basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

piraguismoa albisteak

piraguismoa albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
20
martxoa
2020
Piraguismoa

“Ez dira baldintzak Joko Olinpikoak prestatzeko, etxe batean sartuta ezin delako entrenatu”

COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragindako egoerari buruz mintzatu da Basque Team Iñigo Peña piraguistarekin. K2-1.000 metroko ontziak badu jada txartela Tokioko ur lasaietako proban lehiatzeko. “Aurreko ostegunean Blume errendimendu altuko zentroa itxi zuten eta larunbatean publikatu zuten dekretuarekin debekatuta dago kirola egitea kalean. Ordutik etxean sartuta gaude, beste biztanle guztiak bezala, gure forma fisikoa […]

29
iraila
2019
Piraguismoa

Joan Crespok brontzea jantzi du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Basque Teameko piraguistak piragüismo eslalomeko Munduko txapelketa honen hasieran aurreikusi zuen poztasun asko emango zituen hitzordua izango zela, baita dominak emango zituela ere. Gutxienez bi. Horrela adierazi zigun txapelketan sartu baino lehen eta hala gertatu da,. Lehen jardunaldian urrezko domina berenagatu zuen taldeka Samuel Hernanz eta David Llorenterekin batera eta gaur bere ibilbidea biribildu du […]

29
iraila
2019
Piraguismoa

Klara Olazabalek bosgarren postuan bukatu du Munduko txapelketa batean jokatutako lehen finala

Emaitza honi esker Basque Teameko piraguistak Tokio 2020ko Jokoetan egoteko lehian jarraitzen du Klara Olazabalek finalerdi ona egin du piraguismo eslalomeko Munduko txapelketako C1ean, zigorrik jaso barik eta bederatzigarren izanda. Horrek kategoria absolutuan Munduko txapelketa bateko lehen finala jokatzeko aukera eman dio. Klarak Pauko 2017ko Munduko txapelketan parte hartu zuen, baina 32. amaitu zuen eta […]

29
iraila
2019
Piraguismoa

Samuel Hernanzek 13. postuan bukatu du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketa

Samuel Hernanzek 13. lekuan eta penalizazio barik bukatu du K1eko finalerdia piraguismo eslalomeko Munduko txapelketan, Seu d´Urgellen, baina ez da behar bezain azkarra izan finalera igarotzeko. Txapelketako azken errondatik hiru postura geratu da.   Samuelek Munduko txapelketa honetan taldekako lehian urrezko domina irabazi zuen Joan Crespo eta David Llorenterekin batera.

28
iraila
2019
Piraguismoa

Maialen Chourrautek plaza olinpikoa lortu du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan hamargarren bukatu arren

Maialen Chourrautek bere laugarren Olinpiar Jokoetarako, Tokio 2020ko Jokoetarako, plaza lortu du, gaur bere egun onena izan ez duen arren. Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako finalerdian Basque Teameko palistak azken unera arte itxaron behar izan du, txandaren bukaeran Lafont frantzirrak akatsa egin arte. Horrek finalerdietako azken plaza, hamargarrena eman dio eta horri esker K1eko finalera igaro […]

28
iraila
2019
Piraguismoa

Zilarra Ander Elosegirentzat Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Domina lortzeaz gain, Anderrek bere izen-abizenak jarri dizkio Tokioko Jokoetako plazari Ander Elosegi izan da gaur gure lehen kirolaria uretan sartzen Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan eta sendotasunez egin du. Basque Teameko palista eroso sentitu da, eta ohi erakusten duen nabigazio elegantea erakutsi du gaurkoan ere. Finalerdietan jaitsiera garbia burutu eta zazpigarren bukatu du. Horrek C1eko […]

27
iraila
2019
Piraguismoa

Samuel Hernanz Seuko Munduko txapelketako finalerdietara igaro da

Taldeka lortutako urrezko dominaren ondoren, Samuel Hernanzek Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako finalerdia jokatzeko pase zuzena eskuratu du K1ean. Samuelek ez du arriskatu hurrengo faserako txartela ziurtatu ahal izateko, eta horrek abiadura kendu dio bere jaitsierari. Zuhurra izan da eta ez du arriskatu eta horregatik ez da ahal bezain azkarra izan, baina ez du zigorrik jaso. […]

27
iraila
2019
Piraguismoa

Joan Crespo Seuko Munduko txapelketako finalerdietara igaro da jaitsiera ederra eginda

Seu d´Urgellen jokoan den piraguismo eslalomeko Munduko txapelketako taldekako lehian urrea lortu eta gero, Joan Crespok jaitsiera bikaina egin du banakako lehian izan duen lehen txandan. Ibilbidearen hasieran oso gutxi trabatu den arren, gero horri buelta eman dio eta jaitsiera garbia eta oso azkarra egin du. Zazpigarren izan da K1eko lehen sailkapen txandan eta zuzenean […]

27
iraila
2019
Piraguismoa

Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Seuko Munduko txapelketan

Klara Olazabalek 16. postuan bukatu du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako C1eko sailkapen txanda eta horrek finalerdietarako txartel zuzena eman dio. Ibilbidearen bukaerako 25. atea ukitu du baina jaitsiera nahiko azkarra egin du Irungo palistak.

26
iraila
2019
Piraguismoa

Maialen Chourraut, finalerdietara Seuko Munduko txapelketan

Maialen Chourraut zazpigarren izan da Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako K1eko sailkapen txandan eta zuzenean finalerdietara igaro da. Basque Teameko piraguistak ez du bere jaitsiera erosoena egin ibilbidearen egituragatik. Ateak oso baju egon dira eta horrek gogoko duen nabigazioa ateratzea eragotzi dio. 6. eta 20. ateetan zigorra jaso du, baina ibilbidearen azken zatian aurretik galdutako denbora […]

26
iraila
2019
Piraguismoa

Ander Elosegi finalerdietara igaro da Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Ander Elosegik C1eko lehen sailkapen txanda baino ez du behar izan Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako finalerdietara igarotzeko. Basque Teameko palistak ez du bere jaitsiera garbiena egin, izan ere laugarren atea ukitu egin du, baina jaitsiera azkarra burutu du eta horrek seigarren postuan bukatzea eta txapelketako hurrengo faserako txartela eskuratzea ahalbidetu dio.

25
iraila
2019
Piraguismoa

Maialen Chourraut, Tokio 2020rako txartelaren bila Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Maialen Chourraut txapeldun olinpikoak gogotsu eta itxaropentsu ekin dio Seu d´Urgelleko Munduko txapelketari. Taldean duen lehiakortasunari dagokionez, Maialenek abantaila nabarmena dauka bere alde; dena den, Tokioko Jokoetarako K1eko plaza ziurtatzea izango da lehen pausoa; hurrengoa, plaza horri bere izena jartzea. Gaur Basque Teameko palistak kanalarekin izan du lehen kontaktua taldekako frogarekin. Horretan laugarren bukatu du.

25
iraila
2019
Piraguismoa

Klara Olazabalek zilarra irabazi du taldeka Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Ander Elosegik C1ean eskuratutako zilarraren ostean eta Joan Crespo eta Samuel Hernanzen K1eko urrearen ondoren, Klara Olazabalek C1ean erdietsitako zilarra etorri da Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako taldekako lehian. Irungo palistak, Nuria Vilarrubla eta Ainhoa Lameirorekin batera, 8 puntuko penalizazioa izan duen arren, bigarren postuari eutsi dio, Australiaren atzetik eta Txekiar Errepublikaren aurretik.

25
iraila
2019
Piraguismoa

Samuel Hernanzek urrea irabazi du taldeka Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Ander Elosegik eskuratutako zilarraren ostean, urrezko domina lortu dute Samuel Hernanzek eta Joan Crespok, David Llorenterekin batera, K1eko taldekako proban, Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan. Espainiak (89.87) jaitsiera garbia eta oso azkarra egin du podiumeko gorengo tokira igotzeko, Txekiar Errepublika (90.86) eta Poloniaren (93.69) aurretik.

25
iraila
2019
Piraguismoa

Joan Crespok urrea irabazi du taldeka Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Ander Elosegik eskuratutako zilarraren ostean, urrezko domina lortu dute Joan Crespok eta Samuel Hernanzek David Llorenterekin batera K1eko taldekako proban, Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan. Espainiak (89.87) jaitsiera garbia eta oso azkarra egin du podiumeko gorengo tokira igotzeko, Txekiar Errepublika (90.86) eta Poloniaren (93.69) aurretik.

25
iraila
2019
Piraguismoa

Ander Elosegik zilarra irabazi du taldeka Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Basque Teameko Ander Elosegik zilarrezko domina jantzi du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako taldekako C1 proban. Irungoa euskal palisten artean lehena izan da uretara sartzen Miquel Trave eta Lluis Fernandezekin batera. Hirukotea oso eroso jaitsi da eta une batzuetan sailkapeneko lehen postuan jarri da, bukaeran eslovakiarrek gainditu duten arren. Hirugarren postua Errusiak eraman du.