasea erdietsi. Behin aurreko […]
Brontzea Jon Carazorentzat olinpiar arrauneko Belgradeko Munduko Kopan
Jon Carazo bizkaitarrak brontzezko domina eskuratu du Serbian Jaime Canalejo, Ismael Montes eta Javier García taldekideekin batera lemazain gabeko lauko ontzian (-4M). Pasea lortu zuten euren txandan bigarren sailkatuta (6:11.960) Holandako ontzi baten atzetik (6:06.160) baina finalean sartu ziren seigarren denbora onenarekin. Gaurko jardunaldian hirugarren postuan amaitu dute, 6:13.21eko denbora eginda, bigarren ontzi holandarraren atzetik […]
maiatza
2016 Arraunketa
Basque Teameko goi mailako kirol programak arraunketa olinpikoan beste bi fitxaketa egin ditu: Ander Zabala eta Imanol Garmendia
Brandenburgeko Europako Txapelketan parte hartu dute asteburu honetan eta handik zuzenenan etorri dira gaur Fadurara (Getxo) Imanol Garmendia eta Ander Zabala, Basque Teameko Olatz Legarza koordinatzailearekin biltzeko eta kontratua sinatzeko. Akordio honen bitartez bi arraunlariak sartu dira Basque Teamek goi mai lako kirola sustatzeko duen programan. Ander Zabala (Santurtzi, 1992) eta Imanol Garmendia (Donostia, 1992) […]