piraguismoa albisteak





Klara Olazabal piraguistari egindako elkarrizketa Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan parte hartu aurretik
Honakoa kategoria absolutuan jokatuko duen bigarren Munduko txapelketa izango den arren eta horrelako hitzorduetan esperientzia askorik ez duen arren, Klarak Munduko Kopetan eta Europako txapelketetan ikasitakoari etekina atera nahi dio Seu d´Urgellen. Munduko txapelketa hau oso garrantzitsua da, jokoan daudelako Tokio 2020ko plazak. C1eko plazagatik borrokatzeaz gain, taldekidea den Nuria Vilarrublarekin neurtu beharko ditu indarrak […]
iraila
2019 Piraguismoa
TXOSTENA: Seu d´Urgelleko piraguismo eslalomeko Munduko txapelketa
TXOSTENA JAITSI Seuko piraguismo eslalomeko Munduko txapelketan bost palista izango ditugu lehian eta Basque Team Fundazioa han izango da euren nondik norakoen berri ematen. Aurtengo Munduko txapelketa oso garrantzitsua da Tokioko Jokoetako sailkapen prozesurako. Hauek izango dira gure parte-hartzaileak (txostenean informazio gehiago): Seu d´Urgell (irailak 25-29) Maialen Chourraut (K-1) Klara Olazabal (C-1) Samuel Hernanz (K-1) […]
Zilarra eta sailkapen olinpikoa Peñarentzat Szegedeko Munduko txapelketan
Basque Teameko Iñigo Peña palistak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, berriz ere zilarra jantzi dute Munduko txapelketan, oraingoan Szegeden. Iaz Portugalen egin zuten moduan, nazioarte mailan erreferentzia direla erakutsi dute berriro eta gaur egun Alemania baino ez dago haien aurretik K2-1.000 metrokoan. Munduko Kopetan eta Europako eta Munduko txapelketetan arrakasta asko pilatu dituzte azken hiru […]
abuztua
2019 Piraguismoa
Begoña Lazkano seigarren izan da Szegedeko Munduko txapelketako B finalean
Begoña Lazkanoren laukoa seigarren izan da Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako B finalean, K4-500 metrokoan. Basque Teameko palistak eta bere ontzikideek, Contrerasek, Ouzandek eta Garciak Tokioko Jokoetarako pasea erdiesteko aukeraren bat izateko B final hau irabazi behar zuten edo Europako onenak izan. Ez bata eta ez bestea ez da gertatu, estropada Txinak irabazi baitu eta Danimarkak eta Britaina […]
Begoña Lazkanok ez du A finalerako pasea lortu Szegedeko Munduko txapelketan
Begoña Lazkanoren laukoa bosgarren izan da Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako finalerdian, K4-500 metrokoan, eta ez du A finala jokatzeko sailkapena lortu. Basque Teameko palistak B finala jokatuko du biharko 10:44etan. Gaurko emaitzak asko zailtzen du Tokyo 2020ko Jokoetako txartela eskuratzea, baina dena ez dago galduta. Begoñak eta bere ontzikideek, Contrerasek, Ouzandek eta Garciak pasea erdiesteko aukeraren […]
Iñigo Peña Szegedeko Munduko txapelketako finalean sartu da arazo barik
Basque Teameko Iñigo Peña piraguistak ez du arazorik izan Szegedeko Munduko txapelketako A finalera igarotzeko. Berak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, hirugarren postuan bukatu dute K2-1.000 metroko euren finalerdia. Hasierako 800 metroetan indartsu ekin diote estropadari, baina lehenengo postuetan kokatu direla ziurtatu dutenean, abiadura nahita jaitsi dute biharko finalerako indarrak gordetzeko eta erdiko kaleetatik aritu beharra ekiditeko. Biharko […]
abuztua
2019 Piraguismoa
Aitor Gorrotxategik zazpigarren bukatu du Szegedeko Munduko txapelketako K4.1000 metroko finala
Aitor Gorrotxategik zazpigarren postuan bukatu du Szegedeko pistako piraguismoko Munduko finala. Estropada ona egin duten arren, ontzi gaztea osatzen du Irungo palistak Marti, Vazquez Llenin, eta Monteagudorekin eta oraindik falta zaie K4-1000 metroko onenen artean egoteko, maila oso altua da eta. Orain atsedena hartuko du Gorrotxategik bere ikasketetan arreta jartzeko eta urrian denboraldi berria prestatzeari ekingo dio.
Begoña Lazkano piraguistari eginiko elkarrizketa Szegedeko Munduko txapelketan finalerdietara igaro ondoren
Begoña Lazkanoren laukoa seigarren izan da Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako sailkapen txandan, K4-500 metrokoan, eta finalerdietarako pasea lortu du. Basque Teameko palistak erronka handia du Hungarian: Tokio 2020rako txartela lortzea, bere lehen Olinpiar Jokoak izan daitezkeen horietan egoteko pasea eskuratzea, alegia. Begoñaren aburuz, orain dela lau urte baino prestatuago heldu dira hitzordura.
abuztua
2019 Piraguismoa
Higinio Riverok Tokio 2020ko Paralinpiar Jokoetarako txartela lortu du
Higinio Riverok Tokioko 2020 Paralinpiar Jokoetarako txartela lortu du pistako piraguismoko Szegedeko Munduko txapelketan. Basque Teamen bikaintasun proiektuaren barruan kokatuta dagoen kirolariak zazpigarren amaitu du VL2-200 metroko finalean eta horrekin nahikoa izan du datorren urteko hitzordu handirako pasea erdiesteko.
abuztua
2019 Piraguismoa
Higinio Riverori elkarrizketa Munduko txapelketako VL2-200 metrokoan finalerdira igaro ondoren
Higinio Riverok pistako piraguismoko Szegedeko Munduko txapelketako finalerdietarako pasea erdietsi du KL2-200 metroko proban baina zoritxarrez, horretan zazpigarren izan da eta ez da finalerako sailkatu. Arratsaldean, dena den, arantzatxoa atera du bere proba kuttunean, VL2-200 metrokoan. Sentsazio oso onak izan ditu eta hirugarren bukatuta bere txandan, finalerdietara igaro da. Finalerdia bihar goizean izango du bizkaitarrak […]
abuztua
2019 Piraguismoa
Aitor Gorrotxategi Muduko txapelketako K4-1.000 metroko finalera igaro da
Aitor Gorrotxategik hirugarren postuan bukatu du Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako txanda eta finalera pasatu da. K4-1000 metroko seriea hirugarren tokian bukatu du Irungo palistaren laukoteak, Alemania eta Errusiaren atzetik, eta ez du finalerdia jokatu behar izan, finalerako txartela zuzenean erdietsi baitute. Ostiralean, abuztuaren 23an jokatuko dute finala 16:00ak aldera. 2018ko Belgradeko Europako txapelketan brontzezko […]
abuztua
2019 Piraguismoa
Elkarrizketa Aitor Gorrotxategiri Szegedeko Munduko pistako piraguismoko Mundialean lehiatu aurretik
Bihar Aitor Gorrotxategik lehia hasiko du Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketan. K4-1000 metroko proba ez olinpikoan lehen txandak eta finalerdia izango ditu Irungo palistak. 2018ko Belgradeko Europako txapelketan brontzezko domina irabazi zuen Gorrotxategik. Oraingoan ontzia gazteagoa da eta ez du hainbesteko esperientziarik; dena den, baikor azaltzen da.
abuztua
2019 Piraguismoa
Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako TXOSTENA
Jaitsi txostena Pistako piraguismoko Munduko txapelketan, Szegeden (Hungaria) lau kirolari izango ditugu lehian eta Basque Team Fundazioa han izango da euren nondik norakoen berri ematen. Aurtengo Munduko txapelketa oso garrantzitsua da Tokioko Jokoetako sailkapen prozesurako. Hauek izango dira gure parte-hartzaileak (txostenean informazio gehiago): Szeged (Hungaria) (abuztuak 21-25) Iñigo Peña (BASQUE TEAMeko kirolaria) Begoña Lazkano (BASQUE […]
Begoña Lazkano piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako K4-500 metroko finlean bederatzigarren bukatu ondoren
Basque Teameko bekaduna den Begoña Lazkanok bederatzigarren bukatu du K4-500 metroko finalean Minskeko Joko Europearretan, bere ontzikideak diren Sara Ouzande, Natalia Garcia Naveiro eta Isabel Contrerasekin batera. Haize bortitza kontra izan dute gaur Zaslavleko kanalean eta pisu gutxien duen ontzia izanda, ezin izan dute horrek suposatzen duen oztopoa gainditu. Lehenengo kaletik aurrera egitea asko kosta […]
Iñigo Peña piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako K2-1.000 metroko finalean 6. bukatu eta gero
Basque Teameko bekaduna den Iñigo Peñak eta Paco Cubelos bere ontzikideak seigarren amaitu dute K2-1.000 metroko finalean, Minskeko Europear Jokoetan. Kosta zaie martxa hartzea irteeran eta hor galdutako denbora ezin izan dute gerora errekuperatu, ohi egiten duten moduan. Dena den, Peñak aitortu du denboraldiko hitzordu nagusia, abuztuaren 21etik 25era, Hungariako Munduko txapelketan dutela, hor lortu […]
Begoña Lazkano piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetan finalera igaro ondoren
Basque Teameko bekaduna den Begoña Lazkano K4-500 metroko proban finalera pasatu da Minskeko Joko Europearretan. Goizeko sailkapen txandetan ez dute finalerako txartel zuzena eskuratu, baina sendo aritu dira arratsaldeko finalerdietan eta bigarren postuan bukatuta, finalerako pasea erdietsi dute. Danimarkako taldeak baino ez du gainditu Begoren laukotea. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. […]