Albisteak
abuztua
2019 Piraguismoa
Aitor Gorrotxategi Muduko txapelketako K4-1.000 metroko finalera igaro da
Aitor Gorrotxategik hirugarren postuan bukatu du Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako txanda eta finalera pasatu da. K4-1000 metroko seriea hirugarren tokian bukatu du Irungo palistaren laukoteak, Alemania eta Errusiaren atzetik, eta ez du finalerdia jokatu behar izan, finalerako txartela zuzenean erdietsi baitute. Ostiralean, abuztuaren 23an jokatuko dute finala 16:00ak aldera. 2018ko Belgradeko Europako txapelketan brontzezko […]
abuztua
2019 Albisteak
Higinio Rivero piraguistari egindako elkarrizketa Szegedeko Munduko txapelketan
Higinio Riverok lehia hasiko du bihar pistako piraguismoko Szegedeko Munduko txapelketan. VL2 eta KL2 probetan parte hartuko du bizkaitarrak. Bere asmoa podiumean sartzea da, horrekin ere Tokio 2020ko txartela ziurtatuko lukeelako bide batez.
abuztua
2019 Piraguismoa
Elkarrizketa Aitor Gorrotxategiri Szegedeko Munduko pistako piraguismoko Mundialean lehiatu aurretik
Bihar Aitor Gorrotxategik lehia hasiko du Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketan. K4-1000 metroko proba ez olinpikoan lehen txandak eta finalerdia izango ditu Irungo palistak. 2018ko Belgradeko Europako txapelketan brontzezko domina irabazi zuen Gorrotxategik. Oraingoan ontzia gazteagoa da eta ez du hainbesteko esperientziarik; dena den, baikor azaltzen da.
abuztua
2019 Piraguismoa
Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako TXOSTENA
Jaitsi txostena Pistako piraguismoko Munduko txapelketan, Szegeden (Hungaria) lau kirolari izango ditugu lehian eta Basque Team Fundazioa han izango da euren nondik norakoen berri ematen. Aurtengo Munduko txapelketa oso garrantzitsua da Tokioko Jokoetako sailkapen prozesurako. Hauek izango dira gure parte-hartzaileak (txostenean informazio gehiago): Szeged (Hungaria) (abuztuak 21-25) Iñigo Peña (BASQUE TEAMeko kirolaria) Begoña Lazkano (BASQUE […]
uztaila
2019 Karatea
Basque Teameko Jagoba Vizuete karatekak goi maila utziko duela iragarri du
Munduko txapelketa batean banakako domina bat lortu zuen lehen euskaldunak lehia uztea erabaki du, diziplina honetan 25 urte eman ondoren, horietatik 12 gorengo mailan Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 19an. Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendariak eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak lagunduta, Jagoba Vizuete karatekak agur esan du gaur Eusko Jaurlaritzako Lakuako prensa-aretoan, […]
uztaila
2019 Albisteak
Mondragon Unibertsitateak, Basque Teamek eta WATS Teamek, unibertsitate-formakuntzaren bitartez, euskal kirolarien laneratzea sustatzeko ekimena aurkeztu dute
Mondragon Unibertsitateak, Enpresagintzako Fakultatearen bitartez, goi mailako euskal kirola sustatzen duen Basque Team fundazioak, eta maila profesionalean kirol formakuntzan eta kirolean indarkeriaren prebentzioan erreferentea den WATS Teamek ekimen bateratua aurkeztu dute euskal kirolarien laneratzea bultzatzeko. Gaur Bilboko Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean egindako prentsaurrekoan Lander Beloki fakultate honetako dekanoak, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak, Alex Navarro […]
uztaila
2019 Albisteak
Basque Teamek inoiz baino bekadun gehiago izango ditu aurten
• Fundazioak 563.750 euro banatuko ditu teknikari eta kirolarien artean 2019ko diru-laguntzetan • Goi mailako 66 kirolarik jasoko dute beka eta horietatik 34 emakumeak dira 2019an Basque Team Fundazioak bekatutako kirolari kopurua orain arteko altuena izango da. Urtero berritzen diren beka hauen bitartez inoiz ez dira hainbeste kirolari bekatu orain arte. Basque Team Fundazioaren batzorde […]
Tania Calvo pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako banakako abiaduran lehiatu ondoren
Basque Teameko bekaduna den Tania Calvo Minskeko Europear Jokoetako final zortzirenetara heldu da pistako txirrindularitzako banakako abiaduran. Final hamaseirenetan ez du Laurine Van Riessen holandarra gainditu eta bigarren aukera jokatu behar izan du. Horretan bai izan da Miriam Vece italiarrari irabazteko gai. Final zortzirenetan ere ez du zorterik izan lehen aukeran Madelein Maria Braspennincx holandarraren […]
Illart Zuazubiskar pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetan estreinakoa izan aurretik
Basque Teameko bekaduna den Illart Zuazubiskar pistako txirrindulariarekin izan gara Minskeko Europear Jokoetan debuta egin baino lehen. Abadiñarrak gaur arratsaldean madison proban parte hartuko du eta bihar omniumean. Aukera gehiago ikusten ditu omniumeko proban, madisona oso teknikoa dalako eta bikotekidearekin bikain moldatzea eskatzen duelako. Omniumaren barruan oso garrantzitsua izango da lehen bi probak ondo biribiltzea, […]
Ana Usabiaga pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako scratchean 6. amaitu ondoren
Basque Teameko bekaduna den Ana Usabiaga pistako txirrindulariak oso ondo korritu du Minskeko Europear Jokoetako scratch proba. Ordiziarrak une oro eutsi dio lasterketari eta azken txanpan nor baino nor aritu izan da lehiakide holandarrarekin, Carlijn Wild Kirstenekin. Oso gutxi falta izan zaio lehia estu horretan nagusitzeko eta podiumean sartzeko borrokan egoteko. Gaurko probaz gain, Anak […]
Tania Calvo pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako keirin proban errepeska jokatu eta gero
Basque Teameko bekaduna den Tania Calvok ezin izan du errepeska gainditu Minskeko Europear Jokoetan. Gasteiztarra laugarren izan da bere txandan, keirin probako lehen errondan, eta hori dela eta, errepeska jokatu behar izan du. Martxa hartzean ez da fin ibili eta ez du finalerdietarako pasea erdietsi. Bihar banakako abiadura jokatuko du. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik […]
Ana Usabiaga pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako puntuazio proban 14. amaitu ondoren
Basque Teameko bekaduna den Ana Usabiaga pistako txirrindulariak 14. postuan amaitu du puntuazio proba Minskeko Europear Jokoetan. Ez du punturik lortu ordiziarrak. Dena den, arantzatxoa ateratzeko aukera izango du bihar arratsaldean scratcheko lasterketan. Tania Calvok, bestalde, ez du finalerdietarako errondara pasatzeko txartelik lortu taldekako abiaduran. Bihar keirina korrituko du. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik 30era […]
Begoña Lazkano piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako K4-500 metroko finlean bederatzigarren bukatu ondoren
Basque Teameko bekaduna den Begoña Lazkanok bederatzigarren bukatu du K4-500 metroko finalean Minskeko Joko Europearretan, bere ontzikideak diren Sara Ouzande, Natalia Garcia Naveiro eta Isabel Contrerasekin batera. Haize bortitza kontra izan dute gaur Zaslavleko kanalean eta pisu gutxien duen ontzia izanda, ezin izan dute horrek suposatzen duen oztopoa gainditu. Lehenengo kaletik aurrera egitea asko kosta […]
Juan Jose ‘Kako’ Aramburu tiratzaile olinpikoari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetan zazpigarren bukatu eta gero
Basque Teameko Juan Jose ‘Kako’ Aramburu tiratzailea zazpigarren izan da Minskeko Europear Jokoetan, skeet modalitatean. Kako bigarren errondaren bukaerara iritsi da beste bi tiratzailerekin berdinduta, 121 platerekin. Azken txanpan, hiru tiratzaile horiek elkarren kontra aritu dira, eta zoritxarrez irundarrak ezin izan du aurrera egin. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. Europear Jokoak […]
Juan Jose ‘Kako’ Aramburu tiratzaile olinpikoari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako lehen sailkapen jardunaldian parte hartu eta gero
Basque Teameko bekaduna den ‘Kako’ Aramburu tiratzaileak gaur egin du debuta Europear Jokoetan, skeet modalitateko lehe sailkapen txandan. Kakok bosgarren bukatu du Minskeko Shooting Center delakoan. Hiru txanda izan ditu; lehenengoan 24 plater hautsi ditu, bigarrenean 25 eta hirugarrenean beste 24. Guztira 73 plater hautsita, bere mailarik onena eman du. Kako Munduko txapeldun izan zen […]
Iñigo Peña piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako K2-1.000 metroko finalean 6. bukatu eta gero
Basque Teameko bekaduna den Iñigo Peñak eta Paco Cubelos bere ontzikideak seigarren amaitu dute K2-1.000 metroko finalean, Minskeko Europear Jokoetan. Kosta zaie martxa hartzea irteeran eta hor galdutako denbora ezin izan dute gerora errekuperatu, ohi egiten duten moduan. Dena den, Peñak aitortu du denboraldiko hitzordu nagusia, abuztuaren 21etik 25era, Hungariako Munduko txapelketan dutela, hor lortu […]