basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

piraguismoa albisteak

piraguismoa albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
28
uztaila
2022
Piraguismoa

Maialen Chourrautek finalerdietarako txartela lortu du Augsburgeko Munduko Txapelketan

Basque Teameko palistak bigarren jaitsiera behar izan du, horretan bederatzigarren postuan amaitu duelarik Urtebete pasa da Maialen Chourrautek Tokioko Jokoetan zilarrezko domina lortu eta bere hiruko olinpikoa biribildu zuenetik. Jendeak oraindik erretinan gordetzen du irudi hori, eta lasartearra berriro txapelketetan ikusteko irrikan zegoen. Pariseko Jokoei begira, gipuzkoarrak aurten etenaldi bat egitea eta ebakuntza gelatik pasatzea […]

28
uztaila
2022
Albisteak

Joan Crespo finalerdietarako sailkatu da Augsburgeko eslalomeko Munduko Txapelketan

Basque Teameko piraguistak sailkapeneko txartela lehen jaitsieran lortu, bigarrena jokatu behar izan gabe Munduko Txapelketak ondo ematen zaizkio Joan Crespori. Donostiarrak brontzezko domina irabazi du lehiatu den azken bi Munduko Txapelketetan. 2019an brontzezko domina erdietsi zuen Seu d ´Urgellen jokatutako txapelketan, banaka, eta urrezkoa taldekako proban. Agian pentsa zitekeen Joan bizi den herrian lehiatzeagatik laguntza […]

27
uztaila
2022
Piraguismoa

Gaur hasi da eslalom piraguismoko Munduko Txapelketa Augsburgen eta Basque Teameko sei kirolari lehiatuko dira bertan

Maialen Chourraut lehiaketara itzuli da, sorbaldako lesioagatik egindako ebakuntzaren ondoren Augsburg (Alemania), 2022ko uztailaren 27a. Gure palistek Augsburgeko Munduko Txapelketari, denboraldiko hitzordu garrantzitsuenari, hasiera eman diote,  taldekako probekin.Maialen Chourraut izan da uretan sartzen lehena. Hiru domina olinpikoren jabeak 6. postuan amaitu du K1ean egindako patruilen jaitsiera, Julia Cuchi eta Laia Sorribesekin batera, 116.35eko denbora eginez […]

20
uztaila
2022
Piraguismoa

TXOSTENA Eslalon Piraguismoko Munduko Txapelketa

JAITSI TXOSTENA Eslalom piraguismoko Munduko txapelketan 6 kirolari izango ditugu lehian Euskal Autonomia Erkidegotik: Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Joan Crespo, Miren Lazkano, Klara Olazabal eta Olatz Arregui. Informazio guztia (agenda, ordutegiak, kirolarien profilak…) txostenean duzue, jaisteko prest.

10
ekaina
2022
Piraguismoa

Basque Teamek kirolean eta enpresan egindako pandemia ostearen kudeaketari buruzko hausnarketa egin du

Basque Team Fundazioak eta Estrategia Empresarialek antolatutako jardunaldian, aurkako egoerei aurre egiteko orduan, taldeen kudeaketari, malgutasunari, egokitzeko gaitasunari eta helburuei dagokienez, indarguneak aztertzearen garrantzia azpimarratu da Basque Team Fundazioak eta Estrategia Empresarialek antolatutako “Kirola eta enpresa, pandemiaren osteko kudeaketa” izeneko jardunaldia Donostian egin da, eta bertan izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza […]

29
maiatza
2022
Piraguismoa

Crespo eta Olazabal ez dira final laurdenetatik pasa Liptovskyko Europako Txapelketako extreme proban

Joan Crespo eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistek ezin izan dute tokia egin 2024ko Pariseko Jokoetan olinpikoa izango den extreme modalitateko finalean. Eslalonarekin zerikusi gutxi duen lehiaketa da, eta piraguistek probak egin behar dituzte eta hobetzen joan behar dute oraindik; izan ere, euretariko asko modalitate honetan hasi dira, eta proba egitarau olinpikoan sartu eta gero. […]

29
maiatza
2022
Piraguismoa

Klara Olazabal finalik gabe geratu da Liptovskyko Europako eslalon txapelketako C1ean

Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak ez du lortu kanoako banakako finala (C1) jokatzeko txartela, Eslovakiako Liptovsky Mikulas hirian jokatzen den eslaloneko Europako Txapelketan. Irungo palista jaitsiera azkar eta garbia egiten ari zen finalerdian, taularen goiko postuetan jarri eta final handirako txartela poltsikoratzeko aukerarekin, baina 24. ateko huts batek 50eko penalizazioa ekarri dio, eta hori erabakigarria […]

28
maiatza
2022
Piraguismoa

Crespok eta Olazabalek extremeko kanporaketak jokatuko dituzte Liptovskyko Europako Txapelketan

Miren Lazkano eta Olatz Arregui, aldiz, kanpoan geratu dira txanda kronometratuan Joan Crespo eta Klara Olazabal dira, zalantzarik gabe, Eslovakiako Liptovsly Mikulas hirian jokatzen den txapelketa kontinentalean gehien nabarmentzen ari diren piraguistetako bi. Donostiarra finalerdietara iritsi da K1eko banakako txapelketan, nahiz eta bere sasoirik onenean ez egon aurreko otsailean Akilesen orpazurda hautsi zuelako. K1eko eslalom modalitatea […]

28
maiatza
2022
Piraguismoa

Joan Crespok ez du K1eko finalerako txartela lortu Liptovskyko Europako Txapelketan

Joan Crespo Basque Teameko palista ez da K1eko banakako txapelketako finalerako sailkatu eslalom piraguismoko Europako txapelketan. Donostiarra oraindik osatzen ari da otsailean ebakuntza egin baitzioten Akiles orpazurdaren hausturatik. Joanek gaur zuen guztia eman du Ondrej Cibakeko kanalean, baina ez da nahikoa izan. Teknikoki ondo aritu da, eta jaitsiera oso laudagarria egin du zirkuituaren lehen zatian. […]

27
maiatza
2022
Piraguismoa

Ander Elosegik ez ditu Liptovskyko Europako Txapelketako finalerdiak jokatuko banakako lehian

Ondrej Cibak kanala Ander Elosegi Basque Teameko piraguistaren faboritoetako bat da. Hemen brontzea lortu zuen 2016ko Europako Txapelketan eta Rio de Janeiroko Jokoak jokatzeko plaza ere bertan erdietsi zuen. Hala ere, gaur kanala lau diploma olinpiko dituen palistari trabatu zaio. Bi jaitsiera egin ditu, eta bietako batean ere ez da eroso ibili. Bere arraunketa teknikoa […]

27
maiatza
2022
Piraguismoa

Miren Lazkanok ez du sailkapena gainditu Liptovskyko Europako Txapelketan

Miren Lazkano C1eko Europako txapelduna zen, baina ezin izango du titulua berretsi, ezin izan baitu Eslovakiako hiriburuan jokatzen ari diren eslalom piraguismoko Europako Txapelketako finalerdietarako sailkatu. Basque Teameko palista ez da momenturik onenean iritsi denboraldiko lehen proba garrantzitsura; izan ere, minez gain, covid-a ere igaro du du orain dela aste gutxi. Jardunaldiko lehen jaitsieran Mirenek […]

27
maiatza
2022
Piraguismoa

Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Liptovskyko Europako txapelketan, C1ean

Klara Olazabal Basque Teameko piraguistaren benetako hitzordua gaur heldu da. Irungo palista anbizioz beterik etorri da eslalon piraguismoko Europako txapelketa honetara, Eslovakiako hirian egin daitezkeen proba guztietan lehiatuko baita: K1eko eta C1eko banakako probetan, bi patruila-probetan (taldeak) eta extreme modalitate berrian. Hala ere, guztien artean Klara C1 damaren banakako proban nabarmentzen da. Atzo K1ean ez […]

26
maiatza
2022
Piraguismoa

Klara Olazabal ez da finalerdietara sailkatu Liptovsky Mikulaseko eslaloiko Europako K1ean

Klara Olazabal anbizioz eta ilusioz gainezka etorri da Liptovsky Mikulasen (Eslovakia) jokatzen ari diren eslalom piraguismoko Europako Txapelketara. Banakako kayak eta kanoa probetan lehiatzeaz gain, patruiletan (taldekako probak) eta extreme modalitatean ere lehiatuko da. Lehen jardunaldian K1 modalitateko banakakoa izan du, ez da bere proba fetitxea, baina ez da oso gaizki sentitu. Irungo palistak 28. […]

26
maiatza
2022
Piraguismoa

Joan Crespo finalerdietara sartu da Liptovsky Mikulaseko eslalomeko Europako Txapelketan

Basque Teameko piraguistak lan ona egin du Eslovakiako udalerrian jokatzen ari den eslaloiko Europako txapelketaren lehen jardunaldian, nahiz eta Akileseko tendoiko lesiotik sendatzen ari den. Otsailean ebakuntza egin zioten donostiarrari, eta, zaurian infekzio batzuk izan dituen arren, nahiko ondo osatzen ari da, gaur Ondrej Cibak Whitewater Coursen egindakoak erakusten duenez. Crespok K1eko lehenengo sailkapen-txanda baino […]

22
maiatza
2022
Piraguismoa

Begoña Lazkanok urrezko domina irabazi du Raciceko Munduko Kopako K1-5.000 metrokoan

Denboraldia esprint piraguistentzat hasi da Raciceko (Txekiar Errepublika) Munduko Koparekin. Kopa horretan Basque Teameko bi palista izan ditugu lehian: Begoña Lazcano eta Iñigo Peña. Biek aldaketak izan dituzte aurreko ziklo olinpikoarekin alderatuta, eta pixkanaka berrikuntzetara egokitzen ari dira Estatuko selekzioaren barruan lehiakortasuna oso handia den modalitate honetan. Begoña lK1-500 metrokoan lehiatu zen ehenengo. Finalerdietarako sailkatu […]