basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
22
uztaila
2013
Besteak

“Beste ahalegin bat egin nahi dugu”

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza liluratuta itzuli dira Paiju Peak-eko hegoaldeko aurpegiak erakutsi dien zailtasunekin eta suposatzen duen itzelezko erronkarekin 2013ko uztailaren 22a “Gauzak ez dira nahi bezain ondo atera”. Alberto Iñurrategik autokritika eginez zabaldu du gaurko agerraldia. “Uztailaren 3an eta bizkar gainean ekipo guztia generamala, baita 14 egunerako jatekoa ere, Paiju Peakeko hegoaldeko paretan sartu […]

11
uztaila
2013
Besteak

Paiju Peak-eko ekaitzek atzera bota dituzte Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza

Igo ahal izateko erabakigarria izan zitekeen eguraldi iragarpen ona ez da azkenean bete Asteazkenez, uztailaren 10ean, atera ziren Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza oinarrizko kanpalekutik 12 egunez Paiju Peak-eko paretatik eskegita egoteko behar zituzten bizigai eta materialarekin eta mendi-leporaino iritsi ziren. Ostegunean sartu ziren bete-betean Paiju Peakeko tontorrera (6.610 metro) eramaten duten 600 […]

10
uztaila
2013
Besteak

Frankfurten Europako txapelketa irabazi eta gero Hawaiko Ironmana du helburu Eneko Llanosek

Distantzia luzean inoizko denboraldirik borobilena burutzen ari da trialoilari gasteiztarra 2013ko uztailaren 10a.- Hedabideen aurrean azaldu da gaur berriki Europako triatloi txapeldun bilakatu den Eneko Llanos, orain arte burutu duen denboraldi bikainaren inguruan mintzatzeko. Europako txapelaz gain beste hiru garaipen erdietsi ditu, bigarren postu bat eta beste hirugarren bat nazioarte mailako probatan. Basque Team-en babespean […]

08
uztaila
2013
Besteak

20 orduz etengabe elurretan

Iñurrategi, Vallejo y Zabalza ez aurrera eta ez atzera Paiju Peakeko bigarren elurtegian Astelehena, 2013ko uztailaren 9a. Paiju Peak, Hegoaldeko aurpegiko bigarren elurtegia. Karakorumeko mendilerroa (Pakistan). “Etengabe ari du elurra botatzen azken 20 orduetan. Bigarren elurtegia jarri genuen denda atzo eta geldirik gaude. Baldintza hauetan ezin dugu eskalatu, paretatik igotzea ezinezkoa da. Ez dauka itxura […]

03
uztaila
2013
Besteak

“Saiakera egitera goaz”

Oinarrizko Kanpalekutik atera dira gaur Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza Paiju Peak mendia hegoaldeko aurpegitik igotzeko asmoz 2013ko uztailaren 3a, azteazkena.- Paiju Peakeko Oinarrizko Kanpalekua (3.400 metro), Karakorumeko mendilerroan. Juan Vallejok emaila bidali digu gaur azken eguraldi iragarpena jaso bezain pronto. “Konforme. Jasotako iragarpenarekin aterako gara. Badugu jada paretak azken egunetan bildutako elurra eramanango duen 4 […]

30
ekaina
2013
Besteak

“Dena gertu Paiju Peaken lehen saiakera egiteko” Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzaren hitzetan

Oinarrizkoa Kanpalekura itzuli dira mendizaleak paretaren oinarrira, 5.000 metrora, beharko duten materiala garraiatu eta gero “Dena gertu lehen saiakera egiteko. Larunbatean sartu ginen lehen aldiz paretan eta hasierako 300 metroetaraino eraman genuen materiala, tentuz ibili beharreko eremua izotza eta elurrarekin eta aparteko zailtasunik gabekoa. Argazkian ikusten den bezala eguraldi txarra izan genuen eta pareta ez […]

28
ekaina
2013
Besteak

Dominaren bila abiatu dira Herbereetara Patxi Peula eta Iñigo Vidondo patinatzaile euskaldunak

Europako txapelketan lehiatuko dira 10.000 metroko puntuazio/kanporaketa proban postu on bat lortzeko aukera askorekin Bilbo, 2013ko ekainaren 28a.- Patxi Peula eta Iñigo Vidondo gasteiztarrak lanean dihardute ekainaren 29tik uztailaren 6a bitartean Herbereetako Almere hirian jokatuko den Europako abiadurazko patinaje txapelketan parte hartzeko asmotan. Basque Team-eko bi abiadura-lasterkariek osatzen dute estatuko ordezkaritza Joseba Fernandez nafarrarekin batera, […]

24
ekaina
2013
Besteak

Paiju Peakeko hegoaldeko aurpegiak hortzak erakutsi dizkie Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzari

Oinarrizko kanpalekura itzulita bide seguruago aztertuko dute datozen egunetan Eskegita dauden izotz bloke hauskorrak eta harri-jausiak eguzkia atera orduko, hori da Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Karakorumeko 6.610 metroko Paiju Peak igotzeko aukeratu duten bideak ezkutatzen duen arriksua. Larunbat arratsaldean atera ziren oinarrizko kanpalekutik (3.300 metrora) igande goizaldean paretaren magalera iristeko asmoz (4.800 metrora). Itzuli berri, […]

22
ekaina
2013
Besteak

Hormatzarrera lehen aldiz gerturatu da Paiju Peak 2013 espedizioa

Asteburuan mendiaren magalera hurbildu nahi dute Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Bilbo, 2013ko ekainaren 21a.- Asteazkenan oinarrizko kanpalekua ezarri zuten eremura heldu eta gero, Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak osatzen duten Paiju Peak 2013 espedizioak atzo ekin zion aurretik duten erronkarako prestaketa lanari. 3 orduko ibilaldia burutu zuten 1.000 metro egiteko, nahiz eta paretaren […]

19
ekaina
2013
Besteak

Paiju Peak espedizioa oinarrizko kanpalekura iritsi da bi eguneko ibilaldia burutu eta gero

Bihar bertan saiatuko dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza aukeratutako bidea aztertzen 2013ko ekainaren 19a.- Gaur iritsi dira Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza oinarrizko kanpalekura eta bertatik behin bakarrik igo den 6.610 metroko Paiju Peak mendian bide berri bat zabaltzen saiatuko dira. Bi jardunaldiko trekkinga burutu dute hiru mendizaleek, sei ordu eguneko, Askoleko herrixkatik […]

17
ekaina
2013
Besteak

Asteazkenan espero dute iristea Iñurrategik, Vallejok eta Zabalza oinarrizko kanpalekura

Basque Teameko hiru alpinistek ibilaldi laburra egingo dute oinez Askoletik 2013ko ekainaren 17a.- Islamabadetik Skardura 36 orduko bidaia gorabeheratsua izan ondoren, luizi baten ondorioz errepidearen mozketa batek zortzi orduz geldirik izan zituelarik ,hiru alpinistek Askolerako norabidea hartuko dute jeep batek lagunduta eta bertatik oinezko bidea hasiko dute bi egunetan Paiju Peakeko oinarrizko kanpalekura iristeko. Basque […]

11
ekaina
2013
Besteak

Paiju Peak espedizioa bihar abiatuko da Baltoroko glaziarreko oinarrizko kanpalekurantz

Hurrengo asterako mendiaren magalera iristea espero dute Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Bilbo, 2013ko ekainaren 11a.- Bihar ekingo zaiu Paiju Peak 2013 espedizioari, hain zuzen ere, Karakorumeko mendilerroan dagoen 6.610 metroko mendian bide berri bat zabaldu nahi duen abenturari. Basque Team-eko hiru kideak, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, goizeko 11:00eta hartuko dute Dohara (Qatar) […]

06
ekaina
2013
Besteak

Paiju Peak bide berri batetik eskalatzea Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzaren erronka berria

6.610 metroko mendi puska, ederra bezain zaila eta behin baino igotakoa 2013ko ekainaren 6a.- Ez dago ezezagunean menturatzea baino ezer liluragarriagorik*. Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak aurki Karakorumen abiatuko duten egitasmoa aurkeztu dute gaur goizean. Beren filosofiari jarraituz, berritasuna, erronka, zailtasuna eta estiloa uztartzeko ahalegin horri leial, Paiju Peak mendiaren hegoaldeko aurpegi esploratu […]

13
maiatza
2013
Besteak

Belar hockeyko Realak eta Bera Bera eskubaloi taldeak Liga eskuratu dute

Txuriurdinek kanporaketa irauli zuten eta Bidebietakoek denboraldian zehar erakutsitakoa berretsi zuten Castron Getxo, 2013/05/13. Asteburu handia izan da gipuzkoako emakumezkoen kirolarentzat belar hockeyko Realak eta bera Bera eskubaloi taldeak lortutako tituluekin. Luzaroan amestutako garaipenak eskuratu dituzte Basque Team-en babespean ari diren talde biak, era horretan denboraldi guztien erakutsi duten nagusitasuna berretsiz. Larunbatean, Castron, aurten azkenengoz […]

25
martxoa
2013
Besteak

Londres 2012ko emaitza bikainak nabarmendu dituzte gaur Basque Team-en balantzean

Basque Team-ek 23 diziplinatako 45 kirolari eta 16 entrenatzailerentzako bekak mantendu zituen iaz Getxon, 2013ko martxoaren 25ean.- Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariak, Euskadi Kirola Fundazioak goi mailako euskal kirola bultzatzeko darabilen Basque Team markaren barruan diruz lagunduta jardun duten kirolarien iazko emaitzei buruzko balantzea aurkeztu du gaur. 2012an izandako lorpenei buruzko balorazioan, Londreseko Jokoetan […]

22
martxoa
2013
Besteak

Zilarrezko domina Maider Undarentzat Georgiako Europako txapelketan

Voroeva txapeldun olinpiarrak gainditu zuen arabarra final handian 2012/03/22.- Beste behin albiste onak ekarri ditu Maider Undak borroka libreko nazioarte mailako txapelketetatik. Bere kirol ibilbidean inoizko emaitzik onena lortu eta gero, Londreseko brontzezko domina, Maiderrek 35 urterekin goi mailan segitzen duela erakutsi zuen beste behin eta luzerako gainera. Eskakizun handiko txapelketa zen atzokoa, hasierako lehietan […]