basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
25
abuztua
2021
Igeriketa

Iñigo Llopisek ez du sailkapen fasea gainditu Tokioko Jokoetako estilo libreko 100 metrokoan

Basque Teameko beka duen Iñigo Llopis igerilariak ez du lortu Tokioko Joko Paralinpikoetako bere estreinakoan finalean sartzea. Donostiarrak debuta egin du S8 kategoriako estilo libreko 100 metroko lasterketan. Tokioko Aquatic Centren jokatu diren hiru serieetako bigarrenean egin du igeri, bere txandan laugarren amaituz, 1:01.95eko denborarekin, Dimosthenis Michalentzakis greziarraren (59.49), Haijiao Xu txinatarraren (1:00.05) eta Matthew […]

21
abuztua
2021
Albisteak

Tokioko Joko Paralinpikoen TXOSTENA

TXOSTENA JAITSI  Tokioko Paralinpiar Jokoetan 9 kirolari izango ditugu lehian Euskal Autonomia Erkidegotik eta Basque Team Fundazioa han da jada euren nondik norakoen berri emateko. Informazio guztia (agenda, ordutegiak, kirolarien profilak…) txostenean duzue, jaisteko prest.

12
abuztua
2021
Eskubaloia

Bingen Zupiriak Julen Aginagaldek Tokion lortutako brontzezko dominak bere nazioarteko ibilbidea borobiltzen duela adierazi du

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eta Julen Aginagalde eskubaloi jokalariak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian. Basque Teameko bekadunak bere taldearekin, Espainiako selekzioarekin, brontzezko domina eskuratu du Tokioko Joko Olinpikoetan. Zupiriak Aginagalderen nazioarteko ibilbidea nabarmendu du eta domina honek “ibilbide hori borobiltzen duela” azpimarratu du. Eskertuta agertu da Basque Teameko eskubaloi jokalaria […]

07
abuztua
2021
Eskubaloia

Julen Aginagaldek beste ukitu bat eman dio bere palmaresari brontze olinpikoarekin

Basque Teameko eskubaloi jokalariaren taldeak 33-31 irabazi dio Egiptori Gaur Egiptoren aurka lortutakoa Espainiako laugarren brontzezko domina da eskubaloian Atlanta 96, Sidney 2000 eta Beijing 2008koen atzetik. Hala ere, lehen domina olinpikoa da Julen Aginagalderentzat. Irungoak diploma bat zuen Londreseko 2012ko jokoetan, urrea eta brontzea Munduko Txapelketetan, eta bi urre, zilar bat eta brontze bat […]

07
abuztua
2021
Atletismoa

“Maratoi olinpikoko top 30ean sartzea erabateko ospakizuna izan da”

Elena Loyo Basque Teameko atletak 29. postuan bukatu du Tokioko maratoia bere estreinaldi olinpikoan Sapporoko kaleetan jende asko bildu da, maratoiaren gogortasuna eramangarriagoa izan zedin. Dominen borroka pribilegiatu batzuen esku geratuko zela ikusi da laster. Atzo, azken orduan, irteera aurreratu zuten, goizeko 6etara, baina tenperatura 30ºC-etara hurbildu da eta hezetasuna %80 ingurukoa izan da. Hala […]

06
abuztua
2021
Atletismoa

“Lana eginda dago gorputzak ahalik eta ondoen erantzuteko”

Elena Loyo Basque Teameko maratoilariak adierazi duenez, bere aukeren barruan dena ematen saiatuko da, Sapporoko baldintzak oso gogorrak izango direla ahaztu gabe Elena Loyoren ezaugarri nagusietako bat  bere balio-aniztasuna da. Prestakuntzaz ingeniari teknikoa da, eta hainbat lan uztartu ditu urteetan zehar, horien artean modelo lanak, geroago atletismoak atea jo zuen arte. Loyo 27 urterekin hasi […]

05
abuztua
2021
Piraguismoa

Iñigo Peñak diploma olinpikoa irabazi du Tokioko Jokoetako K2-1.000 metrokoan

Basque Teameko piraguistak, Paco Cubelos ontzikidearekin batera, seigarren postuan bukatu du Iñigo Peña eta Paco Cubelos ziren K2-1.000 metrokoan domina bat irabazteko faboritoak, baina ezin izan dute lortu. Dominak garesti saltzen dira munduko kirol-ekitaldi handienaren finaletan. “Pixka bat atsekabetuta gaude. Helburua domina zen eta ezin izan dugu lortu. Ziklo olinpikoa biribildu nahi genuen eta ezin […]

04
abuztua
2021
Atletismoa

Odei Jainaga Basque Teameko xabalina-jaurtitzaileak ezin izan du Tokioko Jokoetako sailkapena gainditu

Odei Jainagak Japoniako hiriburura bidaiatu zuen, Tokioko Jokoetan bere bertsiorik onena erakutsiko ez zuela jakinda. Gaur min hartuta zeukan sorbaldak ere ez dio lan ona egiteko aukerarik eman. B multzoko sailkapenean, Odeik 73,11 metroko jaurtiketa egin du, bere errendimendu onenetik oso urrun; Espainiako errekorra hautsi zuen eta Europako nazioen txapelketan lortu zuen 84,80 metroko markatik […]

04
abuztua
2021
Albisteak

Iñigo Peña, Basque Teameko piraguista, zuzenean sailkatu da Tokioko Jokoetako K2-1.000 metroko finalerdietarako

Zumaiakoa, Paco Cubelos ontzikidearekin batera, nagusi izan da hirugarren sailkatze-seriean Ez da ezusteko handirik izan gaur Sea Forest Waterwayn jokatu diren Tokioko Jokoetako sprint piraguismoko K2-1.000 metroko sailkapen txandetan. Aurreikuspenak bete dira eta Iñigo Peña eta Paco Cubelosen ontzia zuzenean finalerdietara pasa da, arratsaldean final-laurdenak jokatu beharrik izan gabe, euren seriea, goizeko hirugarrena, menderatu baitute, […]

03
abuztua
2021
Eskubaloia

Julen Aginagalde Basque Teameko eskubaloi jokalaria finalerdietarako sailkatu da Tokioko Jokoetan

Azken unean erabaki den partida batean Espainiak 33-34 irabazi dio Suediari final laurdenetan  Ez da batere erraza izaten ari toki bat egitea eta Tokioko Jokoetan gizonezkoen eskubaloi txapelketan bidea irekitzen jarraitzea. Julen Aginagalderen taldeak kanporaketak gainditzeko txartelak inoiz baino garestiago daudela erakusten du. Multzoen faseko lehen partidan, Espainiak Alemaniari irabazi zion 28 eta 27, bigarren […]

02
abuztua
2021
Piraguismoa

“Indartsu gaude, ontzia fin dabil eta gainditu beharreko K2etako bat izango gara”

Iñigo Peña Jokoetan domina lortzeko apustuetan gehien entzuten den izenetako bat da. Basque Teameko palista, Paco Cubelos ontzikidearekin batera, Tokioko K2-1.000 proban podiumera igotzeko faborito nagusietako bat da. “Badakigu kinieletan bagaudena, eta gu ehuneko ehunean gaudenean eta gure estropada egiten dugunean, oso zaila dela guri irabaztea. Amesten dugu domina batekin. Saiatuko gara onena ematen, eta […]

02
abuztua
2021
Eskubaloia

Ainhoa Hernandez Basque Teameko eskubaloi jokalariak ezin izan du Tokioko Jokoetako multzoen fasea gainditu

Ainhoa Hernandez Basque Team fundazioaren beka jaso duen eskubaloiko jokalariak podiumetik gertu egon nahi zuen, baita dominaren bat lortu ere, Basque Team Zentroan esan zigunez, Tokioko Jokoak hasi baino aste batzuk lehenago. Zenbait arrazoik pentsarazten zuten dominak lortzeko borroka posible izan zitekeela. Agian indartsuena da Japonian jokatutako azken Munduko Txapelketan Carlos Viverren taldeak zilarrezko domina […]

01
abuztua
2021
Belar-hockey-a

‘Chefo’ Basterra hockey jokalariak agur esan dio txapelketari Tokiko Jokoetan

Bizkaitarra diplomarekin bueltatuko da etxera bere debut olinpikoan  Ezin izan dute lortu. Chefo Basterraren taldeak Tokioko Jokoei agur esan die final-laurdenetan. Espainiak ez du amore eman Belgikaren kontra baina finalerdietarako txartela garesti saldu da Oi Stadium honetan. Bi porrot, garaipen bat eta bi berdinketaren ondoren, Chefo Basterraren taldeak final-laurdenetarako txartela lortu zuen, Australiaren aurka bana […]

31
uztaila
2021
Atletismoa

Teresa Errandonea hesi lasterkariak ez du 100 metrokoan sailkapena gainditu Tokioko Jokoetan

Europako debuta barne, denboraldi ona sinatu du Teresa Errandoneak, bilakaera itzela euki baitu azken hilabeteetan, baina gaur ezin izan da 100 metroko hesi lasterketan Tokioko Olinpiar Jokoetako finalerdietan sartu. Hala ere, saria munduko sailkapeneko 19. postuarekin iritsi zen, horri esker txartel olinpikoa eskuratu zuenean.Irungo atleta ilusionatuta agertu da Jokoetan bere debuta egin duelako, baina lasterketa […]

29
uztaila
2021
Piraguismoa

Bingen Zupiria sailburuak Maialen Chourraut zoriondu du Tokion lortutako zilarrezko dominagatik

Pozik eta eskertuta agertu da piraguista lasartearra komunikabideen aurrean Usurbilen ur lasterren kanala egiteko proiektua martxan dela iragarri du Bingen Zupiriak eta Maialen Chourrauten izena jartzea proposatu du Etxera itzulita Donostian eskaini du bere lehenengo prentsaurrekoa Maialen Chourrautek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriarekin batera. Agerraldian Basque Teameko koordinatzaile Olatz Legarzak eta Xabier Etxaniz […]

29
uztaila
2021
Arraunketa

Virginia Díaz Basque Teameko arraunlariak diploma lortu du Tokioko Jokoetan

Diaz eta Ciden lemazainik gabeko bikoak seigarren postuan bukatu du finala Atzo Sea Forest Waterwayn egindako finalerdi onaren ostean, podium olinpikoan sartzeko ametsa egi bihur zitekeela zirudien. Atzoko txandan Virginiak eta Ainak hobetu zuten estropadak aurrera egin ahala, hitzordu handietan egin ohi duten bezala, baina gaurko final handian ez dute indar nahikorik izan markagailua iraultzeko. […]