basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

arraunketa albisteak

arraunketa albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
07
maiatza
2023
Arraunketa

Virginia Diaz arraunlariak urrea lortu du single scull-ean Zagrebeko Munduko Kopan

Izaskun Echanizek, bestalde, zilarra eskuratu du lemazainik gabeko laukoan Sevilla, Galizia eta Sierra Nevadatik igaro ondoren denboraldia ondo prestatzeko, orain arte egindako lan guztia erakusteko ordua iritsi da. Virginia Diazek ondo ekin dio denboraldiari, eta podiumeko lehen tokira igo da nazioarteko lehen hitzordu nagusian, skiff-ean, munduko zirkuituari dagokion Zagrebeko (Kroazia) Munduko Kopan. Gainera, erakustaldia eman […]

14
abuztua
2022
Arraunketa

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak bosgarren postua eskuratu du Europako Txapelketan

Virginia Diazek gaur ez du izan atzoko scullen finalerdian ontziarekin izan zuen sentsazio bera. Gaur ontziarekin feeling hori falta izan zaio, eta horrek maila fisikoan ere eragina izan du. Virginia ez da aurreko fasean bezain fin hasi, eta seigarren postuan geratu da A finalaren hasieran. Probaren erdira iristear zegoela, egoera apur bat aldatu da. 1.000 […]

14
abuztua
2022
Arraunketa

Jorge Pineda Basque Teameko arraunlariak bosgarren amaitu du Europako Txapelketan

Jorge Pinedaren PR3 Mixed Coxed Four ontziak ezin izan du finalerako txartela eman zion sailkapen saioan lortutako posisioa hobetu eta bosgarren postuan amaitu du Munichen jokatzen diren Europako txapelketetako A mailako finala. Ontzia bosgarren postuan abiatu da eta ezin izan dio estropadari buelta eman, gainerako lehiakideen nagusitasuna dela eta. Britainia Handiak irabazi du urrea 7:06.73ko […]

13
abuztua
2022
Arraunketa

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak ezustekoa eman du eta Municheko Europako Txapelketako finalean sartu da

Virginia Díaz ezin pozago zegoen Municheko estropada eremuan jokatu den gaurko finalerdia bukatzean, gertatu berri zena ia sinestu gabe. Basque Teameko kirolariak emakumezkoen banakako scull probako bigarren finalerdia irabazi du eta biharko finalerako sailkatu da. Virginiak seigarren kaletik egin du arraun eta oso irteera ona burutu du, bere esanetan, hori bere indarguneetako bat izaten ez […]

11
abuztua
2022
Arraunketa

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlaria finalerdietara pasa da Municheko Europako Txapelketan

Virginia Diaz hirugarren izan da scull singlearen sailkapen-txandan, eta finalerdia jokatzeko txartela lortu du horrela. Virginiak hirugarren postuan egin du arraun hasieratik eta horri eutsi dio estropada amaitu arte. Dena den, ezin izan du saihestu Magdalena Lobnig austriarrarekiko b¡denbora galtzen joatea partzial bakoitzetik pasatzean: aldea +4.61koa izan da 500 metrotik igarotzean, +6.36koa 1.000 metrotik igarotzean […]

11
abuztua
2022
Albisteak

Jorge Pinedak Municheko Europako Txapelketan arraun olinpikoko A finalerako txartela lortu du

Jorge Pineda Basque Teameko bekadunak, Josefa Benitez, Enrique Floriano eta Verónica Rodriguezekin batera, PR3 Mixed Coxed Four probako A mailako finalean parte hartuko du. Ez dira oso indartsuak izan irteeran, eta bosgarren postuan geratu dira hasieran, baina Pinedaren ontziarentzat estropada hobetuz joan da 1.000 metrotik eta 1.500 metrotik pasatzean. Bi partzialetan laugarren izan baitira. Probaren […]

29
uztaila
2021
Arraunketa

Virginia Díaz Basque Teameko arraunlariak diploma lortu du Tokioko Jokoetan

Diaz eta Ciden lemazainik gabeko bikoak seigarren postuan bukatu du finala Atzo Sea Forest Waterwayn egindako finalerdi onaren ostean, podium olinpikoan sartzeko ametsa egi bihur zitekeela zirudien. Atzoko txandan Virginiak eta Ainak hobetu zuten estropadak aurrera egin ahala, hitzordu handietan egin ohi duten bezala, baina gaurko final handian ez dute indar nahikorik izan markagailua iraultzeko. […]

28
uztaila
2021
Arraunketa

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlaria Tokioko Jokoen finalean sartu da

Virginia Diaz eta Aina Ciden lemazainik gabeko bikoak hirugarren bukatu du Tokioko Jokoetako olinpiar arrauneko finalerdian, eta finalerako sailkatu da. Diazek eta Cidek sekulako finalerdia egin dute. Hasi aurretik bazekiten beste finalerdia oso azkarra izan dela eta aurkari indartsu bat, Australia, txapelketatik kanpo geratu dela. Hala ere, lehen eguneko sailkapen txandan baino lasaitasun handiagoarekin egin […]

26
uztaila
2021
Arraunketa

“Finalean egoteagatik nahi dugu, eta hor egoteagatik borrokatuko dugu”

Virginia Diaz arraunlariak, Aina Cid bere taldekidearekin batera, hirugarren egin zuen lemazainik gabeko biko sailkapen txandan, eta bihar azken pausoa eman nahiko du, finalerdiak gaindituta. Gogoan izan behar da Virginia Diaz eta Aina Cid podium kontinentalera igo direla azken hiru edizioetan, eta bosgarren izan zirela Tokiorako txartela eman zien Linz-Ottensheimeko Munduko Txapelketan. Hauxe da Virginiak […]

24
uztaila
2021
Arraunketa

Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria finalerdietarako sailkatu da Olinpiar Jokoetan

Virginia Diaz eta Aina Ciden lemazainik gabeko biak (w2-) debut arrakastatsua egin du Tokioko Olinpiar Jokoetan, hirugarren postuan amaitu baitu sailkapen estropada eta hurrengo fasera igaro baita. Hala ere, estropada bukatu bezain pronto, Tokiora joandako Basque Teameko komunikazio taldeari Virginiak esan dio, txartela lortu arren, gaur ez dutela egun handirik izan. Diazek eta Cidek ez […]

10
maiatza
2021
Arraunketa

BAT To Tokio: ‘Diziplinak erakusten du bidea’

Atal honek euskal arraunketa olinpikoa du ardatz, gaur egun modalitate honetan aipagarriak diren emakumeen istorioetan sakonduz. Kapituluak Virginia Díaz du gidaritzat, Tokioko Joko Olinpikoetarako txartela poltsikoan duen Basque Teameko bekaduna. Bera da saioan agertzen diren beste bi arraunlarien erreferentzia: Ondiz Lekubarri eta Aitzpea Gonzalez. Hiru kirolariek badakite batzuetan helburuak lortzen dituztela eta beste batzuetan ez, baina, edonola ere, badakite […]

07
maiatza
2021
Arraunketa

Emakumezkoetan arraunketa olinpikoak bizi duen unea nabarmentzen da ‘BAT To Tokio’ saioaren bosgarren atalean

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan Akhonmedia ekoiztetxeak Basque Team Fundazioarentzat egindako saioak euskal arraunketa olinpikoa du ardatz aste honetan, gaur egun modalitate honetan aipagarriak diren emakumeen istorioetan sakonduz. ‘Diziplinak erakusten du bidea’ izenburua duen atala maiatzaren 9an izango da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko ‘Helmuga’ saioan. Ondoren, atal guztiak […]

12
apirila
2021
Albisteak

Virginia Diaz hirugarren urtez jarraian igo da podium kontinentalera

Basque Teameko arraunlariak brontzea irabazi du, Aina Cidekin batera, Varesen jokatutako Europako txapelketan Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak podiumak pilatzen jarraitzen du nazioartean. 2019an W2-ko Europako txapeldun izan zen Aina Cid ontzikidearekin batera, 2020an zilarra eskuratu zuten, eta 2021ean hirugarren aldiz jarraian igo dira podiumera. Linz-Ottensheimeneko 2019ko Munduko Txapelketan, Tokioko Jokoetarako txartela lortuta, oraingoan Diaz-Cid […]

04
urtarrila
2021
Arraunketa

“Olinpiar finala jokatzen irudikatzen dut nire burua”

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak badaki bi urtez jarraian podium kontinentalera igotzea zer den. 2019an Europako txapelketan nagusitu zen Aina Cidekin batera lemazainik gabeko biko ontzian (W2-) eta 2020an zilarra irabazi zuten. Tokioko Jokoetan parte hartzeko txartela 2019ko Munduko Txapelketan ziurtatu zuten, Linz-Ottensheimen, baina hitzordua atzeratu egin zen osasun krisiaren ondorioz. Bere lehen parte-hartzea Joko batzuetan […]

11
urria
2020
Arraunketa

Virginia Diazek zilarrezko domina irabazi du Poznanen jokatutak arraunketa olinpikoko Europako txapelketan

Basque Team-eko arraunlaria bigarren urtez jarraian igo da podium kontinentalera Virginia Díazek eta bere ontzikidea den Aina Cidek zilarra jantzi dute Poznanen (Polonia) jokatzen ari den Europako txapelketan, lemazainik gabeko biko finalean (W2-). Aurten Errumaniak eraman du urrea. Sailkatze estropadan finala zuzenean jokatzeko txartela lortu zuten, bigarren amaituta, gaur garaipena lortu duen ontzi errumaniarraren atzetik, […]

24
martxoa
2020
Arraunketa

“Positiboa da prestaketarako urte bat gehiago izatea hobeto egoteko eta ontzia azkarrago jartzeko”

Basque Teamek Virginia Diaz arraunlariarekin hitz egin du COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoeraz. Konfinamenduaren aurretik, Virginia Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari zen, txartela baitzuen horretarako W2- kategorian, Aina Cid ontzikidearekin batera. Virginiarentzat Tokiokoak lehenengo Jokoak izango lirateke.