basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

besteak albisteak

besteak albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
19
urtarrila
2010
Besteak

Marta, zozketaren irabazlea

Naturgas Hornbein 09 espedizioko jantzi polarra Marta Bejarrek irabazi du Barakaldoko Martak urriaren 6an bidali zien bere mezua Naturgas Hornbein 09 espedizioko kideei. Mendizalea izatez, Marta Bejarrek Ternua etxeko jantzi polarra erakusten digu ondorengo argazkian, ETBko “El Conquistador del fin del Mundo” programako parte hartzaileek aurten Patagonian jantziko dutena. Lehiaketako irabazleak bere esker ona azaldu […]

29
abendua
2009
Besteak

Kirol Kazetarien Sariak

Kirol kazetarien sariak Oiana Blanco, Virginia Berasategui eta Maider Undarentzat Urtea ospakizunetan murgilduta amaituko dute BAT Basque Teameko kirolariek. Azken hamabi hilabeteetan lortutako emaitzek isla izan dute euskadiko kirol kazetariek urtero ematen dituzten sarietan. Atzo egindako ekitaldian Oiana Blancok jaso zuen aipamen berezia, Rotterdamen (Herbehereak) munduko judo txapelketan lortutako zilarrezko domina sarituz. Urteko kirolari onenaren […]

21
abendua
2009
Besteak

Oribe eta De Aymerich sarituak.

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak Richard Oribe eta Javier De Aymerich sarituko ditu. Datorren abenduaren 22an, asteartean, 12:00etan, Donostiako Kirol Etxeko ATANO III aretoan, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak urrezko intsignia emango die ohore handiz hainbat pertsonei, azken urteetan egindako lanagatik, baita lortutako kirol emaitzengatik ere. Sarituen artean Richard Oribe igerilaria eta bere entrenatzailea Javier De Aymerich […]

17
abendua
2009
Besteak

BAT gabonetako umeen parkean.

BAT Basque Teameko kirolariak umeen gabonetako parkean izango dira. Euskadin eliteko kirola sustatzeko asmoz eratu zen BAT Basque Team fundazioa BECen izango da, Umeen Gabonetako Parkean (UGP). Kirolari ezagun-ezagunak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren erakustokian izango dira ostiralean, abenduak 18. Bertan, errokodroma bat ere izango da, eta borroka libre eta taekwondo erakustaldiak antolatuko dira. Bertaratuko direla […]

08
abendua
2009
Besteak

Oribe bikain igerileku laburrean.

Richard Oribe bikain aritu da igerileku laburreko Munduko igeriketa txapelketan. Lau domina lortuta Munduko txapelketako izar nagusia bilakatu da Richar Oribe. Brasilgo Rio de Janeiro hirian donostiarrak erabateko nagusitatuna erakutsi du arerio guztien aurrean eta Beijinen egindako lan bikaina berretsi du beste behin. Beti ere estilo librean, Oribek urrezko lau domina eskuratu ditu: 50 metro, […]

05
abendua
2009
Besteak

Eunate Munduko Azpitxapeldun.

Eunate Aguirre azpitxapeldun Munduko Bodyboard txapelketa nagusian. Munduko Bodyboard txapelketako bigarren postua eskuratu du azkenik Eunate Aguirrek, denboraldi aparta borobiltzen duen sari potoloa. Brasildarrren aurka lehiatu behar izan du bizkaritarrak, Neymara Carvalho txapelduna eta hirugarren postuan amaitu duen Jessica Becker arerio nagusia izan delarik. MUNDUKO BODYBOARD TXAPELKETA1. Neymara Carvalho2. Eunate Aguirre3. Jessica Becker EL CONFITAL […]

02
abendua
2009
Besteak

Eunate Munduko Txapelketan.

Eunate Agirre Munduko bodyboard txapeldun bihur daiteke asteburu honetan Kanaria Handian. Kanaria Handiko El Confital hondartzan aldarrikatuko dira bihartik aurrera munduko bodyboard txapeldun berriak, IBA World Tour-eko azken probaren barruan. Emakumezkoen kategorian, Eunate Agirre bilbotarrak titulua lortzeko aukera handiak ditu. Proba abenduaren 1etik 5era bitartean egingo da, eta bertan, bodyboard-ean diharduten mundu osoko 200 profesional […]

19
azaroa
2009
Besteak

BAT-ek lankidetza-akordioak berritu ditu.

BAT Basque Teamek lankidetza-akordioak berritu ditu Naturgas Energia, Cespa, IMQ eta La Caixarekin. BAT-eko presidente Blanca Urgell Kultura sailburuak eta lau konpainietako zuzendaritzetako kideek lankidetza-konpromisoa izenpetu dute eliteko euskal kirolarien aurrean Eusko Jaurlaritzak eta EITBk eratutako fundazioak laguntza eskaintzen die hogeita hamarren bat espezialitate olinpiko eta ez olinpikoetan eta kirol egokituan diharduten 60 atleta baino […]

22
urria
2009
Besteak

Cespa Euskadi-ren denboraldi berria.

Cespa Euskadik Londreseko 2012ko hitzorduari begira ekingo dio denboraldi berriari. Cespa Euskadi txirrindulari taldeak berezko distiraz gailendu nahian parte hartuko du datozen hiru hilabeteetan Manchester, Melbourne, Cali eta Beijing-en jokatuko diren Munduko Kopako lau probetan, denboraldiaren amaierako Espainiako Txapelketari eta Kopenhagen jokatuko den Munduko Txapelketari behar bezala aurre egiteko asmoz. Joan den asteburuan, Ganten (Belgika) […]

19
urria
2009
Besteak

Unai Elorriaga Europako hirugarren.

Unai Elorriagak brontzezko domina eskuratu du Europako Txapelketan. Belgikako Gante hirian jokatu dira aurreko astebukaeran Europako Pista txapelketak. Bertan, Cespa-Euskadi taldeko Unai Elorriagak hirugarren postua lortu zuen omniuneko proban. Bizkaitarrak 34 puntu bildu zituen amaieran, Robert Barko alemaniarra eta Rafal Ratajczyk poloniarraren atzetik. Scratchean oinarritu zuen Elorriagak bere lan txukuna bigarren sailkatuz eta era horretan […]

30
iraila
2009
Besteak

Euskal piraguismoa nazioarte mailan.

Inoizko emaitzarik onenak euskal piraguistentzat nazioarte mailako txapelketetan. Euskal piraguismoak denboraldi historikoa bete du aurten, nazioarte mailako emaitzarik onenak lortu dituelarik: bost domina eta berrikitan jokatutako Munduko Txapelketako bi finaletarako sailkapena (Euskadiko bederatzi palistak parte hartu zuten guztira norgehiagoka hauetan). Bost domina Bost dominaren jabeak hedabideen aurrean azaldu dira gaur goizean Donostiako Miramar Jauregian, denboraldiari […]

23
iraila
2009
Besteak

Maider Unda Munduko Txapelketan.

Maider Unda Munduko Borroka Libre txapelketan lehiatuko da Herninen (Danimarka). BAT Basque Team-i atxikitako Maider Unda borrokalariak Munduko Borroka Libre Txapelketa jokatuko du ostiral honetan Herning hirian (Danimarka), 72 kiloko kategorian. Espainiako txapelketa hamaika aldiz irabazia duela, nazioarteko norgehiagoketan egin dituen orain arteko jardunik onenak hobetzeko asmoz parte hartuko du Munduko Txapelketa honetan. Unda bosgarrena […]

10
iraila
2009
Besteak

Munduko Piraguismo Txapelketa.

BAT Basque Teameko piraguistak itxaropentsu Munduko txapelketaren atarian. Nazioarteko lehiaketarik garrantzitsuena da Beijing-eko 2008ko olinpiar hitzorduaren ondoren, eta oraingo honetan 60 herrialdetako 350 piraguista baino gehiago elkartuko ditu Estatuko taldea, 18 palistaz osatutakoa, Slalom kategoriako lehen domina lortu nahian lehiatuko da. Aukera gehien dutenen artean, Beijing-en laugarren postua lortu zuen Ander Elosegi (C1) eta Maialen […]

07
iraila
2009
Besteak

Oiana Blanco Muduko Txapeldunorde.

Oiana Blancok Donostian erakutsi du Munduko Txapelketan lortutako domina. Holandako Rotterdam hirian eliteko judoan sarrarazi duen orain arteko sailkapenik onena (Holanda) lortu ondoren, Oiana Blanco hedabideen aurrean azaldu da gaur goizean Donostian. Usurbil Judo Klubeko kirolaria munduko txapeldunorde bihurtu da 48 kg-z beheko kategorian, finala Fukumi japoniarraren aurka galdu ondoren. Blancok lehiaketa bikaina egin zuen, […]

23
uztaila
2009
Besteak

Everest-era espedizioa Hornbein korridoretik.

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza Everest igotzen saiatuko dira Hornbein korridoretik alpetar erara. Bueltan dira eta alpetar erara oraingoan ere. Makaluko azkeneko espediziotik hiru hilabete besterik bete ez diren honetan, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza zortzimilakoen erresumara bueltatuko dira, Himalayara, beste behin ere zailtasun handiko bide bat era alpetarrean eskalatzeko asmoarekin. Hau da, sherpen […]

14
uztaila
2009
Besteak

Patxi Usobiaga irabazle Chamonixen.

Patxi Usobiagak Munduko Kopako lehendabiziko saioa irabazi du Chamonixen. 10.000 ikusle baino gehiago bildu ziren Chamonixeko eskalada gune ospetsuan. Bertan lortu du Patxi Usobiagak Munduko Kopako hastapeneko proban irabaztea. Astelehen gauean jokatu zen finala, Munduko Txapelketatik etorri eta egun gutxira. Saio erabakigarrian euskaldunak akats gutxi egin zituen, konfiantzaz gainezka eta erregulartasun handia erakutsiz. Txinan arerio […]