basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
29
abendua
2023
Albisteak

Basque Team Fundazioak kirol elitea bildu du eta urteko kirolari onenak saritu ditu

Basque Team Fundazioak, Getxoko Olatua Itsas Estazioan egindako ekitaldian, euskal kirol-elitea bildu du, 2023ko kirol-lorpen nabarmenenak goraipatu eta saritzeko. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izan da ekitaldiaren buru, eta ondoan izan ditu Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Amaia Agirre Getxoko alkatea, Joseba Urkiola EiTB Mediako kirol zuzendaria eta Olatz Legarza […]

14
abendua
2023
Belar-hockey-a

Maider Telleria izango da ‘Geldiezinak’ telesailaren bederatzigarren ataleko ardatza, eta Bartzelona ‘92an belar hockeyaren urreak suposatu zuen fenomenoaz arituko da, besteak beste

Dokumental sorta osatzen duten 12 atalak igande goizez eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ saioan (11:30) Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak bultzatutako ‘Geldiezinak’ dokumental sortak Maider Telleria belar-hockeyko jokalari ohia du protagonista bederatzigarren kapituluan, ‘Maider Telleria, urrea abiapuntu’ izeneko emanaldiarekin. 92ko Bartzelonako Jokoetan velar-hockeyko taldeak urrezko domina irabazi zuen, inork espero […]

07
abendua
2023
Triatloia

Ainhoa Murua triatleta ohia protagonista, “Geldiezinak” telesailaren zortzigarren atalean

Dokumental sorta osatzen duten 12 atalak igande goizez eskaintzen dira ETB1eko “Helmuga” saioan (11:30) Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak bultzatutako “Geldiezinak” dokumental sortak Ainhoa Murua triatleta ohia du protagonista, “Ainhoa Murua, erresistentzia gaitasuna” izeneko emanaldiarekin. Zarauztarra lau Olinpiar Jokotan lehiatu zen, exijentzia maila altuko kirol batean, triatloian. Kirol mota […]

03
abendua
2023
Albisteak

Lucas Eguibarrek brontze batekin ireki du denboraldia

Basque Teameko snowboarderra hemeretzigarren aldiz igo da Munduko Kopa bateko podiumera Les Deux Alpeetako proban Lucas Eguibarrek aurreko denboraldia amaitu zuen modu bikain berean hasi du oraingoa. Basque Teameko kirolaria Munduko zirkuituko izen handienetako bat da. Iaz ere erakutsi zuen, erregulartasun harrigarriarekin, bigarren postua bereganatuta Munduko Kopako sailkapen nagusian, eta denboraldi honetan ere hau indartsu […]

03
abendua
2023
Atletismoa

Majida Maayoufek Espainiako errekorra ia bost minututan hobetu du Valentziako maratoian

Basque Teameko eta Euskadiko Atletismo Federazioko bikaintasun proiektuko kideak Pariseko Jokoetarako pasaportea lortu du Majida Maayoufek kronometroa lehertu du Valencia Trinidad Alfonso Maratoian, 2 ordu 21 minutu eta 27 segundoko markarekin, Espainiako errekorra hausteko eta Parisko Jokoetarako txartela lortzeko. Baldintza bikainetan, 8 graduko tenperaturan eta haizerik gabeko egun batean, Majidak faboritoetako bat bezala hartu du […]

30
azaroa
2023
Alpinismoa

Edurne Pasaban mendizaleak testigantza indartsua eskainiko du “Geldiezinak” telesailaren zazpigarren atalean

Dokumental sorta osatzen duten 12 atalak igande goizez emititzen dira ETB1eko “Helmuga” saioan (11:30) Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak bultzatutako “Geldiezinak” dokumental sortak Edurne Pasaban alpinistaren elkarrizketa jasotzen du ‘Edurne Pasaban, birsortzeko gaitasuna’ izeneko atalean. Edurne Pasaban Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea izan zen. Alpinismoan figura nabarmena […]

25
azaroa
2023
Albisteak

Basque Teamek bat egiten du Emakunderen kanpainarekin Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean

Aurten ere BASQUE TEAM FUNDAZIOAK emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoa erakutsi nahi du eta horregatik, azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, bat egiten du Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru-Aldundiek eta EUDELek bultzatutako kanpainarekin. “Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola da” lelopean, gazteen sexu-hezkuntza pornografiaren esku uztea arriskutsua dela aldarrikatzen da aipatutako kanpainan. Emakumeen […]

25
azaroa
2023
Albisteak

Iñigo Martinez de Albornozek zilarra eskuratu du Val Thorenseko Munduko Kopan

Basque Teameko mendiko eskiatzaileak bere emaitzarik onena lortu du maila honetako proba batean, denboraldiko lehen lasterketan Iñigo Martinez de Albornoz hurrengo Neguko Jokoetan lehiatzeko hautagai sendoetako bat dela erakutsi zuen joan den denboraldian. Cortina d ‘Ampezzon jokatuko dira 2026an, eta badirudi domina lortzeko aukera asko izan ditzakeela. Gaur Val Thorenseko (Frantzia) Munduko Kopako esprint proban […]

23
azaroa
2023
Txirrindularitza

Leire Olaberria txirrindulari ohiak bere historiaren errepasoa egingo du “Geldiezinak” telesailaren seigarren atalean

Dokumental sorta osatzen duten 12 atalak igande goizetan eskaintzen dira ETB1eko “Helmuga” saioan (11:30) Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak bultzatutako “Geldiezinak” dokumental sortak Ikaztegietako txirrindulari ohiaren historia kontatuko du, ‘Leire Olaberria, iraultzarako gogoa’ izeneko kapituluarekin. Joane Somarribaren figurak emakumeentzako bidea ireki zuen behin betiko errepidean, eta Leire Olaberriak Beijing […]

16
azaroa
2023
Albisteak

Ainhoa Ibarra eskiatzaile ohia da protagonista “Geldiezinak” telesailaren bosgarren atalean

Dokumental sorta osatzen duten 12 atalak igande goizetan eskaintzen dira ETB1eko “Helmuga” saioan (11:30) Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak bultzatutako “Geldiezinak” dokumental sortak Gernikako eskiatzaile ohiaren historia kontatzen du, ‘Ainhoa Ibarra, elurretan belaunaldi berrien zain’ izeneko kapituluarekin. Ainhoa da neguko lau Olinpiar Jokotan lehiatu den euskal emakume bakarra. 22 […]

02
azaroa
2023
Borroka librea

“Geldiezinak” telesailaren laugarren atalak Maider Unda borrokalari ohiarengan jartzen du arreta

Dokumental sorta osatzen duten 12 atalak igande goizez eskaintzen dira ETB1eko “Helmuga” saioan (11:30) Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak bultzatutako “Geldiezinak” programak laugarren kapitulua eskainiko dio Arabako borrokalari ohiari, “Maider Unda, indar erakusle” izena duen atalarekin. Maider Undak irudi gogorra eta indartsua igortzen du. Brontzea lortu zuen 2012ko Londresko […]

29
urria
2023
Albisteak

Almudena Cid gimnasta ohia da “Geldiezinak” telesailaren hirugarren atalaren ardatza

Dokumental sorta osatzen duten 12 atalak igande goizez eskaintzen dira ETB1eko “Helmuga” saioan (11:30) Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak bultzatutako programak hirugarren atala eskainiko dio Almudena Cidi. “Almudena Cid, irmotasunaren ikurra” izeneko documental laburrak gimnasta arabarraren ibilbidea azpimarratzen du, baina lau ziklo olinpikoetan eliteari eutsi ahal izateko aurre egin […]

19
urria
2023
Piraguismoa

Maialen Chourraut piraguista protagonista izango da asteburu honetako “Geldiezinak” telesailaren atalean

Dokumental sorta osatzen duten 12 atalak igande goizez izango dira ikusgai ETB1eko “Helmuga” saioan (11:30) Aste honetan, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak bultzatutako programa Maialen Chourrauti eskainiko zaio, “Jokoen euskal erregina” izeneko kapituluarekin. Palmaresari dagokionez, piraguista honek ez du parekorik Euskal Herrian. Hiru domina olinpiar tarteko (brontzea Londresen 2012an, […]

12
urria
2023
Albisteak

Ibone Belaustegigoitiari eskainitako atalak “Geldiezinak” saila estreinatuko du asteburu honetan

Dokumental sorta osatzen duten 12 atalak igande goizez izango dira ikusgai ETB1eko “Helmuga” saioan (11:30) Aste honetan, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak bultzatutako programa Ibone Belaustegigoitiari eskainitako ‘Euskal aitzindaria Jokoetan’ atalarekin estreinatuko da. Klabadista ohia izan zen Joko batzuetan lehiatu zen lehen emakume euskalduna. Londresen egin zuen, 1948an, Mexiko ordezkatuz, han erbesteratua izan […]

08
urria
2023
Albisteak

Naia Laso Basque Teameko skaterrak bosgarren amaitu du Parkeko Munduko Txapelketan

Munduko txapelketa absolutu bateko bere lehen finalean lortutako bosgarren postuak 39.168 puntu oso baliotsu eman dizkio Paris 2024ko plaza olinpikora asko gerturatzeko Naia Lasok aise bete du Ostia-Erroman jokatu den Skate Parkeko Munduko Txapelketarako ezarritako helburua. Lehenik eta behin, finalerdietan sartzea zen bere asmoa, horrela Dubain 2022an erdietsitako emaitza berdintzeko, baina behin kota horretara iritsita, hurrengo […]

07
urria
2023
Albisteak

Naia Laso Basque Teameko skaterra Ostia-Erromako Parkeko Munduko Txapelketako finalean sartu da

Naia Lasok etxeko lanak egin ditu Ostiako Spot Skateparken eta Park modalitateko Munduko Txapelketako finalera pasa da, laugarren izanda finalerdietan. Oso modu serioan irristatuta, aireko trikimailu handirik gabe, baina skater helduenen klasearekin eta dotoreziarekin, Naia Lasok zutik jarri du gaur Ostian bildutako publikoa. Basque Team Fundazioko bekadunak urteak daramatza Munduko elitearekin lehian, baina txapelketaz txapelketa […]