basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
31
abuztua
2021
Mahai-tenisa

Iker Sastrek ezin izan ditu final-laurdenak gainditu Tokion Korea ahalguztidunaren aurka

Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak diploma bat eskuratu du taldekako lehiaketan Munduko hirugarren eta laugarren Jin Cheol Park eta Soo Yong Cha korearrek osatutako bikotearen aurrean ondo aritu arren, Iker Sastrek eta Miguel Toledok ezin izan dute finalerdietan sartu. Gaurko partidak jokatu aurretik bazekiten helburua zaila zela, izan ere, azken orduko baja batzuen ondorioz, hasierako kanporaketak […]

30
abuztua
2021
Igeriketa

Iñigo Llopisek estilo libreko 100 metroko erreleboan diploma eskuratu du Tokioko Jokoetan

Basque Teameko igerilariaren taldeak zazpigarren postuan bukatu du Iñigo Llopisek diploma paralinpikoa gehitu dio bizkar estiloko 100 metrokoan lortutako zilarrari. Donostiarra estilo libreko 4×100 metroko finalean lehiatu da, eta bere taldeak zazpigarren postuan bukatu du, podiumeko postuetatik urrun, baina bere marka onenetik gertu. 4:00.71ko denbora egin dute, Munduko errekorra hautsi duen Australiako taldearen 3:44.31tik urrun. […]

29
abuztua
2021
Saskibaloia

Agurtzane Egiluzen gurpildun aulkiko saskibaloi selekzioak final-laurdenak jokatuko ditu Tokion

Holandaren aurka 24 eta 63 galdu arren, Basque Teameko kirolariaren konbinatuak historia egiten jarraitzen du Holandako selekzioak, Munduko txapeldunak, ez dio aukerarik eman Agurtzane Egiluzen taldeari, 24-63 galdu baitu Ariake Arenan jokatutako jardunaldiko lehen partidan. Hala ere, gaur galdu arren, Abraham Carrionek zuzendutako taldeak historia egiten jarraitzen du, final-laurdenetarako txartela ziurtatuta baitute. Izan ere, atzo […]

28
abuztua
2021
Albisteak

Rakel Mateok domina ukitua duen diploma lortu du Tokioko Jokoetako paratriatloian

Basque Teameko kirolaria zazpigarrena izan da PTS2 kategorian, eta bigarren diploma pilatu du horrela, Rio de Janeiron, 2016. urtean, lortutakoaren ondoren Rakel Mateok bigarren diploma paralinpikoa eskuratu du. Rio de Janieron zortzigarrena izan zen eta gaur emaitza hori hobetu du, zazpigarrena izanda PTS2 kategorian. Gaurko emaitza, funtsean, zazpigarren postu horretatik haratago doa, Mungiakoak bizi izan […]

27
abuztua
2021
Igeriketa

Iñigo Llopisek zilarrezko domina irabazi du Tokioko Jokoetako bizkar estiloko 100 metrokoan

Basque Teameko igerilariak gaur arratsaldean Tokioko Aquatic Centren S8 kategorian lortutako zilarrezko dominarekin inauguratu du bere sarien zerrenda paralinpikoa. Aurten Funchalen jokatu den azken Europako txapelketan donostiarrak titulua bereganatu zuen proba honetan eta gaur mundu mailan ere onenen artean dagoela erakutsi du. Emozioak goiz esnatu zaizkio gaur Llopisi. Askoz erosoago egin du igeri gaur, bizkar […]

26
abuztua
2021
Albisteak

Asier Garciak eta David Mourizek beste kolpe bat eman dute Kanada azpiratuta

Espainiak 41-78 irabazi du Tokioko Paralinpiar Jokoetako multzoen faseko bigarren partidan Bestalde, Iker Sastrek agur esan dio mahai-teniseko banakako lehiaketari Atzo Koreari irabazi bazion azken laurden izugarri batekin, gaur Asier Garcia eta David Mouriz Basque Teameko bekadunen konbinatuak beste pauso bat eman du Tokioko Paralinpiar Jokoetan dominak lortzeko borrokan. Egungo txapeldunorde paralinpiarrek gutxi sufritu dute […]

25
abuztua
2021
Saskibaloia

Asier Garcia eta David Mourizen taldea Koreari nagusitu zaio Tokioko estreinakoan

Basque Teamek bekatutako kirolarien taldeak 65 eta 53 irabazi du Oscar Trigok gidatutako Espainiako gurpil-aulkiko saskibaloi selekzioa 12 gizonez osatutako talde batekin etorri da Tokiora; horietatik zortzi Rio de Janeiron aritu ziren 2016an. Brasilgo hiriburuko Jokoetan Espainiak Estatu Batuen kontra jokatu zuen finala eta zilarra erdietsi zuen. Edizio honetan ere Asier Garcia eta David Mourizen […]

25
abuztua
2021
Igeriketa

Iñigo Llopisek ez du sailkapen fasea gainditu Tokioko Jokoetako estilo libreko 100 metrokoan

Basque Teameko beka duen Iñigo Llopis igerilariak ez du lortu Tokioko Joko Paralinpikoetako bere estreinakoan finalean sartzea. Donostiarrak debuta egin du S8 kategoriako estilo libreko 100 metroko lasterketan. Tokioko Aquatic Centren jokatu diren hiru serieetako bigarrenean egin du igeri, bere txandan laugarren amaituz, 1:01.95eko denborarekin, Dimosthenis Michalentzakis greziarraren (59.49), Haijiao Xu txinatarraren (1:00.05) eta Matthew […]

21
abuztua
2021
Albisteak

Tokioko Joko Paralinpikoen TXOSTENA

TXOSTENA JAITSI  Tokioko Paralinpiar Jokoetan 9 kirolari izango ditugu lehian Euskal Autonomia Erkidegotik eta Basque Team Fundazioa han da jada euren nondik norakoen berri emateko. Informazio guztia (agenda, ordutegiak, kirolarien profilak…) txostenean duzue, jaisteko prest.

12
abuztua
2021
Eskubaloia

Bingen Zupiriak Julen Aginagaldek Tokion lortutako brontzezko dominak bere nazioarteko ibilbidea borobiltzen duela adierazi du

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eta Julen Aginagalde eskubaloi jokalariak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian. Basque Teameko bekadunak bere taldearekin, Espainiako selekzioarekin, brontzezko domina eskuratu du Tokioko Joko Olinpikoetan. Zupiriak Aginagalderen nazioarteko ibilbidea nabarmendu du eta domina honek “ibilbide hori borobiltzen duela” azpimarratu du. Eskertuta agertu da Basque Teameko eskubaloi jokalaria […]

07
abuztua
2021
Eskubaloia

Julen Aginagaldek beste ukitu bat eman dio bere palmaresari brontze olinpikoarekin

Basque Teameko eskubaloi jokalariaren taldeak 33-31 irabazi dio Egiptori Gaur Egiptoren aurka lortutakoa Espainiako laugarren brontzezko domina da eskubaloian Atlanta 96, Sidney 2000 eta Beijing 2008koen atzetik. Hala ere, lehen domina olinpikoa da Julen Aginagalderentzat. Irungoak diploma bat zuen Londreseko 2012ko jokoetan, urrea eta brontzea Munduko Txapelketetan, eta bi urre, zilar bat eta brontze bat […]

07
abuztua
2021
Atletismoa

“Maratoi olinpikoko top 30ean sartzea erabateko ospakizuna izan da”

Elena Loyo Basque Teameko atletak 29. postuan bukatu du Tokioko maratoia bere estreinaldi olinpikoan Sapporoko kaleetan jende asko bildu da, maratoiaren gogortasuna eramangarriagoa izan zedin. Dominen borroka pribilegiatu batzuen esku geratuko zela ikusi da laster. Atzo, azken orduan, irteera aurreratu zuten, goizeko 6etara, baina tenperatura 30ºC-etara hurbildu da eta hezetasuna %80 ingurukoa izan da. Hala […]

06
abuztua
2021
Atletismoa

“Lana eginda dago gorputzak ahalik eta ondoen erantzuteko”

Elena Loyo Basque Teameko maratoilariak adierazi duenez, bere aukeren barruan dena ematen saiatuko da, Sapporoko baldintzak oso gogorrak izango direla ahaztu gabe Elena Loyoren ezaugarri nagusietako bat  bere balio-aniztasuna da. Prestakuntzaz ingeniari teknikoa da, eta hainbat lan uztartu ditu urteetan zehar, horien artean modelo lanak, geroago atletismoak atea jo zuen arte. Loyo 27 urterekin hasi […]

05
abuztua
2021
Piraguismoa

Iñigo Peñak diploma olinpikoa irabazi du Tokioko Jokoetako K2-1.000 metrokoan

Basque Teameko piraguistak, Paco Cubelos ontzikidearekin batera, seigarren postuan bukatu du Iñigo Peña eta Paco Cubelos ziren K2-1.000 metrokoan domina bat irabazteko faboritoak, baina ezin izan dute lortu. Dominak garesti saltzen dira munduko kirol-ekitaldi handienaren finaletan. “Pixka bat atsekabetuta gaude. Helburua domina zen eta ezin izan dugu lortu. Ziklo olinpikoa biribildu nahi genuen eta ezin […]

04
abuztua
2021
Atletismoa

Odei Jainaga Basque Teameko xabalina-jaurtitzaileak ezin izan du Tokioko Jokoetako sailkapena gainditu

Odei Jainagak Japoniako hiriburura bidaiatu zuen, Tokioko Jokoetan bere bertsiorik onena erakutsiko ez zuela jakinda. Gaur min hartuta zeukan sorbaldak ere ez dio lan ona egiteko aukerarik eman. B multzoko sailkapenean, Odeik 73,11 metroko jaurtiketa egin du, bere errendimendu onenetik oso urrun; Espainiako errekorra hautsi zuen eta Europako nazioen txapelketan lortu zuen 84,80 metroko markatik […]

04
abuztua
2021
Albisteak

Iñigo Peña, Basque Teameko piraguista, zuzenean sailkatu da Tokioko Jokoetako K2-1.000 metroko finalerdietarako

Zumaiakoa, Paco Cubelos ontzikidearekin batera, nagusi izan da hirugarren sailkatze-seriean Ez da ezusteko handirik izan gaur Sea Forest Waterwayn jokatu diren Tokioko Jokoetako sprint piraguismoko K2-1.000 metroko sailkapen txandetan. Aurreikuspenak bete dira eta Iñigo Peña eta Paco Cubelosen ontzia zuzenean finalerdietara pasa da, arratsaldean final-laurdenak jokatu beharrik izan gabe, euren seriea, goizeko hirugarrena, menderatu baitute, […]