Albisteak





uztaila
2009 Besteak
Patxi Usobiaga irabazle Chamonixen.
Patxi Usobiagak Munduko Kopako lehendabiziko saioa irabazi du Chamonixen. 10.000 ikusle baino gehiago bildu ziren Chamonixeko eskalada gune ospetsuan. Bertan lortu du Patxi Usobiagak Munduko Kopako hastapeneko proban irabaztea. Astelehen gauean jokatu zen finala, Munduko Txapelketatik etorri eta egun gutxira. Saio erabakigarrian euskaldunak akats gutxi egin zituen, konfiantzaz gainezka eta erregulartasun handia erakutsiz. Txinan arerio […]
uztaila
2009 Besteak
Eneko Llanos Ironman Triatloian.
Eneko Llanos berriz ere bigarren Frankfurteko Ironmanean. 2.300 parte hartzaile bildu zituen Europako txapelketarik garrantzitsuenak. Eneko LLanosek proba dotorea burutu zuen. Waldseeko lakuan jokatu zen igeriketako saioa, bizikletarekin bete beharreko lana Hochstadten egin zuten triatletek eta bukatzeko korrika saioa Meno ibaiaren ertzean jokatu zen. Gasteiztarrak agindu zuen proban hasieratik eta azkenera arte eutsi zion garaipena […]
uztaila
2009 Besteak
Patxi Usobiagari harrera Eibarren.
Eibartarrek harrera beroa egin diote munduko eskalatzailerik onenari. Munduko eskatzailerik onena eibartarra da, eta Eibarko herriak ez du dudarik egin ondo merezitako omenaldia eskaintzeko. Xining-en (Txinan) garaipena lortu eta 48 ordu eskas geroago, Patxi Usobiagak geldialdi bat egin du bere lehiaketa-egutegi trinko-trinkoan –asteburuan Munduko Txapelketako proba batean lehiatuko da Frantziako Alpeetan–, bere herriko bizilagunen omenaldia […]
uztaila
2009 Besteak
Patxi Usobiaga Munduko Txapelduna.
Patxi Usobiaga Munduko eskalada txapelduna Txinan. Laugarrenean bai, azken 3 edizioetan zilarrezko domina lortu ondoren Munduko txapelketa eskuratu zuen atzo Patxi Usobiagak Xinig-en (Txina). Emozio handiko finala jokatu zuten Patxik eta Adam Ondra bere aurkari zuzenak eta txapelketa azken heldulekuan erabaki zen. 28 urteko eibartarrak bere esperientzia baliatu zuen, Ondra, etorkizuneko eskalatzailea izan daitekeen 16 […]
ekaina
2009 Besteak
Garaipenak Euskal Triatletentzat.
Asteburu borobila BAT Basque Teameko triatletentzat, Zarautzen eta Bonnen lortutako garaipenekin. Garaipena lortu dute Eneko Llanosek, Ainhoa Muruak eta Virginia Berasategik, parte hartu duten proba ezberdinetan. Zarautzen jokatu zen larunbatean estatuko triatloi aipagarrienetarikoa eta bertan Eneko LLanosek ez zuen areriorik izan. Gasteiztarrak igerian 2 kilometro, 80 bizikletan eta 20 kilometroko korrikaldi saioa bete zuen. Oso […]
ekaina
2009 Besteak
Munduko errekor berria Richard Oriberentzat.
Beijingo arrakastaren ondoren Munduko errekor berria ezarri du Richard Oribek. Garaipenak bata bestearen atzetik biltzen ditu nazioarte mailan igerilari donostiarrak. Aurreko asteburuan Alemaniako Nazioarteko irekian hartu zuen parte Berlinen. Bertan 400 igerilari baino gehiago bildu ziren, tartean nazioarte mailako herrialde indartsuenetako ordezkariak. Oraingoan Oribek birritan ondu zuen ezarritako marka 100 metro libreetan. Hasteko Europako errekor […]
ekaina
2009 Besteak
Europako Piraguismo Txapelketa.
BAT Basque Teameko piraguistek lan txukuna burutu dute Europako txapelketan. Ur bizietako Europako txapelketa jokatu da azken egunetan Ingalaterrako Nottingham hirian. Bertan lehiatu dira Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Jon Ergüin eta Joan Crespo euskaldunak. Emakumezkoen K-1 mailan Maialen Chourrauten lana izan zen aipagarriena. Bere hitzetan “eskakizun handiko ur-eremua antolatu zuten britainiarrek, atsedenik gabekoa”. Hala ere […]
maiatza
2009 Besteak
Aritz Aranburu Tahitiko Txapelketaren ondoren.
Lanean berdin jarraituko duela adierazi du Aritz Aranburuk Tahitiko arrakastaren ondoren. Tahiti-n surfeko elitean lortutako orain arteko sailkapenik onena mamitu ondoren, Aritz Aranburu euskal komunikabideen aurrean azaldu da gaur goizean Donostian. Zarauztarrak hirugarren postua lortu du Frantziar Polinesian jokatutako Billabong Teahupoo delako proban. Honek sekulako arrakasta suposatzen du bere kirol ibilbidean, eta egundoko aurrerakada Europako […]
maiatza
2009 Besteak
Efren Vazquez Munduko Top-10ean.
Efren Vazquez bizkaitarra mundialeko Top-10ean BAT Basque Teamen eskutik. 125 zentimetro kubikotako azken bi sari nagusietan txukun aritu ondoren, gora egin du sailkapenean euskal motoziklismoak mundialean duen ordezkari bakarrak. Bihar, maiatzaren 20an, orain arteko denboraldiaren balorazioa egingo du Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan (Gran Vía, 85) goizeko 11:00etatik aurrera. Errekaldeko gidaria Top-10ean kokatu da lau […]
maiatza
2009 Besteak
Aritz Aranburu bikain Tahiti-n
Aritz Aranburuk Kelly Slater txapeldun handia kanporatu du Teahupoon (Tahiti). Zarauztarrak WCT zirkuituan inoiz lortu duen emaitzarik onena izan liteke. Egun asko eman dituzte olaturik gabe Billabon Pro Teahupoo (Tahiti) txapelketan, aurtengo hirugarren hitzorduan. Aritzek Dane Reynolds estatubatuarra gainditu zuen lehenengo txandan eta bigarrenerako egungo munduko txapelduna Kelly Slater egokitu zitzaion. Itsasoaren egoerak gipuzkoarraren alde […]
maiatza
2009 Besteak
Naturgas Makalu 09 Youtube-n.
NATURGAS MAKALU 09 espedizioko irudi guztiak ikusgai youtube.com atarian. NATURGAS MAKALU 09 kanalak Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzaren abentura jarraitzeko aukera eskaintzen dizue. Makalura igotzeko bigarren ahalegina egin eta gero, mendebaldeko ertzetik eta estilo alpinoan, oinarrizko kanpamenduan ditugu eguraldiak hobekuntza noiz ekarriko duen zain.
maiatza
2009 Besteak
BAT Basque Teameko txirrindulari paralinpiarrak.
Euskal txirrindulari paralinpiarrek BAT Basque Teameko maillot berriak estreinatu dituzte. Denboraldi berria dotore jantzita hasi dute Javier Otxoak, Amador Granadosek, Victor Hugo Garridok eta Aitor Orozak. BAT Basque Teameko kirol arropa berria jantzi dute gure errepideetan jokatutako hainbat probatan; Nazioarteko Handisport Challenge-a, Euskal Itzula eta Bizkaiko Bira korritu dira azken asteetan. Txirrindularitzarako BATeko arropa aurki […]
maiatza
2009 Besteak
BAT Basque Team Avia Wildflower Triatloian.
Virginia Berasategui eta Eneko LLanos onenen artean Avia Wildflower triatloian. Lan aipagarria burutu dute BAT Basque Teameko triatloilariek Lake San Antonion (Kalifornia) jokatu berri den Avia Wildflower Triathlon proban. Virginia Berasategik garaipena erdietsi zuen emakumezkotan, igerian 1,2 milia, 56 milia bizikletan eta 13,1 milia korrika eginez. Leanda Cave britainiarra izan zen bizkaitarraren arerio nagusia baina […]
maiatza
2009 Besteak
“IBATOUR” Body Board Txapelketa.
IBATOUR txapelketako lidertza eskuratu du Eunate Aguirrek Brasilen irabazi eta gero. Hirugarrenean lortu du Eunatek bere helburua, txapelketa nagusiko proba bat irabaztea. Aurreko bi saioetako azpitxapelduna izan ondoren Eunatek denboraldi hasiera bikaina ez dela kasualitate hutsa erakutsi du beste behin. Salvador de Bahiako Armacao hondartzan jokatu da azken egunetan “Cobra Dagua” txapelketa. Bertan mundu mailako […]
apirila
2009 Besteak
Ainhoa Murua Munduko Kopan.
Japoniako Munduko Triatloi Kopan laugarren postuan amaitu zuen Ainhoa Muruak. Orain gutxi Quarteiran (Portugal) erakutsi zuen bezala, Ainhoa Muruak denboraldia sasoi puntu zoragarrian hasi duela berretsi zuen aurreko igandean Japonian. Ishigakin jokatutako proban laugarren postuan helmugaratu zuen, Juri Ide irabazlearengandik 43 segundora. Oso proba lehiatua izan zen eta Ainhoak azkenera arte aritu zen onenekin lehian. […]
apirila
2009 Besteak
Eunate Aguirre Santa Catarinan.
Sasoiko dagoela berretsi du Eunate Aguirrek Brasilgo Santa Catarinan lortutako bigarren postuarekin. IBA World Tour zirkuituan ari denetik denboraldi hasiera ikusgarriena burutzen ari da sopeloztarra. Gutxigatik ez du irabazi denboraldiko bigarren proba, Katherine Melo Bodyboarding Pro 2009-a. Aukeratutakoen artean dago Brasilgo saioa, Grand Slameko proben barruan eta honek gainontzekoak baino puntu gehiago jartzen ditu jokoan. […]