piraguismoa albisteak
Maialen Chourraut bikain batek ezustean harrapatu eta bosgarren amaitu du Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketa
Basque Teameko Maialen Chourraut piraguistak hasiera batean ezinezkoa dirudiena lortzera ohitu gaitu. Lehenik eta behin, munduko dominak iritsi ziren, 2009an La Seu dاUrgellen eta 2011n Bratislavan, ondoren brontze olinpikoa Londres 2012an, Europako txapelketa Marklebeerg 2015ean, Rio de Jaineroko Jokoetako urrea 2016an eta zilarra Tokioko Jokoetan 2021ean. Orain ezustekoa eman du eta modu epikoan sartu da […]
Miren Lazkanok ez du sailkapen fasea igaro eslalom piraguismoko Augsburgeko Munduko Txapelketan
Basque Teameko palista 27. izan da jardunaldiko bigarren jaitsieran Miren Lazkanok ezin izango du eslalon piraguismoko Munduko Txapelketako finalerdietan parte hartu, ez baitu C1eko sailkapen-txanda gainditu. Ez da 20 onenen artean sartu eguneko lehen jaitsieran, eta ez du zorte hoberik izan bigarrenean. Goizeko txandan Donostiako piraguistak 22. postuan bukatu du 115.33ko denborarekin (+11.99 Andrea Herzog […]
Ander Elosegi Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketako finalerdian sartu da
Basque Teameko kirolariak 19. amaitu du bere banakako lehen jaitsiera denboraldiko hitzordu nagusian Denboraldia ez da erraza izaten ari Ander Elosegirentzat, nahiz eta berak dagoeneko ohartarazi duen hainbeste urtez maila gorenean egon ondoren, intentsitatea noiz jaitsi jakin behar dela, indarberritzeko. Ander Elosegi Tokiotik itzuli zen laugarren parte-hartze olinpikoa eta laugarren diploma besapean hartuta, eta horrek […]
Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketan
Basque Teameko palista in extremis sartu da lehen jaitsieran Klara Olazabalek tentsio uneak bizi izan ditu C1ean banakako lehen jaitsiera egin ondoren. Bi palista falta ziren jaitsiera egiteko, bata Jessica Fox dominaduna olinpikoa zen eta bestea Georgia Morou. Greziarraren erreferentziak oso atzean geratu direnez, Klarak arnasa lasai hartu ahal izan du azkenean. 20 piraguista pasatzen […]
Maialen Chourrautek finalerdietarako txartela lortu du Augsburgeko Munduko Txapelketan
Basque Teameko palistak bigarren jaitsiera behar izan du, horretan bederatzigarren postuan amaitu duelarik Urtebete pasa da Maialen Chourrautek Tokioko Jokoetan zilarrezko domina lortu eta bere hiruko olinpikoa biribildu zuenetik. Jendeak oraindik erretinan gordetzen du irudi hori, eta lasartearra berriro txapelketetan ikusteko irrikan zegoen. Pariseko Jokoei begira, gipuzkoarrak aurten etenaldi bat egitea eta ebakuntza gelatik pasatzea […]
Joan Crespo finalerdietarako sailkatu da Augsburgeko eslalomeko Munduko Txapelketan
Basque Teameko piraguistak sailkapeneko txartela lehen jaitsieran lortu, bigarrena jokatu behar izan gabe Munduko Txapelketak ondo ematen zaizkio Joan Crespori. Donostiarrak brontzezko domina irabazi du lehiatu den azken bi Munduko Txapelketetan. 2019an brontzezko domina erdietsi zuen Seu d ´Urgellen jokatutako txapelketan, banaka, eta urrezkoa taldekako proban. Agian pentsa zitekeen Joan bizi den herrian lehiatzeagatik laguntza […]
uztaila
2022 Piraguismoa
Gaur hasi da eslalom piraguismoko Munduko Txapelketa Augsburgen eta Basque Teameko sei kirolari lehiatuko dira bertan
Maialen Chourraut lehiaketara itzuli da, sorbaldako lesioagatik egindako ebakuntzaren ondoren Augsburg (Alemania), 2022ko uztailaren 27a. Gure palistek Augsburgeko Munduko Txapelketari, denboraldiko hitzordu garrantzitsuenari, hasiera eman diote, taldekako probekin.Maialen Chourraut izan da uretan sartzen lehena. Hiru domina olinpikoren jabeak 6. postuan amaitu du K1ean egindako patruilen jaitsiera, Julia Cuchi eta Laia Sorribesekin batera, 116.35eko denbora eginez […]
uztaila
2022 Piraguismoa
TXOSTENA Eslalon Piraguismoko Munduko Txapelketa
JAITSI TXOSTENA Eslalom piraguismoko Munduko txapelketan 6 kirolari izango ditugu lehian Euskal Autonomia Erkidegotik: Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Joan Crespo, Miren Lazkano, Klara Olazabal eta Olatz Arregui. Informazio guztia (agenda, ordutegiak, kirolarien profilak…) txostenean duzue, jaisteko prest.
ekaina
2022 Piraguismoa
Basque Teamek kirolean eta enpresan egindako pandemia ostearen kudeaketari buruzko hausnarketa egin du
Basque Team Fundazioak eta Estrategia Empresarialek antolatutako jardunaldian, aurkako egoerei aurre egiteko orduan, taldeen kudeaketari, malgutasunari, egokitzeko gaitasunari eta helburuei dagokienez, indarguneak aztertzearen garrantzia azpimarratu da Basque Team Fundazioak eta Estrategia Empresarialek antolatutako “Kirola eta enpresa, pandemiaren osteko kudeaketa” izeneko jardunaldia Donostian egin da, eta bertan izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza […]
maiatza
2022 Piraguismoa
Crespo eta Olazabal ez dira final laurdenetatik pasa Liptovskyko Europako Txapelketako extreme proban
Joan Crespo eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistek ezin izan dute tokia egin 2024ko Pariseko Jokoetan olinpikoa izango den extreme modalitateko finalean. Eslalonarekin zerikusi gutxi duen lehiaketa da, eta piraguistek probak egin behar dituzte eta hobetzen joan behar dute oraindik; izan ere, euretariko asko modalitate honetan hasi dira, eta proba egitarau olinpikoan sartu eta gero. […]
Klara Olazabal finalik gabe geratu da Liptovskyko Europako eslalon txapelketako C1ean
Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak ez du lortu kanoako banakako finala (C1) jokatzeko txartela, Eslovakiako Liptovsky Mikulas hirian jokatzen den eslaloneko Europako Txapelketan. Irungo palista jaitsiera azkar eta garbia egiten ari zen finalerdian, taularen goiko postuetan jarri eta final handirako txartela poltsikoratzeko aukerarekin, baina 24. ateko huts batek 50eko penalizazioa ekarri dio, eta hori erabakigarria […]
maiatza
2022 Piraguismoa
Crespok eta Olazabalek extremeko kanporaketak jokatuko dituzte Liptovskyko Europako Txapelketan
Miren Lazkano eta Olatz Arregui, aldiz, kanpoan geratu dira txanda kronometratuan Joan Crespo eta Klara Olazabal dira, zalantzarik gabe, Eslovakiako Liptovsly Mikulas hirian jokatzen den txapelketa kontinentalean gehien nabarmentzen ari diren piraguistetako bi. Donostiarra finalerdietara iritsi da K1eko banakako txapelketan, nahiz eta bere sasoirik onenean ez egon aurreko otsailean Akilesen orpazurda hautsi zuelako. K1eko eslalom modalitatea […]
Joan Crespok ez du K1eko finalerako txartela lortu Liptovskyko Europako Txapelketan
Joan Crespo Basque Teameko palista ez da K1eko banakako txapelketako finalerako sailkatu eslalom piraguismoko Europako txapelketan. Donostiarra oraindik osatzen ari da otsailean ebakuntza egin baitzioten Akiles orpazurdaren hausturatik. Joanek gaur zuen guztia eman du Ondrej Cibakeko kanalean, baina ez da nahikoa izan. Teknikoki ondo aritu da, eta jaitsiera oso laudagarria egin du zirkuituaren lehen zatian. […]
Ander Elosegik brontzezko domina lortu du Europako Liptovskyko C1 patruila probanC1 del Europeo de Liptovsky
Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.
Ander Elosegik ez ditu Liptovskyko Europako Txapelketako finalerdiak jokatuko banakako lehian
Ondrej Cibak kanala Ander Elosegi Basque Teameko piraguistaren faboritoetako bat da. Hemen brontzea lortu zuen 2016ko Europako Txapelketan eta Rio de Janeiroko Jokoak jokatzeko plaza ere bertan erdietsi zuen. Hala ere, gaur kanala lau diploma olinpiko dituen palistari trabatu zaio. Bi jaitsiera egin ditu, eta bietako batean ere ez da eroso ibili. Bere arraunketa teknikoa […]
Miren Lazkanok ez du sailkapena gainditu Liptovskyko Europako Txapelketan
Miren Lazkano C1eko Europako txapelduna zen, baina ezin izango du titulua berretsi, ezin izan baitu Eslovakiako hiriburuan jokatzen ari diren eslalom piraguismoko Europako Txapelketako finalerdietarako sailkatu. Basque Teameko palista ez da momenturik onenean iritsi denboraldiko lehen proba garrantzitsura; izan ere, minez gain, covid-a ere igaro du du orain dela aste gutxi. Jardunaldiko lehen jaitsieran Mirenek […]