basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

piraguismoa albisteak

piraguismoa albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
25
maiatza
2016
Piraguismoa

Iñigo Peña egungo palista onenen artean finkatu da, Olinpiar Joikoetarako txartela lortuta

Duisburgeko Munduko Kopan parte hartu eta gero, Iñigo Peñak BasqueTeam bisitatu du gaur. Iñigo Peña piraguistak eliteko kirolarien ametsa bete du, Olinpiar Jokoetan lehiatzeko sailkatu da. BASQUE TEAMeko pali sta, K4-1000 ontziak plaza lortu ahal izateko ezinbestekoa izan zena, ur lasaietako egungo espezialista onenen artean finkatu da. Peña estrainekoz arituko da Olinpiar Joko batzuetan Santa […]

14
maiatza
2016
Piraguismoa

Ander Elosegi, Basque Teameko zazpigarren kirolaria Rio 2016rako txartela lortzen

Eslalomeko piraguista bere olinpiar diziplinako taldekidea den Maialen Chourrautek, Pablo Carrera tiratzaileak, Iñigo Peña palistak, Carlos Tobalina pisu jaurtitzaileak, Trihas Gebre atletak eta Tania Calvo pista txirrindulariak osatzen duten eta Olinpiar Jokoetan lehiatuko den BASQUE TEAMeko kirolarien taldera batu da. Gainera Elosegik brontzezko domina eskuratu du Liptovskyko Europako Txapelketako finalean. Ander Elosegik (Irun, 1987/11/14) Rioko […]

06
maiatza
2016
Piraguismoa

Iñigo Peña piraguista, Rioko olinpiar jokoetarako sailkatu den Basque Teameko seigarren kirolaria

Iñigo Peña palistak zazpigarren denborarik onena egin du Santa Cruz de Trasonan (Asturias) Piraguismoko Espainiako Federazioak antolatutako hautapen probetan. Horrek txartela ematen dio Rioko Jokoetarako sailkatuta dagoen K4-1000 ontziarekin parte hartzeko. Espainiako selekzioaren irizpideen arabera, ontzia sailkatu zuten palistek hautaketa probako lehenengo zortzien artean egon behar zuten, edo lehenengo 8 denbora onenak lortu behar zituzten […]

29
martxoa
2016
Piraguismoa

Basque Teamek euskal piraguismoan etorkizun oparoa duen Miren Lazkano sartu du beka programan

Basque Teamek 2020ko Olinpiar Jokoetan du jomuga epe ertainera eta horregatik, maila goreneko euskal kirola sustatzeko duen beka programan Miren Lazkano sartu du. Etorkizun oparoa du gazteak jarraitzaileei arrakasta eta lorpen handienak eskaintzen dizkien kirolean, piraguismoan. Gaur goizean Lazkanok eta BAT Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, kontratua sinatu dute. Miren Lazkano (Donostia, 1997) piraguismoa praktikatzen […]

13
martxoa
2016
Piraguismoa

Maialen Chourrautek bereganatu du Rioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela

2015eko Londreseko Munduko Txapelketan piraguismo eslaloneko Espainiako taldeak olinpiar plaza lortu zuen emakumezkoen K1 kategorian (Maialen Chourraut ek eta Irati Goikoetxeak lortutako postuek plaza ematen zuten) baina oraindik erabaki barik zegoen nork beteko zuen plaza hori. Asteburu honetan Seu d´Urgellen egindako hautaketa probetako jaitsieren ondoren, Maialen Chourrautek poltsikoratu du Rio de Janeiron lehiatzeko pasea. Maialenek […]

30
azaroa
2015
Piraguismoa

Maialen Chourrautek brontzezko domina irabazi du Rioko Test Olinpiarrean

Maialen Chourrautek brontzezko domina lortu du Slalomeko Test Olinpiarrean, Rio de Janeiron, datorren urtean Olinpiar Jokoetako lehiaketa egingo den gune berean. Londonen brontzezko domina irabazita egin zuen bezala, datozen Jokoetan ere podiumean egoteko hautagai sendoa dela berretsi du. Lasartearra azkarrena izan da Finalean (105.70) baina ateetako bat ikutu eta 2 segundoko zigorra jaso izanak atzerarazi […]

20
azaroa
2015
Piraguismoa

Slalom multzoak Rion kutsu olinpiarreko zita

Maialen Chourraut, Irati Goikoetxea, Ander Elosegi, Joan Crespo, Samuel Hernanz eta Jon Erguin palistak eta Xabi Etxaniz eta Xabi Taberna entrenatzaileak gaur abiatu dira Brasilera, Rio de Janeirora. Abenduaren 13ra arte egongo dira han, eta Olinpiar Jokoetako ur kanala ezagutu eta han entrenatzeaz batera, azaroaren 26tik 29ra bitartean egingo diren Test Event lehiaketetan parte hartuko […]

20
azaroa
2015
Piraguismoa

Iñigo Peña Bat to Rio saioko protagonista larunbatean ETBn

Iñigo Peña piraguista da Euskal Telebistan emango den “BAT to Rio” saioko hirugarren protagonista. Asteroko dokumentala da, eta larunbatean emitituko da ETB-1en 21:00etan eta ETB-2n 14:45ean. Rio 2016 Olinpiar Jokoak bitarteko bederatzi hilabeteetan emango da, eta han parte hartzeko aukeran dauden euskal kirolarien berri emango du saioak. BASQUE TEAM eta Euskal Telebistaren arteko elkarkidetzaren emaitza […]

20
iraila
2015
Piraguismoa

Slalom taldekideek korrontea kontran

Londresko Munduko Txapelketa ez da ez uste, ez nahi, bezain ona izan Basque Team palistentzat. Langa goian jarria zegoen, Olinpiar Jokoetarako 3 plaza ziurtatu nahi ziren, eta helburuetako bat lortu da: nesken K1eko plaza ziurtatzea. Maialen Chourraut eta Irati Goikoetxea izan dira horren eragile. Maialen finalerdietako onena izan eta gero bosgarren sailkatu zen Finalean. Irati […]